Gaur egungo errealitatea ez da horrenbeste aldatu orain dela 2500 urtekoarekin konparatzen baldin badugu. Orduan Sokrates eta Platon filosofoentzat pertsonak “kobazulo mental” batean bizi ziren. Kobazuloaren alegorian, esklabu batzuk bizitza osoa horma bati begira zeuden, horma horretara proiektatutako itzalak ziren haien begi aurrean errealitatearen lekukotasun bakarra. Gaur egun errealitatea proiekzioen bidez txertatzen da gure garunetan, aldatu den gauza bakarra teknologia da. Kobazuloko alegorian sua zegoen tokian, plasma dugu eta plasma hori etxeetako hormetan dugu zintzilik, gaur eta atzo hormari begira itzalen dantzari begira jarraitzen dugu.
Juan Etxenike dut izena, hainbat interneteko foroetan eta twitterrean “xare” ezizenarekin sinatzen dut, ohore bat da niretzat etzi.pm-ko lagunek niri zutabearen proposamena eskaini izana. Eta espero dut eskaintzaren mailako ekoizpena eskaintzea. Grezian eman ditut nire bizitzako azken lau urte, bertako errealitatea hona ekarri dut hedabide ezberdinetan, eta hemen honakoa izanen da nire helburua. Grezia Naomi Kleinen “shock” doktrina jasaten ari den honetan gure etorkizun hurbileko erreferente izan daiteke, erreferente morala alde batetik eta beste aldetik ekidin behar denaren adibidea ere hainbat arlotan.
Batzuetan nik idatzitako artikuluak agertuko dira hemen beste batzutan, berriz, greziako blogosfera libretik ekarritakoak eta nire esku librez itzulitakoak.Gaurko artikulua, pitsirikos.net-etik hartuta dago.
Pitsirikos, behar bada Greziako blogik jarraitu eta ospetsuena da. Egunero hiru edo lau artikulu argitaratzen ditu batez beste eta kalitatea eta ironia politikorako gaitasunagatik arrakasta handiko bloga izatera iritsi da.
2013ko Irailaren 18an Urrezko Egunsentiko kide batzuek Pavlos Fyssas hip-hop abeslaria erail zuten. Egun horretatik aurrera erreakzio politikoen trumoia zabaldu zen Errepublika Helenikoan eta alderdi naziaren buruzagi gehienek epaile aurrean eraman ondoren kartzelan sartu zituzten, horrek ez du gelditu neonazien gorakada hauteskundetan, aitzitik kontzientzia antifaxista indartu egin da Grezian.
Honakoa da hilketa horren lehenengo urteurrenean pitsirikos-ek argitara eman duen ezezagun batengatik jasotako mezua:
Egunon Pitsirikos eta “ikasturte” on bat opa dizut. Hona hemen testutxo bat, nahiz eta badakit gaur bezalako egunean asko izanen diren jasoko dituzunak. Argitaratzen baduzu jarri “Eguzki hazia” sinaduran nire izenaren ordez. Ondo izan.
Arratsalde bat zen, beste guztiak bezala, mendebaldeko auzo batean, baina izan liteke iparraldean, hegoaldean edo ekialdean. Lasai zaude kafetegi batean zure lagunez inguratuta. Aurpegi ezezagunak sartu dira eta zuri begira jarri dira eta zuk badakizu iluntasun beltzenetatik datozela. Ateratzen zarenerako dena prest daukate. Aurpegia ematen duzu bizitzak heriotza oztopatzen duelako eta argiak iluntasuna ezeztatzen duelako. Poliziek beste alde begiratzen dute eta labaina bihotzeraino iristen da. Pavlosen bihotza zurea ere izan zitekeen.
Irailaren 17a zen asteazkena, gauean, berandu, ostegunaren hastapenetan, Keratsinin, Pavlos Fyssas erhila Roupakias fasistaren eskutik. Roupakias alderdi neonaziaren Nikeako tokiko taldeko jerarkian bigarrena da, baina hau geroago jakingo genuen.
Heriotza hau sistemaren beso luzeak bultzatu zuen, sekulan desagertu ez den egitura paraestatal baten eskuarekin, hala erakusten dute argitaratu berri diren dokumentu eta testigantzak, elkarlana Nea Demokratia (Baltakos [1]) eta Urrezko Egunsentiaren artean eta estatuaren egitura inplikatuta: epaileak eta segurtasun indarrak barne (polizia, ejertzitoa, portuetarako polizia etab…)
Heriotza hau ez da kasualitate bat izan. Aurrez diseinatutako eta agindutako heriotza izan zen hura, Pavlos Fyssas, greziar musikaria eta antifaxista, Urrezko egunsentiko komando baten eskutatik etorritako heriotza hau izan zen basoa bete zuen ttantta.
Orduan ikasi genuen nola faxistek ez dira etorkinak erailtzera mugatzen. Haien labainek gizarte osoa tirabidean jarri dute, hori ere aurreikusita zegoen, haien ibilbide historikoa da, eta dagoeneko historia gustu txarreko txiste baten antza hartzen ari da.
Ehunka eraso faxista gertatu dira azken urteotan eta bitartean sistemaren aldeko hedabideak eta poliziak babesa besterik ez diete eskaini. Adibidez faxismoaren aurkako zentro sozialen itxieretan (Villa Amalias, eta beste hainbeste okupatutako zentro), antifaxisten aurkako epaiketak, etorkinen aurkako pogrom polizialak (“Xenios Dias”, operazio honek kode iraingarri batekin izendatu dute, hain zuzen harreraren jainkoaren izenarekin. Ironikoki etorkinak kalean harrapatu eta elkarretatze zentruetara eramateko operazio arrazista bat da), elkarretatze eremuek, eta beste gauza asko une beltz hau iragartzen zuten.
Pavlos gutako bat da. Ama lurra aberri bakarra dugunok, gure bizitza heriotzaren aurretik jartzen dugunok, maitasuna gorrotoaren aurretik jartzen dugunok, katastrofearen hondakinaren aurrean sorkuntzarako borrokatzen dugunok egungo utopiaren alde eta errutina ustelaren aurrean borrokatzen dugun bezala.
Bizitzak adierazteko, borrokatzeko, maitatzeko, laguntzeko, mapetatik mugak ezabatzeko, injustizien aurka borrokatzeko, iluntasun beltzena dagoen tokian argia jartzeko baliatu nahi dugu.
Beti izango dugu Pavlos gogoan, bere urteurrena betirako faxismoa, arrazakeria, indarkeria eta nazionalismoaren aurkako oroimen jardunaldia izanen da.
Argia eta maitasunak gorrotoa eta fanatismoari aurre egingo diote. Negar egingo dugu Pavlos guztiengatik, baina ziur gaude ez dugula beldurrik izango, bestela hurrengoa gutako edozein izan daitekeelako.
2009/10/09 – Mohamed Kamran 25 urteko antifaxista erail zuten Nikeaseko komisaldegian.
2010/06/01 – Mohamed Tzaved eraila aurkitu zuten bala batekin bere bularrean.
2011/05/12 – Alim Abdul Manan eraila, 21 urterekin, 5 labainkada zeuzkan bere gorputzean.
2012/08/12 – 19 urteko irakiar baten erailketa 5 kideren eraso baten ondorioz.
2013/01/17 – Sajman Lukmanen 27 urtekoaren erailketa labainkadaz merkatura laranjak saltzera zihoan bitartean.
2013/09/18 – Pavlos Fyssasen eraila labainketaz, 34 urte zituenean.
Pavlos naiz, Lukman naiz, Ouasimen erretako umetariko bat naiz, Pankratin bere hanketako hezurrak apurtuta dituen laguna naiz, urtebete greban egon diren garbitzailetariko bat naiz, Afrikako emakume bat naiz, Patisiako labainkadaz erasotutako mutila naiz, 18 orduz itsas uretan eman ondoren hiportermiak jotako bi urteetako Siriar umea naiz, Farmakonisi irlan eraildako umea naiz….
“Esan zidaten ametsik ez egiteko, izarrak ez begiratzeko baina ez nituen sekulan serio hartu, mundu oso bat nire bi eskutan hartu nuen orduan” Παύλος Φύσσας – Pavlos Fyssas
Maitasuna bakarrik iluntasuna garaitzeko
18.9.2014
Eguzkiren haziak
“Itzultzaileren oharra. Textu hau itzuli dut gaurkoan, Pavlos Fyssasen filosofiaren gertutasunagatik eta bere inguruarekiko begiruneagatik. Horrek ez du esan nahi textu honek dituen hausnarketa guztiekin bat egitea.”
[1] – Kazetariek sortutako “Efimerida twn syntaktwn” izeneko egunkarian, Dimitris Psaras idazleak Nea Demokratia, PASOKekin batera gobernuan dagoen alderdia eta nazien arteko elkarrizketak egon zirela erakutsi du, baita Pavlos Fyssas hil ondoren ere. Τακις Μπαλτάκος (Takis Baltakos) gobernuan dagoen zentro eskuineko alderdiaren kidea eta Antonis Samarasen konfidantzazko aholkularia bilerak ospatzen omen zituen alderdi naziarekin eta elkarrekin bozkatzeko proposamenak helarazi omen die.
RT @etzipm: Platonen kobazulotik: Pavlos Fyssasen erahilketaren urteurrenean. http://t.co/kY9S4XJTc9
Etzi.pm liked this on Facebook.
Platonen kobazulotik: Pavlos Fyssasen erailketaren urteurrenean http://t.co/rLArDM1bgP via @xare #etzipm
#Grezia gure etorkizun hurbilaren islada izan daiteke? @etzipm-n aztertzen saiatuko gara @xare-ren bitartez http://t.co/GgNYFnY4cY #Etzi
RT @birasuegi: #Grezia gure etorkizun hurbilaren islada izan daiteke? @etzipm-n aztertzen saiatuko gara @xare-ren bitartez http://t.co/GgNY…
RT @birasuegi: #Grezia gure etorkizun hurbilaren islada izan daiteke? @etzipm-n aztertzen saiatuko gara @xare-ren bitartez http://t.co/GgNY…
RT @birasuegi: #Grezia gure etorkizun hurbilaren islada izan daiteke? @etzipm-n aztertzen saiatuko gara @xare-ren bitartez http://t.co/GgNY…
Platonen kobazulotik: Pavlos Fyssasen erailketaren urteurrenean http://t.co/outRRO3fRg @xare eta @etzipm medio #talaitik
Petra Schelm liked this on Facebook.
RT @teketen: Platonen kobazulotik: Pavlos Fyssasen erailketaren urteurrenean http://t.co/rLArDM1bgP via @xare #etzipm
RT @teketen: Platonen kobazulotik: Pavlos Fyssasen erailketaren urteurrenean http://t.co/rLArDM1bgP via @xare #etzipm
Eta hona hemen nire beste artikulo bat @etzipm http://t.co/4HqAxEE3Zo
Astebukaeran irakurtzeko bi artikulu http://t.co/Ep3S23j8sL eta http://t.co/rLArDM1bgP etzikide harpidetza: http://t.co/1qj0430pwX
RT @teketen: Astebukaeran irakurtzeko bi artikulu http://t.co/Ep3S23j8sL eta http://t.co/rLArDM1bgP etzikide harpidetza: http://t.co/1qj04…
RT @teketen: Astebukaeran irakurtzeko bi artikulu http://t.co/Ep3S23j8sL eta http://t.co/rLArDM1bgP etzikide harpidetza: http://t.co/1qj04…