Aberria. Zer da aberria?
Milaka kilometrotara dagoen lur puska? Hiru milioiko jendartea?
Lur zati batean bizi diren pertsonak?
Mikel Antza, Atzerri
Ez da galdera makala “euskara territorio libre bakarra” den lekutik planteatzen digutena: zer da aberria? Kasu honetan, gainera, nazioaren definizioa beharrean lurraldetasunak du garrantzia.
Diasporaren inguruko ikerketek orain dela urte batzuk identifikatu zuten nazio zein estatuetako lur eremuetatik kanpo nazio-identitatea eta aberria eraikitzeko aukera egon bazegoela. Euskal diaspora dugu honen adibide argia: gure “8. Lurraldea” bezala izendatu dena. Atzerrian dauden euskal herritarrak munduan zehar barreiatuta dauden euskal etxeetan nola bildu eta antolatzen diren lantzen dituzten ikerketa oparoak ditugu gurean.
Gaur egun, ordea, Internetek gizarte-harremanetan bestelako dimentsio bat ezarri du : tresna honen bidez fisikoki aurrez-aurre egon gabe ere biltzeko aukera baitugu. Dimentsio honek, beraz, ez du lur geografikorik okupatzen eta ondorioz ez da ohiko leku ez eta lurralde bat: Manuel Castellsek izendatu bezala, “fluxuen espazioa da” . Internetek, gizarte-harremanak izateko moduez gain, gizartea bera ulertzeko eta bertan ematen diren prozesuak izendatzeko metaforak aldatu ditu. Izan ere, Interneti esker atzerrian dauden euskal herritarrek ez dute inora joan beharrik euskal herritarrak aurkitzeko; ez dute euskal etxera joan beharrik euskal herritarrekin egoteko ez eta nazioa edota nazio-identitatea eraikitzeko.
Are gehiago, atzerritik ere aberriko biztanleekin espazio bat partekatzeko aukera dugu Interneten eta Interneti esker. Han eta hemen, Interneten. Horrela bizi dira Doktorego Tesian parte hartu zuten hainbat gazte. Atzerrira epe motz baterako bidaia bat egitean, arrotz zuten Herri batean sentitzen zuten lehen egunetako herrimina baretzeko Facebook zen ezagun eta hurbila egiten zitzaien espazio bakarrenetarikoa. Gainera, aurreko egunetan euren etxeko egunerokotasunean egin bezala, gazte hauek Facebookera konektatu eta bertan aurkitzen zituzten lagunekin euren bizi-penak lasai asko kontatzeko aukera zuten: leku arrotz batean (atzerrian) lagunez osatutako espazio bat zuten (aberria).
Internet bidez fisikoki aurrez-aurrekoak diren gizarte-harremanak gainditu dira eta, era berean, biztanleek mantentzen dituzten hartu-emanen esparruei dimentsio berri bat gehitu ere. Gazteen testigantzei esker, Euskal Herritik kanpo Euskal Herrian zituzten harremanak izateko aukeraz gain, Interneti esker Euskal Herrian bertan sentitzeko aukera badagoela ezagutu nuen. Facebooken bere lagunekin euskaraz aritzen zen neska batek modu honetan azaldu zidan: atzerrian egon arren, Euskal Herrian zituen harremanak mantenduz eta euskarari esker “territorio libre” bat sortu zuela, hain zuzen ere.
Ondorioz, etorkizunean landu beharreko ikerketa-ildo moduan, Internetek gure gizartean eta Herrian izan duen egonkortzeak hirugarren dimentsio bat sortu duela proposatu dezakegu.
Batetik, mapak osatzen duen lur geografikoaren lekua dugu: aberria eta atzerria, non errealitate administratiboaren logika den nagusi; zeinen arabera, Euskal Herriak bi estatu egonkortuen baitan zazpi lurralde dituen nazio bat da. Bestetik, Internetek osatzen duen hodeia dugu: harreman sozialak, non errealitate sinbolikoa gainditu arren errealitate politikoak berebiziko garrantzia ere baduen; zeinen arabera, Euskal Herriak bi estatu egonkortuen baitan zazpi lurralde dituen nazio bat denez, hau da, estatu bat ez denez, ezin du espazio propio bat izan ez eta nazio-identitate logika propio bat garatu. (https://etzi.pm/2014/11/tixolariakaske-euskal-estatuaren-garrantzia/).
Azkenik, mapak eta hodeiak edo lur geografikoa eta espazio sinbolioa uztartuz sortzen den territorioa dugu: aberrian eta atzerrian ematen diren harreman sozialak, non munduko mapan kokatutako tokian-tokiko eraginen ondorioz Interneten (bidez) eraikitzen den errealitate sinbolikoa aldatzen den; zeinen arabera, Euskal Herriak bi estatu egonkortuen baitan zazpi lurralde dituen nazioa denez, hau da, estatu bat ez denez ezin duenez espazio propio bat izan ez eta nazio-identitate logika propio bat garatu, euskal estatua eraikitzeko “territorio libre” bat sortzeko aukera ematen digun.
Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskal territorioa (I): Han eta hemen internet” #etzi
http://t.co/dXSDKFTJb9
#Goizekoa http://t.co/4C1W2fWhsL
RT @etzipm: Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskal territorioa (I): Han eta hemen internet” #etzi
http://t.co/dXSDKFTJb9
#Goizekoa http://t.…

Etzi.pm liked this on Facebook.
Hona @etzipm-n idatzitako azken artikulua. “Euskal territorioa” http://t.co/ZemyTKPIxk
#EuskalHerria #Internet #Estatua #Lurraldetasuna
RT @koldobizkar: Hona @etzipm-n idatzitako azken artikulua. “Euskal territorioa” http://t.co/ZemyTKPIxk
#EuskalHerria #Internet #Estatua #L…
Koldo D. Bizkarguenaga liked this on Facebook.
Beñat Irasuegi Ibarra liked this on Facebook.
Petra Schelm liked this on Facebook.
@koldobizkar-ek gaur @etzipm-n utzi digun aleak asko du paraleloaren teoriatik
#etzi
http://t.co/DyVDVFnXIY http://t.co/3nQQ6ZOqdf
RT @koldobizkar: Hona @etzipm-n idatzitako azken artikulua. “Euskal territorioa” http://t.co/ZemyTKPIxk
#EuskalHerria #Internet #Estatua #L…
RT @aiertgoenaga: @koldobizkar-ek gaur @etzipm-n utzi digun aleak asko du paraleloaren teoriatik
#etzi
http://t.co/DyVDVFnXIY http://t.co…

Angiolillo Liburutegia liked this on Facebook.
Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskal territorioa (I): Han eta hemen internet” #etzi
http://t.co/dXSDKFTJb9
#Gauekoa http://t.co/4C1W2fWhsL
RT @etzipm: Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskal territorioa (I): Han eta hemen internet” #etzi
http://t.co/dXSDKFTJb9
#Gauekoa http://t.c…

http://t.co/qjXfmKl1cc
[…] honen aurrekoa izan zen Euskal territorioa (I): han eta hemen, Interneten artikuluaren harira, Aiert Goenagak hor proposatutako ideiak “paraleloaren teoriatik asko […]
[…] territorioez aritu da aurreko bitan Koldo Bizkarguenaga (baga eta biga). Euskal territorio analogiko eta digitalaz, fisikoaz eta birtualaz. Eta haien arteko […]
[…] honen inguruan oso gomendagarriak dira Etzi.pm-n bertan Koldo Bizkarguenagak idatzitako “Euskal Territorioa (I): Han eta hemen Internet“ eta “Euskal Territorioa (II): Herri Digitala” artikuluak. Bi testu laburron […]
[…] Bizkarguenagaren “Euskal Territorioa (I-II)” […]
[…] Euskal territorioa: han eta hemen, interneten (Koldo Diaz Bizkarguenaga, Etzi.pm) […]
[…] Euskal territorioa: han eta hemen, interneten (Koldo Diaz Bizkarguenaga, Etzi.pm) […]