Izenburua: Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre.
Idazlea: autore ugari; Juan Carlos Mora Afán eta David Zapirain Karrika editore.
Argitaletxea: Farmazia Beltza, 2025
ISBN 978-84-123140-9-0
Gipuzkoa izango zenaren lehen aipuak 1000 urte beteko duen honetan, Iputzatik Gipuzkoara doan bidea hartzen du hizpide talde-lan honek.
Iputza ez da Gipuzkoa. Lehena bigarrena bihurtuko zela ez zegoen inon idatzita. Ezta bihurtze hori nolakoa izango zen ere. Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa. Ikuspuntu horrek betikotasuna jartzen du zalantza, izaki politikoak unean uneko emaitza direla iradokiz. Izaki horiek ez dira berez sortzen, ezta ezinbestean ere, gizartea osatzen dutenen erabakien eta indar harremanen emaitzez baizik, ingurunea eraldatuz eta ikusmolde zehatzen bidez.
Prozesu horrek osatzen du Historia.
Elena Barrena Osororen doktore-tesia ezinbestekoa izan zen Gipuzkoa deritzogun izakia sozialaren osaketa ulertu ahal izateko, bai eta Probintziatzat jotzen dugun horren aurrekoak nolakoak ziren ezagutzeko ere.
Hori dela eta, liburu honek badu alde aldarrikatzailea, Barrena beraren aldarria, hain justu. Izan ere, artikulu sorta batek Elena Barrena Osoro irakasle, mentore eta ikertzaile hartzen du ardatz (Zapirain, Landaberea eta Arrietaren artikuluak); beste batzuk, berriz, Barrenak aztertu esparru historikoan kokatzen dira, ikerketa berriak burutuz (Mendizabal eta Irixoarenak); azkenik, (Marinek eta Achonek) Elenarengandik jaso ikuspuntua Historia ikertzeko, ildo historiografikoa sortzeko, erabiltzen dute. Azkenik, wikipediaren sarrerako lotura prestatu du Irasuegik.
Ereiten enpresak bultzatu ekimena, Raki elkarteak liburu bihurtu eta Farmazia Beltzak argitaratu du.