- Blog
- Profile
- Homepage
-
Rave eder bat
Erresumina kontzientziarik gabe, erreakzioaren gasolina da. Bideratuta ere, beti darama erreakzioaren marka bere baitan. Askatzen dugunean, bideratzen ez badugu, bere bide naturala hartuko du. Erresumina da nagusi sareko zenbait txokotan. Lotsarik gabe esan genezake bilatutako erresumina ere badela. Hori izan da eskuinak bere mezuak zabaltzeko erabili duen estrategietako bat, adibidez. Erresumina bera, marko bat dela…
-
Mundu berriaren eta zaharraren arteko arrakala
Aurreko krisiak, bizitza sozial eta ekonomikoko bi instituzio nagusienetako biren (estatua eta merkatua) deskonposizioaren hasiera ekarri zuen. Krisi horren aurretik gutxitan egon da sistema ekonomikoa hain unibertsalki zalantzan jarria. Orain, birus batek, kapitalismo barneko krisi sozial betierekoak eta bereziki zaintzaren alorrekoak, azkartu ditu. Ezagutzen dugun mundua desagertuko dela dirudi, baina zer jaioko da hemendik? «Mundu…
-
Teknologien Faroa #9
2018 bukaera iritsi da eta trantsizio urte bat izan dela esan dezakegu, zertara goazen ez dakigun arren. Datorrenak, Black Mirror Bandersnatch Netflixeko seriearen kapitulu interaktiboaren antza handia izan dezake. Etorkizuna aukeratu dezakegu, etorkizuna sortu egiten baita, baina ematen zaizkigun aukerak ez dirudite oso positiboak; aukera onak egiten asmatu beharko dugu, etorkizun gabeko begizta batean ez…
-
Teknologien Faroa #8
Orokorra da, munduko gobernuek ere ez dut Silicon Valleyen kontrolpean egon nahi eta askok beren teknologia gakoen inguruko kontrol gehiago nahi dute. Noizbait berritzaile izan ziren modeloak, monopolioak eraikitzera bideratu dituzte beren negozio modeloek; ondoan eredu interesgarriak bauden arren. Hala ere, mugimendu eta ahotsak aspalditik ikusi gabeak izaten ari dira. Tim Berners-Leek argi hitz egiten du Interneten deszentralizazio beharraz…
-
Teknologien Faroa #7
Faro honek etor daitezkeen bi munduen arteko talka erakusteko balio dezake. Etengabeko aldaketan murgilduta dagoen jendartean ere bi mundu (behintzat) izan daitezkeela irudikatzeko. Bi etorkizuneko mundu horiek, zaharraren kontrako proposamenak egiten dituzte, bakoitzak oso modu ezberdinean. Jakineko artikulu batean idazten nuen hau oraindik oso baliagarria da mundu zaharren aurkako bi proposamen motak bereizteko: Haustura erreformatzaileak, kapitalismoaren…
-
Teknologien Faroa #6
Udara da eta turismoaren gaiari lotuta bi dira kezka handia sortzen ari diren sektoreak, alojamenduarena eta garraioarena bereziki. Bigarrena aurreragoko aleetan aztertuko dugu, baina lehenengoari, Airbnb-ri lotuta bereziki informazio asko dago. Alde batetik, AirBnB-k multa txiki, baina garrantzitsuak jasotzen hasi da Balearretan eta bestetik Ogasunari datuak ematera behartzeko mekanismoak ere martxan jarri dituzte. Ahots askok,…
-
Teknologien Faroa #5
Gero eta informazio gehiago dugun arren, gero eta arazo gehiago ditugu informazio hori prozesatu eta horri lotutako erabakiak hartzeko. Informazioa sortzeko aukerak ere anitzak dira, robot bidez sortutako edo lagundutako albisteak gero eta gehiago dira. Informazioa bistaratzeko bideak ere asko zabaldu dira eta batzuk benetan ikusgarriak dira, baina horri lotuta, antolaketa horretan laguntzeko bada berriro…
-
Pasaiako portuko sutea datutan
Atzo Pasaiako portuan, Lezoko aldean piztutako suteak, aire kalitatean zuzenean eragin zuen, bereziki Pasaian, Lezon, Oreretan eta baita Donostian ere. Goizeko 11:00k aldera, Pasaiako portuan biltzen den txatarra zama batek su hartu zuenean hasi ziren arazoak. Erakundeetatik lasaitasuna transmititu bazuten ere, leihoak ixteko gomendioa ere zabaldu zuten. Ez naiz gai hauetan aditua, beraz hauek datu…
-
Teknologien Faroa #4
Internet fase ezberdinetatik igaro da, hasierako fase banatu eta aske horretatik, gero eta argiago dago beste batera pasatzen ari garela, laugarren fase batera pasako garela dionik bada. Orain bizi dugunak, ematen dituen aukerak, baino gero eta gehiago arriskuak ere nabaritzen ari gara. Gerrarako esparru bilakatu dute Internet bera; gertatu zitekeen okerrena. Ahots trataeraren bidez IA…
-
Teknologien Faroa #3
Aurreko alean korporazio pribatu handien inguruko kezkak hor darrai, baina hauek eraisteko momentua iritsi dela diotenen ahotsak entzuten hasi dira. Internet banatuaren ideiatik aldendu ginen, baina bueltan etorriko da; etorri behar du. Facebook-ek inoizko arazorik handienak pasatzen jarraitzen du, bere erabiltzaileen datu ihesaren ondoren, gehiegizko datu jasoketa, inteligentzia artifiziala publizitatea bideratzeko erabiltzea, sarekoak ez diren…