Teknologia faroa albisteez josia dator. Txinara begiratuko dugu bereziki, betiko GAFAM enpresak ez dira faltako; bi kasuetan gai hauei buruzko hainbeste informazio egotearen zergatia ere kezkagarria da. Bestetik, teknologia eta osasun gaiak, etorkizuna, espazioa, inteligentzia artifiziala… ere izango ditugu.
Stephen Hawkingek utzi gintuen, berarekin batera bere azken teoria hil baino aste batzuetara amaituta eta mezu bat “Kapitalismoak beldurtu behar gaitu, ez robotek”. Bere ibilbide oparoa, ezinezkoa litzateke, zaintzen lagundu dutenek egin izan ez balute, bereziki bere emazteek. Horregatik, zaintzaren eta osasun publikoaren aldeko aldarria ere bada bere heriotza.
Gagarin kosmonautaren heriotzaren 50. urteurrenak, atzera begira baino, aurrea begira jartzeko balio digu. Etorkizunaren ikuspuntu ohikoenetan agertzen den gaia da espazioa. Martitzera begira jarrita, lehen bidaietan esperantza gutxi dago jarrita oraindik. Beste leku batzuetan bizitza bilatzen ere jarraitzen dugu, albisteen zain. Bitartean, Swarm enpresak, helburu guztiz ezagunak ez dituen satelite bat jarri dut orbitan, kezka handia sortuz.
Lurrera etorriz, Txinari buruzko gero eta albiste gehiago ditugu. Kezkagarria ere bada, bat-batean hainbeste informazio izatearen arrazoia dudan jartzeraino, baina monografiko baterako emango luke horrek.
Albisteetan gehien agertzen den gaietako bat, kontrol zentralizatua ahalbidetzen duten teknologiei buruzkoa da. Sareetan egiten duzun horrek, eragina du zure bizitzeko hainbat esparrutan, kreditu soziala deitu dioten horretan. Alibaba enpresak adibidez, kotxeak erosteko makina bat jarri du martxan eta zure kreditu sozialaren arabera probatzeko aukera ematen dute.
Aldiz, kaletik zabiltzala zebrabide bat semaforoa gorrian dagoela zeharkatuz gero, abisu bat jasoko duzu sakelakoan eta lotsatzeko helburuarekin edo, zure aurpegia ere agertu daiteke pantaila batzuetan. Oinarrian, Txinako populazioa segundo bakar batean eta mundukoa bitan soilik aurpegiagatik bereizi ditzakeen teknologia dago. Hori bai, arazo berriak ere agertzen hasi dira bideoak manipulatzeko erraztasunak eta gure ahotsa kopiatu eta segundo batzuetan sintetizatzeko aukerek orain arte, konfiantza esparru batzuk zalantzan jarri dituzte.
Txinak arazo asko ditu eta soluzioak bilatzeko teknologia baliatu nahi dute. Hiri batzuetan metatzen den populazioa da arazo horietako bat, baina Beijing eta Shanghai bezalako hirietan populazioa txikitzeko planak ere badituzte. Ura ere falta dute eta horretarako plan eroak dituzte Tibeten.
Txinatar enpresei buruz asko jakingo genuela bagenekien, baina beren enpresa handiei buruz etengabeko albisteak sortzen ari dira. Kotxe autonomoen munduan erabat sartuta daude eta inteligentzia artifiziala, robotika eta osasun gaiak ere lantzen ari dira. Alibabak burtsara atera nahi du Txinan, Tencentek robotika laborategi berri bat eraikiko du eta Xiaomi merkatu kuota izugarriak eskuratzen ari da, adibidez Espainiako Estatuan sakelakoen %10a berea da jada. Honek noski, beste batzuen erreakzioa ekarri du. Bortitzena AEBena izan da Txinatik datorren teknologiari oztopoak jarri nahian.
Osasuna bere kezka handienetako bat da eta horretarako, inteligentzia artifizialean aurrerapenak egiteko apustua egin du Txinak. Mediku faltaren aurrean, zenbait lan inteligentzia artifizialaren bidez konpontzea espero du. Ez dira bakarrak, munduan osasunaren inguruan aurrerapen handiak egiten ari dira: Ultrasoinu bidezko bihotzeko gaixotasunen detekzioan edota Alzheimerraren detekzio goiztiarrean adibidez. Honi dagokionez, gero eta beharrezkoagoa dirudi kode etiko bat lantzea, baita kode hipokratiko berri bat ere.
Osasunari lotuta beste asmakizun asko ematen ari dira. Ariketa fisikoa ordezkatuko lukeen pilula klasifika ezinetik hasi, zailtasunak dituztenek errazago jan ahal izateko goilaretatik pasa eta etorkizuneko transplantean lagungarri izan daitezken bihotz artifizialak egiteraino.
GAFAM delakoek ere albiste asko utzi dizkigute aipatutako alor horiei lotuta, baina zenbait arazo nabarmen ere azaleratzen hasi dira. Facebooken konfiantza krisia nabaria da jada, Amazon, Google eta Facebooken hainbat herrialdeetan arazoak izango ditzakete, Frantzian baita Appleek ere, beraien artean ere hezkuntza esparruan adibidez lehia etengabean ari dira… Okerren Facebook ari da pasatzen, pribatutasunaren kezkak jota, burtsan jaitsierak eta kontu exodo bat ere ekarri dio horrek, negozio eredu guztia zalantzan jartzeraino. Denak lasai, Facebook gabe bizi ginen eta desagertuko balitz ere ederki biziko gara.
Neurri horiek ezingo dute seguruenik gelditu etengabeko erasoa, baina orain arte ez zeuden mugak azaleratu dituzte behintzat. Google eta Amazon dira beharbada hoberen kokatutakoak oraindik ere, horretarako lobby lanetan dirutza gastatu behar badute ere.
Googlek baditu ekimen interesgarriak ere, kotxe autonomoei loturik batzuk, Errealitate Birtualari lotutako asmakizunak, ordenagailuak denbora pasa ala hobeto funtziona dezaten lortu nahi duten garapenak, etorkizuneko taxi hegalariak edo Pokemon Go bezalako jokoak sortzeko mapen irekitzea. Blockchain teknologia oinarri, hodei zerbitzu bat ere eskaini nahi du eta denentzako borroka esparru bihurtu den inteligentzia artifizialean ere badabil.
Amazonek bere etorkizuneko bertsioa erakutsi nahi izan du aste hauetan egindako konferentzia batean. Gure bizitzetako gertuko espazioak okupatzen jarraitzen du Frantzian, Casino katearekin lortutako akordioaren bidez. Bitartean, langileek lan baldintzak salatzen eta grebaren aurkako prekarizazioa nola erabiltzen duten ere ikusi ahal izan dugun bitartean. Albisteak ikusita, Internet gutxi batzuen eskuetan gera daitekeela dirudi, Tim Berners Lee-k berak esan eta zientzia fikzioak aurreratu bezala. Utopia deszentralizatua inspirazioa da oraindik, baina zaila dirudi.
Energiaren alorrean behintzat albisteak hobeak dira. Energia berriztagarriak aurrera doaz etengabe eta adibide onak daude Eskozian adibidez. Irla txiki bateko esperientziak batzuk eta haize-errota handiek sortutako energiara. Prospektibak dio gainera, 70.000 panel solar gehituko direla orduro hurrengo 5 urteetan zehar. Fusioaren inguruko albisteak ere hasi dira ateratzen, urrun dagoen ortzmugan.
Errepikagarriak izan daitezkeen kostu gutxiko gailu eta asmakizunak ere agertzen hasi dira. Eduki libreetan oinarrituta ez badaude ere asko, kotxe elektrikoak edota etxeak merke sortzeko bideak izango ditugula dirudi.
Erronka soziala aldiz, berdina jarraituko du izaten; sortzen ari diren desberdintasunen ingurukoa. Batzuek oinarrizko errenta bat kapitalismoa bera funtzionatzen jarraitzeko eskatzen hasi diren unean, soluzio bakarra, nahi dugun iraultzarako prestaketak martxan jartzea proposatzen digu Marina Garcesek.
Iturri originala: http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/teknologia-faroa-2/