Gorka Julio
Gorka Julio
@teketen@etzi.pm

Talaios kooperatibako kidea eta Koop57ko kooperatibista. Garatzailea, Irakaslea, hacktibista eta hedabide ezberdinetako kolaboratzailea.

54 posts
8 followers
Blog

etzi.pm

Profile

etzi.pm

Homepage

teketen.com

  • Teknologien Faroa #2

    Teknologia faroa albisteez josia dator. Txinara begiratuko dugu bereziki, betiko GAFAM enpresak ez dira faltako; bi kasuetan gai hauei buruzko hainbeste informazio egotearen zergatia ere kezkagarria da. Bestetik, teknologia eta osasun gaiak, etorkizuna, espazioa, inteligentzia artifiziala… ere izango ditugu. Stephen Hawkingek utzi gintuen, berarekin batera bere azken teoria hil baino aste batzuetara amaituta eta mezu…

  • Teknologien Faroa #1

    Teknologiaren handiek hartu duten indarrari buruzko kezka gero eta handiagoa da eta ez bakarrik orain arteko teknologo edo intelektual batzuen artetik. Google, Amazon, Facebook, Apple eta Microsoft… GAFAM barne biltzen dituen akronimo honetan, beste hainbat sartu daitezke, baita beren mailara iristen ari diren txinatar homologoak ere. Batzuek erabiltzailearen perspektibatik mintzo dira, gure jendartean izaten ari den eraginari so. Kognizio krisi…

  • Teknologien Faroa

    Atal berria sortu zuten martxoan, Talaios Koop-ekin elkarlanean azkuefundazioarenegunkaria.eus-en. “Teknologiaren faroa” du izena eta hilabetero teknologien errepasoa egingo dute. Guk ere hemen jasoko ditugu artikulu horiek. Teknologiaren mundua zabala da eta horregatik begirada bat izatea beharrezko bihurtzen da gaur egun. Lehen gauza teknologia gizakiok sortutakoa dela ulertzea beharrezkoa da; batzuetan ahazten zaigun arren. Bigarrena, teknologia horiek helburu…

  • Burujabetza teknologikoa

    Gorotz artean loreak jaiotzen diren moduan, krisi ekologiko, ekonomiko, sozial eta kultural baten erdian burujabetzaren paradigmari teknologiaren alorretik heldu nahi diotenen bandokoak gara gu. Kontsumo neurrigabe eta jasanezinaren eta baliabide natural eta teknologikoen erabilera zentzugabearen aurrean, denontzat jendarte justuago bat eraikitzeko baliabide teknologikoak erabili nahi ditugunen bandokoak, hain zuzen ere. Arazoen aurrean, soluzioa teknologikoa bakarrik…

  • Zientzia fikziozko asmakizunak

    Zientzia fikzioak askotan fantasiazko munduak, jendarte utopikoak, distopiak… bizitzeko aukera ematen digu, baina baita etorkizuna gaurtik pentsatzen hasteko aukera ere. Hemen, zientzia fikzioan agertutako zenbait asmakizun interesgarri. Panglos itzultzaile automatikoa Antoni Olivék idatzitako Qui vol el panglós? (Zeinek behar du panglosa?) eleberri laburretik ateratako asmakizuna da: hitz egindakoa jatorrizko hizkuntzatik hartu eta berehalakoan itzultzen du…

  • Errealitate birtuala (VR), areagotua (AR) eta mistoa (MR)

    Errealaren eta birtualaren mugetan indarrak jarri nahi dituenik bada ere, zatiketa hori egitea gero eta zailagoa dela frogatzen dugu egunero. Mundu ustez birtualean egiten ditugun gauzek etengabeko eragina dute gugan, eta alderantziz. Errealitatea zer den, teknologiak nola eraldatzen duen argi ez, eta orain errealitate birtualarekin, areagotuarekin eta mistoarekin ere lehiatu beharko dugu. Horietan zaharrena Errealitate…

  • Ziborg-ak gara

    Neil Harbisson munduko lehen ziborga bezala kontsideratutako pertsona da. Erresuma Batuko nazionalitatea badu ere, Matarón (Katalunia) bizi da. Bera kontsideratzen da onartutako munduko lehen ziborg-a, buruan inplementatua duen antenarekin agiri ofizial bateko argazkian agertzea lortu zuenetik. Jaiotzaz akromatopsia izeneko arazo bat zuen Harbissonek. Arazo horren ondorioz, errealitatea kolorerik gabe ikusten du, hau da, zuri-beltz eskalan.…

  • Zer neurtu, hori izan

    Chartbeat enpresako buruak eduki bat zabaltzen den aldien eta irakurketen arteko korrelaziorik ez dagoela esan zuen Twitter bidez. Chartbeat, denbora errealean estatistika eta datu azterketa egiten duen enpresa bat izanik, kontuan hartzeko iritzi bat da. Bere eskuetatik pasatzen diren datu kopuru handiak ezagututa, are gehiago. Baieztapenetik tiraka, azalpenak ere eman behar izan zituzten, ondoren. Azalpen…

  • Ahalduntze teknologiko integralerako bidea

    Gaitasun digitalak gure jendartean beharrezko bihurtu dira. Egunerokoan erabiltzen ditugu, sakelakoan ez bada, mahai gainean eta bestela tablet edo liburu elektronikoan. Konturatzen ez bagara ere, inguruan ditugu sentsore, kamara eta gailu askotarikoak. Gehiago ere izango ditugu, Gauzen Internet delakoak gailuak beren artean elkar lotuko baititu. Gaitasunik ba al dugu hori dena kudeatzeko? Hainbeste eta hain…

  • Euskara eta teknologia uztartzen dituzten bederatzi proposamen eta ohar bat

    Jende gehiena ados dago teknologiak duen garrantziaz, baita hizkuntzek bizirauteko ere. Hori horrela izanik ere, gutxi dira hori sustatzeko hartzen diren erabakiak. Hartzen direnean ere, eragin murritzekoak dira edota itxiak, etorkizunari ateak ixten dizkiotenak. Euskarak, etorkizuna izateko, teknologiaren eta hizkuntzen inguruan erabaki sendoak behar ditu. Sendoak bezala, baita irekiak ere, horrela bakarrik ziurtatuko baitu etorkizuna.…