Inteligentzia sortu eta erabili nahi badugu, orain arte militar, zerbitzu sekretu zein enpresa erraldoiek monopolizatu duten tresna potentziala gureganatu nahi baldin badugu, ezinbestekoa da inteligentzia analistek sortu beharreko informeen inguruan aritzea. Inteligentzi informeak dira ziklo osoaren amaiera faseko produktuak, bertan adierazten dira hartu beharreko erabakien inguruko aukera eta ondorioak. Bertan laburtzen dira egindako lanaren emaitza zehatz eta argiak.
Normalean analisi prozesua idatzizko informe baten entregatzearekin bukatzen da. Honen kalitate faltak prozesu osoa kaltetzen du: egindako landa lana, informazio jasoketa eta iturrien gestioa pikutara bidaltzen ditu informe kaxkar batek. Gainera erabakitzailearen zein bezeroaren beharretara egokitzen ez den informeak ( estiloa, edukiak, luzera,..) ez ditu bere helburuak beteko.
Informe bat zehazki nolakoa izan behar den zehaztea zaila egiten zait, ez baitaukat horretarako gaitasun ezta formaziorik. Gainera, aurreko artikuluen logikari jarraituz, ez naiz inteligentzia zerbitzuen informeetaz ari, erabakiak hartzeko laguntzailea izango den antolatutako prozesu eta metodologia baten amaiera faseaz baizik. Gogora dezagun Inteligentzia ez dela Segurtasun Nazionalera bideratutako egitura organiko bat soilik. Prozesu bat ere bada inteligentzia, metodologia zein disziplina bat, produktu bat, eremu askotarako oso erabilgarria izan daitekeen tresna bat.
Egun inteligentzia arloan dauden informe tipologia ezberdinetan ( RFI, INTREP, SUPINTREP, SITREP, INTSUM,…) sartu gabe hasiera honetan oinarrizko informe batez arituko gara, egoera ezberdinetan aurrera egin eta behar zein helburu ezberdinetara egokitzeko balio diezaguken informe egitura batez: inteligentzian, analisian, prospektiban zein enpresa munduan.
Proposatzen den eredua malgua izango da, bakoitzaren gustura moldatu ahal izateko; eta bere egitura argia izango da, atal bakoitza ongi bereizteko.
Identifikazioa:
Dokumentua sailkatzeko eta ezagutzeko ezinbesteko atala (zenbakitzea, data, gaia, …). Izenburu erakargarria izan behar du aipatu orduko erraz identifikatzeko.
Laburpena/Sintesia/Ondorioa:
Ondorioetatik hastea gomendatzen da, modu labur, zehatz eta argian azalduz. Informearen gainontzeko atalen helburua ondorio honen inguruko arrazoitze egituratua egitea izango da. Informe laburretan lerro horiek azpimarratzea gomendatzen da, negritaz adibidez. Gehienez 10 lerro izango dira.
Gertaerak:
-Hizkuntza literarioa ekidin
-Hizkuntza sinplea erabili
-Esaldi laburrak osatu
-Modu inpertsonalean idatzi
-Hartzailearengan pentsatu, bere denbora eta disponibilitatea kontuan hartuz
-Ezaugarri klabeak: argitasuna, zehaztasuna, eta objetibitatea
-Orokortasunak ekidin: asko, gutxi, batzuk, ona, txarra,…
-Ez iritzirik eman: kontuz iritzia gehitzen duten adjektiboen erabilerarekin
-Akronimoak: lehen aldian izen osoa jartzen da eta akronimoa parentesi artean. Ondoren akronimoarekin nahikoa da.
Balorazioa:
Informearen ondorioetara eramaten gaituzten arrazoiketak dira, pentsamendu prozesua. Gainera, aurrera begirako prospekzio, ondorio, abantaila eta arriskuen ingurukoak txerta daitezke.
-Gertakarien ataletik ongi bereizteko batzuetan letra kursibak erabiltzen dira balorazio eta analisirako
-Irudi, grafiko eta mapak erabili daitezke. Gero eta gehiago erabiltzen dira multimedia elementuak.
-Informea maiztasunezkoa baldin bada eta elementu berriak gehitzen baditu (adibidez astero, hilero, …) letra urdina erabiltzen da informazio berriarentzako.
-Paragrafoen eraikuntza. Bakoitza ideia indartsuarekin hasten da. Gainontzeko esaldiek ideia hori arrazoitzeko helburua dute.
-Paragrafoek egitura logiko eta arrazoizkoa jarraitu behar dute
Ondorioak:
Oso zehatzak eta informearen zergatiari erantzuten diotenak, esku artean dugun beharra ase behar dute. Askotan analistak proposamenik egiten ez duela aipatzen bada ere, soilik baloratu egiten duela, erakunde askok eskertu egiten dute behin arazoa aztertu ondorengo proposamenak luzatzea.
Gertakari baten inguruko probabilitatea aipatzea ezinbestekoa da. Arrazoitu egin beharko da zerbait gertatzeko edo ez gertatzeko aukerak daudenean. Teknika asko daude baina hona hemen sinplea den bat: % 50 gertatu daiteke baina ez dugu ziurtasunik, %70 gertatuko dela pentsatzeko arrazoiak daude, …
Txosten egokiena orrialde batekoa litzateke. Hemen proposatutako ereduak 1-3 orrialdeko informeetarako balio du. Ikerketa sakonagoak direnean INFORME EXEKUTIBO batekin hastea gomendatzen da, goiko lerroetan aipatutako formatua lukeena. Ondoren gehituko zaizkio ohiko edukiekin osatutako dokumentua: sarrera, helburuak, metodologia, ondorioak, bibliografia, eranskinak, …
Gaurdanik hasi gaitezen lanean eta saia gaitezen esku artean ditugun analisi eta azterketa guztiak ahalik eta modu zehatzenean egiten!
Gaur gurean:
Ibai Esteibarlanda (@Hiritik_AT): “Bagoaz!” #etzi
https://t.co/lID4M9g30f
#GoizekoPasea
RT @etzipm: Gaur gurean:
Ibai Esteibarlanda (@Hiritik_AT): “Bagoaz!” #etzi
https://t.co/lID4M9g30f
#GoizekoPasea
RT @etzipm: Gaur gurean:
Ibai Esteibarlanda (@Hiritik_AT): “Bagoaz!” #etzi
https://t.co/lID4M9g30f
#GoizekoPasea
Etzi.pm liked this on Facebook.
Gaur gurean:
Ibai Esteibarlanda (@Hiritik_AT): “Bagoaz!” #etzi
https://t.co/lID4M9g30f
#GauekoPasea
RT @etzipm: Gaur gurean:
Ibai Esteibarlanda (@Hiritik_AT): “Bagoaz!” #etzi
https://t.co/lID4M9g30f
#GauekoPasea
Hedoi Etxarte liked this on Facebook.
RT @etzipm: Gaur gurean:
Ibai Esteibarlanda (@Hiritik_AT): “Bagoaz!” #etzi
https://t.co/lID4M9g30f
#GauekoPasea
RT @etzipm: Gaur gurean:
Ibai Esteibarlanda (@Hiritik_AT): “Bagoaz!” #etzi
https://t.co/lID4M9g30f
#GauekoPasea
John House Nick liked this on Facebook.