Quarantazortzi 2x03

quarantazortzi — 2020-12-30

Arratsalde on, Italie Occidentali! Asko kostatu zaigu puntata hau aurrera ateratzea, baina hemen gara berriz ere. Honakoan leku durduzagarriak eta horiei lotutako literatura izango dugu hizpide. Hauxe da entzun ahalko dituzuen atalen aurkibidea:

Bukatzeko, ohikoa bilakatu den moduan, hemen duzue editoriELEaren testua:

Utzikera. Nor bere funtzioan, utzikeria. Urteetan zehar, porrotez porrot, utzikeria. Irakasle, militante beterano, guraso, lagun. Utzikeria.

Eta logikoa ere bada. Ez garelako heroiak. Zerumugan enbata zelako, delako. Eta nahasi ditugu funtsezkoa eta zorizkoa, jokabide pertsonal eraldatzaileak eta kontsumo-gizartearen merkatu-nitxo lasaigarriak. Gure furgoneta ez delako auzokoaren berlina, gure The Young Pope ez delako haien Isola dei famosi, ezta gure Dolomiti haien Cesenatico ere. Diferenteak gara, bereziak.

Eta orain gazteak. Indibidualistak, axolagabeak, insolidarioak. Cioè, gure ispiluaren isla.

Gure eguneroko grisa haien etorkizun beltzaz erditzera doa. Eta gogorra da motxila gehiago kargatzean pentsatze hutsa, baina jadanik ez dago hitz beste egiteko tarterik. Pensoa jar diezaiogun gure buruari.

Treccani hiztegitik. Penso. Bigarren adiera. Iraganean, maisuak zigor gisa jarritako etxerako lana, ohiko lanari gaineratu beharrekoa.

Hau da Quarantazortzi, etorkizuneko entusiasten cospirazionea. All’arma: saiatu gabe ez dago amore ematerik.

Espero dugu menuaz gozatzea. Buon appetito!