Gorka Julio
Gorka Julio
@teketen@etzi.pm

Talaios kooperatibako kidea eta Koop57ko kooperatibista. Garatzailea, Irakaslea, hacktibista eta hedabide ezberdinetako kolaboratzailea.

54 posts
8 followers
Blog

etzi.pm

Profile

etzi.pm

Homepage

teketen.com

  • Etorkizunaren nostalgia

    Beti gabiltza euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen eta IKTen eta, oro har, komunikazioaren harremanen inguruan bueltaka, baina errealitateak dio gauza asko egin daitezkeela eta horietakoren batzuk behintzat egiteko ordua dela. Hainbat aritu, aditu eta erakunde bildu dituen Euskararen Aholku Batzordeko azpibatzorde batek erreferentzia izan nahi duen dokumentu bat atera du: ‘Euskarazko IKTak: gomendioak herri aginteentzat’. Maite…

  • Mundu berriaren eta zaharraren arteko arrakala

    Egungo krisiak, kapitalismoaren historiako luzeenak eta sakonenak, eztabaida piztu du nazioartean, bizitza sozial eta ekonomikoko bi instituzio nagusien hondamendiari buruz. Bi instituzio nagusi horiek estatua eta merkatua dira. Krisi horren aurretik sistema ekonomikoa ez da inoiz hain unibertsalki zalantzan jarria izan. ‘Mundu berria’ eta ‘Mundu zaharra’, bien arteko arrakalan gaudela esan genezake, beraz. Denbora bitarte…

  • Industria 4.0

    Aurreko ziklo ekonomikoan IKT famatuei buruz hitz egiten egon bagara etengabe, aurrerantzean Industria 4.0, Gauzen Internet, Inteligentzia Artifiziala…, oro har automatizazio prozesuak ahalbidetuko dituzten teknologiez ariko gara gehiago. Enpresan eta orokorrean jendartean, informazio eta komunikazio teknologien txertatzea izan da azken urteetako joera nagusia. Horrela, prozesuen kontrola eta kudeaketa hobea eta efizienteagoa bilatzen saiatu gara. Inbertsio…

  • Hiri inteligenteak eta partekatze ekonomia

    Hiri inteligenteak eta partekatze ekonomia Hiri inteligenteak (smart cities) eta partekatze ekonomia (sharing economy), beste termino asko bezala, azkar txertatzen ari dira jendartean. Batzuetan hausnartzeko denborarik gabe ere, smart kaleak ditugu gure herrietan edota oporretan sharing zerbitzuak erabiltzen ditugu. Smart cities terminoak, hirien arteko lehiakortasunari lotutakoak diren ezaugarriez gain (ekonomia, kudeaketa, mugikortasuna…), hiritarren bizitzarekin harremana…

  • Identitate birtualak

    Identitate aniztasunaz hitz egiten da, gehienetan abizen bat gehituz identitate hitzari. Interneteko sare sozialen bidez eta, oro har, sarean ikusgarri egiten den orok definitutako esparru pertsonalari identitate pertsonalaren eraikuntza deitzen diote batzuek, adibidez. Identitate pertsonal horren eraikuntzak, egiatik zenbat duen aztergai garrantzitsu bat dela dirudi, sarea erabili bai, baina ezer gutxi dakitenen aldetik batzuetan. Identitatea,…

  • Zer ospatu, hori izan

    Lan eremuari dagokionez, lana bizitzeko era oso ezberdinak egonik ere, jaiegunen inguruko erabakiak hartzea gehienoi eragiten digun gaia da. Ohiko enpresa batean langileari edo enpresariari, enpresa komunitario edo kooperatiba bateko kideei edota inplikazio sozialengatik besterik ez bada, beste lan batzuetan (horiengatik soldata jaso edo ez) edo lanik gabe daudenei ere eragiten dio. Euskal Herrian ohikoa…

  • Software eta teknologia librearen hilabeteak

    Talaiosetik urtea bukatu baino lehen software eta teknologia libreak berriro ere mahai gainean jarri nahi ditugu. Horretarako maila oso ezberdinetan bada ere, hitzaldi, mintegi, tailer eta ekitaldiak antolatu edo horietan laguntzeari ekin diogu. Azaroa eta abendua oparoak izango dira, Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko ekitaldi garrantzitsuekin batera. Azaroak 8 (18:00-20:00) –  Nell-en eskola: Software eta Hardware…

  • Jendartea eta teknologia uztartuz: udaran irakurtzeko artikulu bilduma

    Jendartea eta teknologia uztartzea izan da betidanik nire obsesioa; horren inguruan idatzitako zenbait artikulu aukeratu eta bildu ditut. Horietaz gain, bi bideo eta ekarpenen bat egiteko aukera izan dudan bi dokumentu interesgarri ere gehitu ditut bildumara. Gaika sailkatzen saiatu banaiz ere, askok gai ezberdinekin dute zerikusia. Udaran zer irakurri ez badakizu beharbada horrelako batzuk interesgarri…

  • IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako abiapuntu berriak

    Egun askotan izaten ditugu aipagai IKT edo Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak. Sarri modako akronimoaren atzean aurkitzen diren erronka, aukera eta mugak gureak eta oraingoak ez diren perspektibetatik aztertzen dira, edo errazkerien atzean ezkutatuta gelditzen zaizkigu. Talaios Kooperatiba eta Errota Digitalak antolatuta, UEU udako ikastaroen barnean eta Deusturen languntzarekin IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako…

  • Segurtasun alerta

    Estatu gehienetako segurtasun indarrak, beren teknologia arloko segurtasuna indartzen saiatzen ari dira. Estrategia ezberdinekin, arlo hori indartuko duten segurtasun aditu, ingeniari eta hackerrak bilatzeari ekin diote. Ez da zerbait berria, batzuek formazioari ematen diote garrantzia, beste batzuek kooptazio teknikak baliatzen dituzte eta beste batzuek interes taldeengana jotzen dute jendea erakartzeko. Horietan garrantzitsuenetako bat Israel da,…