Ruth Berlauk (1906 Charlottenlund–1974 Berlin Ekialdea) idatzi zuen Gerraren alfabetoaren hasierako oharra. Gerraren alfabetoa 1955ean argitaratu zen Alemaniako Errepublika Demokratikoan. Errepublika hartan politikan zebiltzan askorentzat errepublika hura bera zen giza askapenerako aukera historikoa. Baina Alfabetoa basakeriaren inguruko gogoeta bat zen: ekonomia kapitalistak sortu zuen Bigarren Mundu Gerraren inguruko gogoeta bat. Prentsako argazkiak ebaki zituen Bertolt Brechtek hogeiko hamarkadatik, apurka eratzen joan zen bere egunerokoan gerora Alfabetoa izango zen hori. Argazkien oinekin batera bere epigramak gehitu zituen. Askotan bi argazki kontrajartzen zituen liburuan zehar.
Ez dugu esango gaur egun Berlau eta Brechten abagunean gaudenik. Gaur eta hemengo euskaldunok ez dugu irabazi ez klase, ez hiritar, ez nazio, ez hizkuntza ezta kultura ikuspuntutik ere. Eta geure inguruko lurraldeetan ere berdin. Kontinentez aldatu behar ginateke bidean den eraldaketa ikusteko. Beraz oso partzialki palio digu Berlauren gogoetak. Berarekiko ez gara gaur bizi, atzo bizi gara. Baina Berlauren hitzek balio digute lehenaldia etengabe berrirakurtzen duten eta berrirakurtzen dugun hori delako.
Ruth Berlauren sarrera oharrak zera zioen:
«Zertarako aurkeztu orain lehenaldiko irudi ilun hauek zoriontasunaren lehenengo errazioak dastatzen dituen herri-jabetza diren industrietako geure langileei, geure kooperatibetako nekazariei, geure intelektual organikoei, geure gaztediari?
Ez du alde egiten lehenalditik ahazten duenak. Liburu honek irudiak irakurtzen irakatsi nahi du. Zeren ezjakinari hain zaila egiten zaio irudi bat irakurtzea beste edozein hieroglifiko bezala. Giza harremanen inguruko ezjakintasuna arretaz eta basakeriaz zaintzen ditu kapitalismoak eta aldizkari ilustratuetan argitaratutako irudiak benetako hieroglifikoak dira, deszifra ezinak irakurle ezjakinarentzat».
1939ko Danimarkako erbestean hasi ziren lanean Berlau eta Brecht. Brechten lantokian jartzen zuen «Egia zehatza da». Alfabetoa Brechten olerki batekin hasten zen eta beste batekin bukatu:
«Ikasi funtsezkoa! Haien ordua
iritsi zaienentzat
inoiz ez da beranduegi.
Ikasi ABCa! Ez da aski, baina
ikasi! Ez zaitez nekatu!Hasi! Dena jakin behar duzu zuk!
Buru bat izan behar zinateke!»
Lehenengo argitalpenean ikasleak ikusten ziren anfiteatro batean entzuten. Epigrama honekin:
«Ez ahaztu: zuen anai-arreba askok egin zuten borroka
Haien ostean hemen eser zintezten.
Ez lurperatu zeuen buruak, jakin ezazue borrokatzen ere
Ikasten ikasi eta ez ezazue inoiz ez-ikasi.»
Ez zen xantaia bat. Giza abere galtzaileentzako alerta bat zen.
* Iruzkinen, poemen eta anfiteatroaren jatorria: Bertolt Brecht, ABC de la guerra (Ediciones del caracol, Madril: 2004) eta Bertotl Brecht, Kriegsfibel (Eulenspiegel Verlag, Berlin: 1977 –1955–).
RT @etzipm: Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/4Ifpv4ssAi #etzi
Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/hY4qJ5RhH5 #etzi @etzipm http://t.co/ldYYSSi7WA
RT @nomadagaldua: Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/hY4qJ5RhH5 #etzi @etzipm http://t.co/ldYYSSi7WA
RT @nomadagaldua: Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/hY4qJ5RhH5 #etzi @etzipm http://t.co/ldYYSSi7WA
RT @nomadagaldua: Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/hY4qJ5RhH5 #etzi @etzipm http://t.co/ldYYSSi7WA
RT @etzipm: Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/4Ifpv4ssAi #etzi
RT @nomadagaldua: Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/hY4qJ5RhH5 #etzi @etzipm http://t.co/ldYYSSi7WA
Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/7xxPr9rNkA #etzi @etzipm http://t.co/W5qBEHRjrf
RT @hedoi_etxarte: Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/7xxPr9rNkA #etzi @etzipm http://t.co/W5qBEHRjrf
Petra Schelm liked this on Facebook.
RT @nomadagaldua: Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/hY4qJ5RhH5 #etzi @etzipm http://t.co/ldYYSSi7WA
Etzi.pm liked this on Facebook.
RT @etzipm: Egia zehatza da: «ez gara gaur bizi, atzo bizi gara». http://t.co/4Ifpv4ssAi #etzi
Katakrak liked this on Facebook.