Agindu oso zehatza jaso dut: gaia edozein dela ere, etorkizunari begira jarri behar. Etorkizunari begira jartzeko, zer hobe gure iraganari begiratzea baino? Gure ohitura maitagarrienetarikoa da.
Gainera, atzera begiratzea oso erraza da. Asteburuan jokatu partida bezalakoa da: horri buruz asko hitz egin arren, ezin diogu eragin. Alde horretatik, ez du kalterik sortzen: gure jardunak ez du inolako kalterik sortzen iraganean.
Era berean, historia pasadizoak berreskuratzerakoan eta, ondorioz, gure nahiak haien bidez proiektatzerakoan, oso istorio politak hautatzen ditugu. Oso zintzoak garela adierazten dute hauek. Toki onean uzten gaituzte. Begirada hori gutaz mintzo da. Horrelakoak nahiko genuke izan, baita geroan ere.
Errealitatea, baina, bestelakoa da. Iragana bestelakoa izan delako. Eta gure iraganak nekez konponduko dituelako gure arazoak. Historia zaletasunak gure etorkizuna gidatzen duenean hasten dira gure arazoak. Zaletasun horrek barruan dugun banderizo partikularista orojakile atera arazten digu: Nik maite dudan istorioa, Historia Unibertsaltzat jotzen dut. Ni oso inportantea naizelako. Erabatekoa, funtsezkoa, “Gu” izateko eta ulertzeko ezin bestekoa. Eta hori ez dakiena… puf! Hori ez dakiena… nola egon liteke “hori” ez dakien inor? Mesedez! Eta “hori” gabe nola defenditu hautu politikoa! mesedez eta faborez!
Iragana, ordea arranopolazko tokia da. Ados, sinisten dut aberria edo ondarea iragana eta etorkizunak bat egiten duten tokia direla, Ordorika aipatzearren.
Baina daitort: iraganak salbatuko gaituela sinistea oker handia da. Oker politikoa eta estrategikoa. Eta Iraganaren zati bat hartzea hori gure eredua izan behar delakoan, ez hanka ez bururik ez duela uste dut.
Gure etorkizuna gure borondatea da.
Gure iragana toki zoragarria da, eta erabili behar bada, erabil dezagun besteak bezalakoak garela erakusteko, unibertsalak izateko. Edo ondo pasatzeko. Eta gu ez garen beste giza taldeak nola bizi diren ezagutzeko.
Gehiagorako? bai?
Mitoak behar ditugu, baina gureak, propioak. Helmugak. Edo portuak. Helmugetara iristeko bideak. Portuak batiskafoa amarratzeko kaiak.
Bidean guk.
Eta Sotok esan bezala, otoi, nazioarteko zuzenbidean adituak lehenetsi, Erdi Aroko sasi historialariak baino.
Orain dela 500 urteko erresuma galtzaile batek salbatuko gaitu eta. Orain dela 4.000 urteko erritu batek nortasuna ematen dit eta.
Nahiz eta erresuma ez zen desagertu (baina horrek ez nau interesatzen komeni ez zaidalako). Nahiz eta erritu horiek horren zaharra ez izan (baino horrek ez du axola, ni naiz eta).
Jon Benitok: http://jonbenito.com/2014/01/16/euskal-izatearen-zaila/
Mitxelko Urangaren Euskomunitatea (Utrisque Vasconie, 2013).
Galfarsorok: http://basque.criticalstew.org/?p=10908
Irudia: Exprai
Mito bat al gara? #etzi David Zapirainen bidez http://t.co/8qwgybXwcy
RT @etzipm: Mito bat al gara? #etzi David Zapirainen bidez http://t.co/8qwgybXwcy

Eztabaidarako gai interesgarria ekarri du #Etzi-ra David Zapirainek: Mito bat al gara? http://t.co/zYEnGEuOBC
RT @birasuegi: Eztabaidarako gai interesgarria ekarri du #Etzi-ra David Zapirainek: Mito bat al gara? http://t.co/zYEnGEuOBC
Historizismoak aspertzen zaitu? Etorkizuna modu dialektikoan eraiki nahi duzu? Irakurri #Etzi: Mito bat al gara? http://t.co/wyuik8bvno
Iraganak ez gaitu salbatuko http://t.co/giXOEl9VP4 #etzi @birasuegi
RT @etzipm: Mito bat al gara? #etzi David Zapirainen bidez http://t.co/8qwgybXwcy
RT @ionansa: Iraganak ez gaitu salbatuko http://t.co/giXOEl9VP4 #etzi @birasuegi
RT @birasuegi: Historizismoak aspertzen zaitu? Etorkizuna modu dialektikoan eraiki nahi duzu? Irakurri #Etzi: Mito bat al gara? http://t.co…
RT @birasuegi: Historizismoak aspertzen zaitu? Etorkizuna modu dialektikoan eraiki nahi duzu? Irakurri #Etzi: Mito bat al gara? http://t.co…
‘Mito bat al gara?’ David Zapirainena orain @exprai-k ilustratua #Etzi http://t.co/DzA5a047Oo http://t.co/ks029lNqNC
RT @etzipm: ‘Mito bat al gara?’ David Zapirainena orain @exprai-k ilustratua #Etzi http://t.co/DzA5a047Oo http://t.co/ks029lNqNC

[…] Mito bat al gara? […]
[…] Mito bat al gara? […]
[…] Mito bat al gara? […]