Durangoko Azokako Kabi@: Hezkuntza Eguna #1

,
Txertatua-ren avatar

Kultura digitalaren gunea da Kabi@ eta laugarren urtez jarraian Euskal Herriko berrikuntza teknologikoak plazaratzeari ekin dio beste behin Durangoko Azokan txertatuta. Aurten, zentraltasuna irabazi du gainera, ez bakarrik Landako erakinaren erdian domo geodesiko baten barnean kokatu delako, baita bertan hauspotutako teknologia askok bizitza sozial, kultural eta ekonomikoak ere parper garrantzitsua jokatzen hasi direlako. Hezkuntzaren kasuan ere protagonismoa irabazi dute teknologia berriek, irakaskuntza arautuan zein ez arautuan.

Ildo horretan, euskarara itzuli berri duten programatzen ikasteko code.org plataforma erakutsi digute UEUko Edurne eta Itxasok. Ariketa jolasgarri eta ikusgarriak erabiliz imnotizatu dituzte bi gazte talde, baita beraien programazio gaitasunak saritu ere.

Arratsaldeak hezkuntzarekin zeharka lotutako hiru aurkezpenen blokearekin hartu du martxa. Lehendabizi, aurreneko euskarazko zurgintza hiztegia aurkeztu digute Arotzgi eta JakinBai-koek.

Ondoren, Bergaratik Laboratorium museokoak etorri dira Errege Mintegiko ondorare zientifiko eta historiko itzela aitzaki. Museosaren alde irekia ere azaldu dute, herriko taldeei irekia.

Blokeari amaiera emateko TechForSociety enpresaren heziplus.eus proiektu interesgarria ezagutu dugu, hezkuntza araututik haratago doana, jakintza eman eta jaso nahi dutenen harteko sarea josiz.

Azkenik, hezkuntza eguna borobiltzeko, Jabi Luengo eta Josu Lugoren aurkezpenak izan ditugu zein baino zein interesgarriago. Jabik Tolosako Hirukide eskolako errobotika proiektuak aurkeztu dizkigu, berriz DBHra itzultzeko gogoa sartzeko hainakoak. Arduino bat espaziora bidali eta bueltan jaso zuten bere ikasleek, pentsa! Eta ostean, UEUko Josu Lugok Raspeberry Pi plataformaren tripak erakutsi dizkigu eta bere potentzialitatea irakaskuntzaren osotasunean, nerabezarotik unibertsitateraino.

Hurrengo egunetan ere egitarau bete-betearekin dator Kabi@, gerturatu eta gozatu!

Iruzkinak