Arrazoia izatea, berez, garrantzitsua da, baina ez dakit arrazoia izatea kasu batzuetan beharrezkoa ote den. Batzuetan ez dugu bide bat edo beste arrazoi egokiengatik aukeratzen baina bideak arrakastara eramaten gaitu, lortu nahi genuen helmugara. Beste batzuetan, aldiz, ondo arrazoitutako aukeraketa eginagatik ere, ez dugu aurreikusitakoa betetzea lortzen. Politikan, hau da, gure elkarbizitzaren antolaketan, garrantzitsua da arrazoia izatea, baina are garrantzitsuagoa arrazoia nahikoa ez dela jakitea. Munduko ideia onena izan dezakezu, herritarron ongizatea bermatuko duen ideia egokiena, baina inork ulertzen ez badizu, inork ez badu zuk ikusten duzun hori ikusten, nork emango dizu arrazoi? Nork egingo du zurekin batera bide hori?
Arrazoia izatea, berez, garrantzitsua da, baina ez dakit arrazoia izatea kasu batzuetan benetan garrantzitsua ote den. Helburu bat lortzeko bide bat edo beste aukeratu behar dugunean, batzuetan garrantzitsuagoa izango da bide batek edo bestek biltzen duen onarpen edo konbentzimendu maila neurtzea, nahiz eta biderik zuzen, motz eta arrazoizkoena beste bat dela jakin.
Arrazoia izatea, berez, garrantzitsua da, baina ez dakit arrazoia izatea kasu batzuetan ez ote den gutxienekoa. Errepide egokian barna joan gaitezke, gu geu, bakar bakarrik, poz pozik, arrazoiaren errepide azkar eta ziurra baita. Baina bidean aurrera goazela, bapatean ohartzen gara gure bakardadea beste noranzkoan doan autobus-saldoa dela eta aurrera egin ahala, geroz eta autobus gehiago ikusten ditugula beste aldean, auto xixtrin bat ere ez gure aldean.
Baina… arrazoia zentzuz erabiltzen badugu, arrazoia inguratzen gaituzten baldintza subjektiboei begiratzeko erabiltzen badugu, arrazoia etengabeko aldaketekin bustitzen badugu, arrazoia bera praxiaren filosofiaren ezinbesteko tresna bihurtuko dugu. Mundua interpretatzeaz gain, Marxek esan bezala, guk eraldatu egin nahi baitugu. Horrexegatik, helburuaren eta testuinguruaren araberako interpretazio zuzena egitea ezinbesteko dugu: helburua eraldatzea bada, testuingurua inguratzen gaituena izango da, gizon-emakumeok egiten duguna. Gizon-emakumeok ez baikara ezeren esentzia, gure hartu-emanen, gure harremanen fruitu baizik.
Beraz, mundua eraldatzeko arrazoi hutsa izatea ez da nahikoa, etengabeko ariketa egin behar da, testuingurua ondo aztertu eta aukerak baliatu, arazo berrien aurrean, galdera berriak eta erantzun berriak bilatu. Askotan eman izan diogu arrazoia noranzko jakin batean bakarrik zihoanari, hark esan baitzigun guk aukeratutako bidea okerra zela eta huts egingo genuela. Baina arrazoia izatea posible al da bakarrik bazoaz? Inor konbentzitzeko gai ez bazara?
Puntu honetara iristen naizen bakoitzean, bi adibide datozkit gogora: Gipuzkoako atez atekoaren prozesua eta CUPek gainerakoen alderdikerien gainetik, Kataluniako kontsultarako oinarriak jarrarazi zituenean. Une hartan CUPek herritarrek eskatutakoa, hau da, kontsulta burutzea, jarri zuen interes ororen gainetik eta CUPekoen iritziz arrazoizkoena beste bide bat erabiltzea izango bazen ere, herritarren nahia eta gainerako alderdien epe-mozkeria ikusirik, kontsulta arrakastatsua burutzeko batasuna bermatuko zuen proposamena jarri zuten mahai gainean.
Eskala txikiagora etorrita, edota gure egunerokoan gertuago senti ditzakegun adibideetara etorrita, atez atekoaren afera datorkit. Prozesu benetan interesgarria Gipuzkoan bizi izandakoa, irakaspen ezin baliotsuagoa. Arrazoizkoena errauskailurik ez egitea da, ingurumen eta osasunaren aldetik ez ezik, ikuspuntu ekonomikotik ere aztertuta; eta errauskailua ez egin eta hondakindegiak mugagabe ez handitzeko, arrazoizkoena birziklatzea da. Birziklapen tasak nahikoak izateko, birziklapen hori herritar guztiok egin beharko genuke, eta hori lortzeko sistema egokiena atez atekoa da. Honaino arazorik ez, baina zer gertatzen da testuingurua aztertzen dugunean? Zein da prozesu osoaren subjektu nagusia? Eta zer da subjektu horrek pentsatzen eta egiten duena? Noren eraginpean aritzen da? Eta zein ahalmen dugu haiengan eragiteko? Gu geu, atez atekoa sistema egokiena dela eta beraz sistema aplikatu beharko genukeela pentsatzen dugunok, herritarrengan eragiteko gaitasuna ba al dugu? Ez komunikabideen bidez soilik, baizik eta buruz burukoan gure bizilagunak konbentzitzeko nahikoa gaitasun al dugu? Zerk oztopatzen du Marxek zioen langileen bihotzak konkistatzea? Une hartan, atez atekoaren alde zeuden bi korronte topa genitzakeen: atez atekoa jartzearen aldekoak eta kontrakoak. Bigarren horiek, ez zuten uste herritarrak konbentzitzeko gai izango ginenik eta horregatik birziklatzearen prozesua epeetan gehiago luzatzearen alde egiten zuten. Baliteke arrazoia izatea, baina kasu horretan arrazoiak ala praxiak baldintzatu du bidea? Prozesua egin aurretik jakitea al genuen emaitza?
Emakume aktibista kurduak pare bat ordu daramatzan hainbat hamarkadatako borrokaren ostean, aplikatzea lortu duten antolaketa-sistema feminista (guretzat erradikala) azaltzen. Zuk pare bat ordu daramatzazu zeure buruari galdetzen nola demontre lortu ote duten antolaketa-sistema erradikal hori onartua ez ezik, aplikatua eta hedatua izatea. Eta ez emakumeen komunitateetan, erakunde eta talde mixtoetan baizik. Isildu da aktibista kurdua eta galdera egin diozu. Emakume kurduak serio eta begietara so erantzun dizu: zuk antolaketa-sistema honetan sinesten duzu?
Amestea ezinbestekoa da, baina amestea ezinbesteko izango dugu geure ametsetan sinesten badugu, bizitza erreala arretaz aztertu, geure azterketak eta ametsak aurrez aurre jarri eta geure fantasia zehatz-mehatz gauzatzen badugu (Vladimir Ilich, Lenin)
Gaur gurean:
@JoneEtxeberria: “Arrazoia izatea ez da nahikoa” #etzi
http://t.co/PkiRzM0U82
#GoizekoPasea http://t.co/nQjiT2jCTc
Etzi.pm liked this on Facebook.
RT @etzipm: Gaur gurean:
@JoneEtxeberria: “Arrazoia izatea ez da nahikoa” #etzi
http://t.co/PkiRzM0U82
#GoizekoPasea http://t.co/nQjiT2…

Beñat Irasuegi Ibarra liked this on Facebook.
Hedoi Etxarte liked this on Facebook.
http://t.co/YpvqbZjy1P @JoneEtxeberria @etzipm #hausnarketarakoakuilu “zerk oztopatzen du Marxek zioen, langileen bihotzak konkistatzea?”
RT @eztenka: http://t.co/YpvqbZjy1P @JoneEtxeberria @etzipm #hausnarketarakoakuilu “zerk oztopatzen du Marxek zioen, langileen bihotzak ko…

“Arrazoia izatea ez da nahikoa” @JoneEtxeberria Hausnarketa eragiteko, irakurtzeak merezi duen artikulua http://t.co/MRKg8F8BXB
RT @jpermach: “Arrazoia izatea ez da nahikoa” @JoneEtxeberria Hausnarketa eragiteko, irakurtzeak merezi duen artikulua http://t.co/MRKg8F8B…

Asteak gurean utzitakoa:
@JoneEtxeberria: “Arrazoia izatea ez da nahikoa” #etzi
http://t.co/PkiRzM0U82
http://t.co/nQjiT2jCTc
RT @etzipm: Asteak gurean utzitakoa:
@JoneEtxeberria: “Arrazoia izatea ez da nahikoa” #etzi
http://t.co/PkiRzM0U82
http://t.co/nQjiT2jC…

Aiert Goenaga liked this on Facebook.
Ich hab das mal mit der Kaffesahne in der Sauce als Ersatz probiert, aber war nicht so dolle. Das flockt aus und sieht sehr unschön aus, erinnert mich dann an schlechte Milch (obwohl’s natürlich nicht schlecht ist). Daher dann doch lieber die normale Sahne.
Sep29 Hmm it appears like your internet site ate my initially remark (it absolutely was extremely very long) so I suppose I’ll just sum it up what I wrote and say, I am thoroughly savoring your web site. I as perfectly am an aspiring weblog blogger but I am even now new towards the whole thing. Would you have any helpful hints for first-time blog writers? I’d absolutely value it.