[Ilunabar Aldea] Entziklopedista Txakur Gorriarekin: Atopia

atopia-rpg — 2020-12-25
“Munduko informazio guztia bildu nahi duenak maiz aurkitzen du informazioa ez dela inoiz amaitzen, bere helburua ez duela inoiz ere beteko.
Tarteka agertzen da soluzio erradikala duen entziklopedistaren bat.
Termidor du izena gure lagunak eta ez ditu aldaketak maite.”

 

“Bala bakarreko” partida hau Atopia RPG liburuan aurkitu dezakezue (246-255 orrialdeetan), eta Donostian jokatu genuen 2deo sormen laborategian, Agentzia Fakzio osoa ilustratzeko ohorea egin diguten Txakur Gorria Sormen Lantegiko lau kideekin.

Eskerrik asko Malen, Mariñe, Nerea, Ane, erokeria honetan parte hartzeagatik eta gurea ere baden mundu zoro hau irudiz ezezik zuen ahotsez ere margotzeagatik.

Egin klik hemen lehen atala eta bigarren atala jaisteko:

Ilunabar Aldea – Entziklopedista Txakur Gorriarekin 1

Ilunabar Aldea – Entziklopedista Txakur Gorriarekin 2