Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzutan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk iada historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. ETZI.PM-k etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna berria izan nahi du.
ETZI.PM Talaios kooperatibaren proiektu bat da. Bakalhau irlako eztabaidetan eta Talaios kooperatiba sortu genuenetik buruan genuena. Eztabaida hauetan ikusten genuen, etorkizuneko estrategiak hainbat gaietan planteatzerako orduan, etorkizun posible horien inguruko eztabaida eta hausnarketa falta zela Euskal Herrian, eta horregatik egoera konpontzeko gure aportazio txikia egin behar genuela. Horrela 2013 urte hasieratik proiektua lantzen hasi eta azken Durangoko Azokan Kabi@ gunean ideia proposatu eta kontraste interesgarriak jaso ondoren, proiektua gehiago landu eta azkenean argitaratu dugu.
ETZI.PM hedabide digital berri bat da. Ez da, hori bai, hedabide arrunt bat; etorkizunari begirakoa baizik. Lehen fase honetan behintzat tresnak interneten izango du kokalekua, eta hori izango da ardatz nagusia, baina ez dugu deskartatzen etorkizunean gai hauen inguruko edizio, ekitaldi eta foro presentzialak antolatzea. Tresnak hainbat atal izango ditu, eta edukiak gai ezberdinetan adituak diren artikulugileek landuko dituzte, beti ere etorkizunaren inguruko hausnarketa, guztion ildo bateratzailea izango delarik. Atal horiek Denbora eta Espazioaren arabera banatuko ditugu. Denborarekin loturik Iparrorratza eta Astrolabioan gaurtik etorkizunera garrantzitsuak izango diren gaiak identifikatu eta aztertuko ditugu. Espazioarekin lotuta berriz Uhartea eta Itsasoa ataletan, hurbileko eta urruneko eremuetan etorkizuna baldintzatuko duten gaiekin arituko gara. ETZI.PM-k ere izango du kanpoko eduki aukeratuentzako espazioa Faroa atalean, barne inteligentziarako edukiak filtratuz, artikulugile, editore eta automatismoen bitartez, etengabeko informazio interesgarri jarioa jasotzeko.
ETZI.PM-k bere autofinantzatzea du helburu, eta horretarako, interesatutako jende eta eragileen aportazioa bilatuko dugu, auzolaguntzarekin proiektua bideragarri egiteko. Horretarako harpidetza sistema erabiliko dugu, harpidetza kuota minimoa, urtekoa 49 eurokoa da eta beste kolaborazio eta finantziazio bideak ere landuko ditugu.. Animatzen zaituztet etorkizunaren hausnarketan parte hartu nahi duzuen guztiak ETZI.PM lagundu eta Etzikide bihurtzera. Gainera Etzikideon artean urtero egingo dugun bazkariko txartela lortu eta Faroa atalera sarrera izatearekin batera, tresnak aurrerantzean izango dituen elementu, informazio eta proposamenak erabiltzeko sarbide zuzena izango duzue.
Edukiak lantzeko talde ederra sortu dugu, gai eta izaeretan anitza, eta horrexegatik, ikuspuntu ezberdinetatik abiatuta, etorkizun posibleen aukera zabalak bide berri asko erakutsiko dizkigula uste dugu. Pixkanaka ezagutuko dituzue datorren asteetan zehar, baina gainera, hauek osatzeko, momentu berezietan kolaborazio bereziak eskatuko ditugu, ahal dela fokoa ireki eta eztabaida kritikorako elementu osagarriak izateko.
Beti izan da zaila ezezagunaren aurrean bidea egitea, eta horregatik karta maritimo zaharretan ezezaguna eta oztopoak irudikatzeko itsas munstroen sinbologia erabili izan da. Guk sinbolo hori hartu eta Krakena gure ikur bihurtu dugu, beldurrik gabe oztopo eta kontradizioak eztabaida eta ezagutzaren bitartez gaindituko ditugula erakusteko.
Gonbidatuak zaudete beraz, tresnarekin gozatu, ikasi, eztabaidatu eta etorkizunak eraikitzera, etzi izan nahi duguna guk eztabaidatu eta erabaki dezagun.
Irudia: “Denys de Montfort Poulpe Colossal” by Pierre Denys de Montfort († 1820) – Ellis, R. 1994. Monsters of the Sea. Robert Hale Ltd.. Licensed under Public domain via Wikimedia Commons.
RT @etzipm: Martxan http://t.co/qVh9csQaiI ( @etzipm | http://t.co/Twy6satMs1)
Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna http://t.c…
RT @etzipm: Martxan http://t.co/qVh9csQaiI ( @etzipm | http://t.co/Twy6satMs1)
Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna http://t.c…
RT @Sustatu: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna via @etzipm | http://t.co/MyQukSikc0 | http://t.co/44yP2KEEhc
RT @ishikawa_: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna – by @birasuegi http://t.co/0IZ3cBCvOK @etzipm

Krakenak, krakenak ikusten ditut nonnahi. http://t.co/f4I6tbVye4 @birasuegi @TalaiosKoop @teketen Zorionak ekipo. Kriston itxura.
RT @txerren: Krakenak, krakenak ikusten ditut nonnahi. http://t.co/f4I6tbVye4 @birasuegi @TalaiosKoop @teketen Zorionak ekipo. Kriston itxu…
RT @etzipm: Martxan http://t.co/qVh9csQaiI ( @etzipm | http://t.co/Twy6satMs1)
Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna http://t.c…
“@ishikawa_: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna – by @birasuegi\u00a0http:\/\/t.co\/Tux0KL4stO @etzipm”
RT @txerren: Krakenak, krakenak ikusten ditut nonnahi. http://t.co/f4I6tbVye4 @birasuegi @TalaiosKoop @teketen Zorionak ekipo. Kriston itxu…
#eK Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna http://t.co/Jc6B8BYWb1
RT @birasuegi: #eK Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna http://t.co/Jc6B8BYWb1
[…] Iturria: etzi.pm […]
RT @Sustatu: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna via @etzipm | http://t.co/MyQukSikc0 | http://t.co/44yP2KEEhc