Aurreko urtarrilaren 22an Katakrak-ek “Orea eta Kultura masa” antolatutako ekintzaren baitan egindako aurkezpena.
XX. Mendearen hasierara eraman nahi zaituztet, Pireo edo Tesalonikako kaietara, Smirni edo Istambuleko gaueko tabernetara, baztertuen topaguneetara, gartzeletako ziegetara… Otomano inperioaren bukaerarekin batera, Egeo itsasoaren bi aldeetan Grezia eta Turkia estatu modernoak sortu ziren. Industrializazioarekin batera ere, langile klasea sortu zen. Bitartean, mugaren bi alden arteko gerraren ondorioz errefuxiatuen mugimenduekin batera nekazal guneetatik hiri handietara joandako etorkinen mugimendua ezagutuko du Greziak, behar bada azken 200 urteetan ezagutu duen iraultza demografikorik sakonena.
Testuinguru horretan, gizartetik pertsona asko bazterretan aurkitu zuten haien burua, eta kultura propio bat sortu zuten. Gaur, Rembetikoari buruz hitz egingo dugu.
Rembetiko hitzarekin bataiatu zuten XIX. mendearen bukaeran sortutako hiritako herri musika. Musika estilo hori XX. Mendearen hirugarren hamarkadan zabaldu zen, Greziako hiritako kaietan batez ere (Pireo, Tesalonika edo Volos) eta ondoren hiri handietako hirierdietan hedatu zen. Garai horretan, beste estilo bat ere jaio zen Patra hirian, Tabajana izeneko estiloa.
Ταμπαχανιώτικο ζεϊμπέκικο Πάτρας – Μπάμπης Γκολές
https://www.youtube.com/watch?v=lC4nhGUfxo4
Rembetiko hitzari dagokionez
Panos Sabbopoulos Rembetiko estiloaren ikasle eta ikertzailea izan zen, eta izen horretarako 15 bertsio etimologiko aurkitu ditu. Hitza bera, lehenengo aldiz, 1910 eta 1913 urteren artean agertu zen bi disko ezberdinetan.
– Lehena Istanbulen*, ORFEON RECORD entrepresako disko batean. APONIA abestia zeukan diskoak, eta izenburuaren parean REMBETIKO hitza agertzen zen.
Ελληνική Εστουδιαντίνα-Απονιά(Ρεμπέτικο)
– Bigarren aldian, Istanbulen ere, 1912 urtean, TikiTikiTak abestia zeraman disko batean.
Rembetiko abesten duen artistari “rembete” deitzen zaio, baina 30 hamarkadan haiek beraiek sortutako abestiei “herri abestiak” deitzen zieten, 60 hamarkada iritsi arte “rembetiko” hitza ez zen erabiltzen. Orduan Ilias Petropoulik aurreko hamarkadeetako musika estilo ezberdinak batu zituen izendegi amankomun batean, nahiz eta haien arteko harreman musikologiko gutxi egon. Estilo horiek Smirnaika, Politika, Mourmourika eta beste estilo batzuk ziren.
Ilias Petropoulos, Rembetikoaren ikertzaile handia izan zen eta bere usteetan Rembetikoa hiru garai izan zituen:
1922-1932 Smirnitik ekarritako estiloaren nagusitasuna.
1932-1942 Garai klasikoa
1942-1952 Garapen garaia
Aurrehistoria
Nahiz eta etimologia mende honetakoa izan, Rembetikoaren jatorriak 1834 urtera eramaten gaituzte, Atenaseko Medrese Gartzelan mourmourika estiloa jadanik ezaguna zen presoen artean.
Γιάννης Λεμπέσης – Μουρμούρικα της φυλακής
Garai haietan, ere, Babaroen musikak, batez ere polkak Atenaseko burgesian sartzen da. Bitarte horretan, kaleetan eta plazetan mourmourika eta sebdalitika estiloen garapena ematen da. Pireoko kaiaren inguruan rembetikoaren aitzindaria den “gialadika” izeneko abestia sortu zuten.
1922 urtean Turkiako ejerzitoa Mikrasian sartzen da eta milaka greziarrek alde egin eta Atenas eta hiri handietara iritsi ziren, orduan rembetiko aurreko abestiak Mikrasiatik eta Bosforotik ekarritako estiloekin nahasten dira. Orduan amanetzidiko estiloa agertu zen indar handiz.
Στου Θωμά το μαγαζί
https://www.youtube.com/watch?v=xo7R7KI7B6g
Geroago Kafe Aman estiloko abestiak agertu ziren, orduan Rembetiko musikak garapen zabala ezagutu zuen.
Kafe Aman, gerra aurreko Atenaseko kafetegi mota bat da, bertan bi edo hiru abeslari topatzen ziren eta amanetzides abestiak inprobisatzen zituzten, haien arteko elkarrizketa sortuz melodia eta musikarekin batera.
Abesti horietan mahiz entzuten da “aman aman” erritmoari eusteko estribiloa, inprobisatze ariketan denbora irabazteko baliatzen du abeslariak bertso berriak sortzeko. Batzutan ere “Kafe Santur” izena baliatzen zuten Smirnitik zetorrena.
“Kafe Aman” horiek debekatu zituen Metaxas diktadore faxistak 1937 urtean. Debekaturik zeuden eremu publikoan kutsu turkoa zeukatela argudiatuz. Gauza bera gertatu zen Turkian, bertako gobernuak rembetikok kutsu greziarra zeukala argudiatzen zuen bere aldetik.
Μες τον τεκέ της Μαριγώς (Τζίνα Δαλάκα)
https://www.youtube.com/watch?v=Fe4-3aMnL6o
1922 Turkia eta Greziaren arteko mugaz gaindiko biztanleriaren elkartrukaketa eman zen.
https://www.youtube.com/watch?v=R84Px8j3w1o
Mikrasiatik heldutako errefuxiatuak Greziako hiri handietara iritsi ziren, eta haiekin bere musika, dantzak eta tradizioak. Atenasen “Nea smirni” auzoa sortu zuten, haien kultur elkarteak eta anaitasun taldeak sortu zituzten. Bertako greziarrek ez zieten begi onez hartu, gaurko etorkinak pairatzen ari diren arrazakeria jaso zuten, nahiz eta kulturalki greziarrak izan eta greziar hiztunak izan “turkosporo” dietzen zieten (Turkiar hazia).
Lehenengo garai horietan maitasun abestiak, eta “mangika” estiloa nagusitzen dira. Estiloa hau droga eta gartzel historiekin lotuta zegoen.
GARAI KLASIKOA
1932koa, musiko asko agertu ziren, eta rembetikoari eskainiko diote haien denbora guztia.
Garapen hori Metaxasen garaian moztu zen, eta drogei lotutako abestiak grabatzeari utzi zieten. Garai haietan emakume judutar batek, Roza Askenazi, “Zergatik erretzen dut kokaina” izeneko abestia argitaratu zuen.
ΓΙΑΤΙ ΦΟΥΜΑΡΩ ΚΟΚΑΪΝΗ ΡΟΖΑ ΕΣΚΕΝΑΖΥ
1940 urtean, Mussolinik Metaxasi bere ejerzitoa Grezia okupatzea proposatzen dio, eta Metaxasek hitz bakar batekin erantzuten dio “EZ” (oxi), hortik gutxira Italiar ejerzitoa Albaniara heltzen da Grezian sartzeko asmoarekin. Greziar ejerzitoak mendiak zeharkatu zituen, armak mando ta astoen sorbaldeetan kargatuta, eta 2. Mundu Gerrako lehenengo garaipen antifaxista izan zuten, nahiz eta erregimen faxista baten garaipena izan zen ere. Urriaren 25ean, Albaniako Pindos mendian Greziarren garaipena gauzatu zen, orduz geroztik egun nazionala da Grezian. Beste herrialdetan ez bezala, gerraren hasiera ospatzen dute Grezian eta ez, ordea, bukaera eta askapena hortik dator ere faxismoarekiko hainbat Greziarrek duten jarrera anbiguoa.
Ondoren Alemanak sartu ziren eta disko etxe guztiak itxi ziren, 1946 urte arte ixilik gelditu zen Greziako musika.
EKOIZPEN HANDIEN GARAIA
Gerraren bukaerarekin Rembetikoaren debeku eta klandestiniteatearen bukaera ematen da, bazterketa sozialetik aterako da eta gizarte osoko ondasuna bilakatzen da. Abeslari berriak agertzen dira eta eboluzio berriak ematen dira ere. 50. hamarkadarako “Rembetiko” bere forma garbienean hilik zegoen eta Rembetiko egiteko modu berriak agertzen dira.
60 hamarkadan lehenengo berritzea ematen da.
ΘΑ ΠΑΩ ΕΚΕΙ ΣΤΗ ΑΡΑΠΙΑ – ΓΛΥΚΕΡΙΑ
https://www.youtube.com/watch?v=cUnIpTvZZaA
Rembetiko musika estilo ezberdinetatik hartzen ditu doinuak. Musika hau jotzeko bi tresna oinarrizkoak dira, Turkiatik etorritako buzukia alde batetik, eta, kretar lirarekin lotutako baglamana beste aldetik.
Rembetikoaren musikariek hiru dantzetako erritmoak baliatzen dituzte: zeimbetiko, jasapiko eta serbiko.
Zeimbetiko 9/8 oinarrizko erritmoa baliatzen du, pontioen eta zikladeetako dantzetatik dator. Pertsona bakar batek dantzatzen du, mugimenduak inprobisatuak dira eta arau bakarra buzukiren erritmoari heltzea da, notarik galdu gabe. Zeimbetiko dantzari onena dantzari ekarpen plastikoa fantasia handiagoarekin ekarriko duena izanen da. Buzukiaren nota bakoitzak bere erantzuna aurkitu behar du dantzariaren gorputzean. Dantza konplikatuena dela diote, eta esanahi dramatikoena duena esan genezake.
ΖΕΙΜΠΕΚΙΚΟ ΤΗΣ ΕΥΔΟΚΙΑΣ BY MITSOS
Jasapikoa Greziatik at erritmo ezagunena, 4/4 erritmoan oinarrituta bi pertsona edo 3-4ko taldeetan dantzatzen dena.
Ελληνικός χορός Χασάπικο
Serbikoaren erritmoa erabilpen askoz mugatuagoa dauka, eta bere izena balkanetako jatorriari dagokio.
“Σέρβικος” χορός Πολυδενδρίου Αττικής
GAUR EGUN
Rembetiko hedapen handiko kultura da gaur egungo Grezian, aukera paregabea ematen du jendea mahai inguruan eseri eta abesteko, ehunka dira jendeak, gazteak barne, dakizkiten abestiak. Abeslari andana dago herri guztietan, eta elkartasun politikorako bilgunea da ere, izan ere bai bere ekintza anarkistengatik presoak izateagatik edota lantegian greban dauden langileekiko elkartasun gaualdirako aitzaki ezin hobea eskaintzen baitu rembetikoak bai modu materialean (afari animatuak antolatzeko aukera ematen du) bai modu sinbolikoan (rembetiko musika memoria kolektiboan duen tokiagatik)
Θα αρχίσω καταλήψεις (Έχω καϋμό αναρχικό) – Εύα Κανέλλη (Okupazioekin hasiko naiz, desio anarkistak dauzkat)
* Grezian, Istanbul esan ordez Konstantinopoli hitza baliatzen da.
Gaur gurean:
Juan Etxenike (@xare): “Rembetiko estiloaz: Greziako baztertuen kultura” #etzi
http://t.co/Ku68hYwj66 http://t.co/ywrNZXt6Ix
RT @etzipm: Gaur gurean:
Juan Etxenike (@xare): “Rembetiko estiloaz: Greziako baztertuen kultura” #etzi
http://t.co/Ku68hYwj66 http://t.c…
Oso gomendagarria @xare-k @etzipm-rako prestatu duen azkena. Guk ere badugu rembetikotik zerbait.
http://t.co/MkI6lNWqvc #etzi
RT @etzipm: Gaur gurean:
Juan Etxenike (@xare): “Rembetiko estiloaz: Greziako baztertuen kultura” #etzi
http://t.co/Ku68hYwj66 http://t.c…
RT @aiertgoenaga: Oso gomendagarria @xare-k @etzipm-rako prestatu duen azkena. Guk ere badugu rembetikotik zerbait.
http://t.co/MkI6lNWqv…
RT @aiertgoenaga: Oso gomendagarria @xare-k @etzipm-rako prestatu duen azkena. Guk ere badugu rembetikotik zerbait.
http://t.co/MkI6lNWqv…
RT @etzipm: Gaur gurean:
Juan Etxenike (@xare): “Rembetiko estiloaz: Greziako baztertuen kultura” #etzi
http://t.co/Ku68hYwj66 http://t.c…
RT @etzipm: Gaur gurean:
Juan Etxenike (@xare): “Rembetiko estiloaz: Greziako baztertuen kultura” #etzi
http://t.co/Ku68hYwj66 http://t.c…
RT @aiertgoenaga: Oso gomendagarria @xare-k @etzipm-rako prestatu duen azkena. Guk ere badugu rembetikotik zerbait.
http://t.co/MkI6lNWqv…
RT @etzipm: Gaur gurean:
Juan Etxenike (@xare): “Rembetiko estiloaz: Greziako baztertuen kultura” #etzi
http://t.co/Ku68hYwj66 http://t.c…
Aiert Goenaga liked this on Facebook.