Argazkia: Katixa Agirreren #selfieIKT-a
ETZIPM-ko kideok bazkari ederra izan genuen orain dela aste batzuk. Bazkariaz gain, hainbat gaien inguruan hitz egiteko aukera izan genuen. Luistxok “Mugikaria” aplikazioa aurkeztu zigun eta, horrekin batera, telefono mugikorrek gaur egun dituzten erabilera anitzen inguruan aritu ginen: egunkari fisikoaz zein ordenagailuko pantailaz gain, egun, telefono mugikorren bidez heltzen baikara hedabide ezberdinen berrietara.
Segituan Gorka Salces eta Xabier Landabidearekin batera HEKIMEN-en baitan burutzen ari garen ikerketaz oroitu nintzen. Bestelako ikus-entzunezko audiometriak behar ditugula abiapuntu hartuta, bestelako metodologia bat aplikatu behar genuela erabaki genuen hasieratik: ehunekoen atzean dauden pertsonen praktikak eta ohiturak hobeto ezagutzeko, elkarrizketak edota behaketa parte-hartzaileak informazio oparoagoa emango digutelakoan baikaude.
Egun, besteak beste, hedabide materialak eta onlineak nola uztartzen ditugun ezagutu nahi dugu. Adibidez, egunkaria erosi eta web orrialdea bisitatzearen arteko lotura. Hori aztertzeko hainbat aldagai izan behar ditugu kontuan, baina, ETZIPM-ko bazkarian Mikel Iturriak hainbesteko garrantzia eman ez genion aldagai bat azpimarratu zuen: denbora, momentua edota asteko eguna. Izan ere, eguneroko erritmo azkarrarekin alderatuz, asteburuko lasaitasuna egunkaria patxadaz irakurtzeko unea izan daiteke.
Kasu ugari ditugu aztertzeko. Hauetariko batzuk aurre-ikusteko gai izan gara, baina beste batzuk ezin ditugu irudikatu ere. Horregatik, #SelfieIKT kanpaina martxan jartzea erabaki genuen: ikertzaileok euskaldunok hedabideekin ditugun harremanak zeintzuk diren aurretiaz mugatu beharrean, ikertuek harremanak identifikatu eta sortu ditzaten. Interneteko erabilera eta hedabideekin ditugun harremanen inguruan dena ikertzeko dugun une honetan, kasu ezberdinak agerian uzteko momentua da eta, horretarako, egokiena, entzutea da: harreman ezberdinak zeintzuk diren esan beharrean, galdetuz; ezezaguna dugun horretaz hitz egin beharrean, entzunez.
Entzutea, adibidez, gure Herrian SocialTV delakoa edo telebista eta online sare sozialen arteko harremana nolakoa den. Telebista ikusten ari garen programa txiokatzen dugula badakigu, baina, Twitter erabiltzeak telebista programa jakin bat piztera eraman gaitzake? Eta hala bada, nola jakin motibazio iturria zein izan den? Eta nola neurtu edo aztertu? Izan ere, programa guztiak nahieran baldin baditugu, zergatik ikusi behar dugu programa jakin bat orain eta ez etzi? SocialTV-aren ideiara buelta gaitezke: hainbat Twitterreko erabiltzaile programa horretaz ari direlako eta nik ere nire iritzia eman nahi dudalako, alegia.
Nola edo hala, programak nahieran egoteak honen ikuslegoaren fidelizazioaren inguruko beste galdera bat planteatzen du. Aurten, Mondragon Unibertsitateko ikasle batzuek “Zuek hor” programaren inguruko Gradu Bukaerako Lan bat burutzen ari dira. Kide batek bere buruari galdetzen zion Interneti esker munduko eta historiako pelikula eta telesail guztiak eskura izanda, ea zergatik ikusi behar zuen programa jakin hori. (Euskarazko fikzioaren beste erronka bat). Gainera, nahieran izanik, hurrengo egunean ikusteko aukera dago. Gainera, hasieran planteatu bezala, egungo erritmo frenetikoa dela eta, programa osoa ikusi beharrean agian nahiago zuela zati zehatz bat ikusi. (Youtube bezalako online sare sozialak erabiltzeko beste arrazoi bat).
Nola identifikatu, ezagutu eta neurtu harreman mota hauek? Horra galdera. Erantzuna etzi etorriko da, gaur, kontsumo mota horiek eta hedabideekin ditugun harreman berriak neurtu behar direla aldarrikatu nahi dugu. Eta horretarako, bestelako ikus-entzunezko audiometriak eta metodologia beharrezkoa dugu. Beraz, gaia interesekoa baduzu Twitterren #SelfieIKT etiketarekin zure iritzia eman dezakezu edo bestela, lasaiago aritu nahi baduzu selfie.ikt@gmail.com helbidera mezu bat idatzi.
Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskaldunok hedabideekin ditugun harremanak aztergai” #etzi
http://t.co/pIw0v3GtLv http://t.co/MXbDv5TbSf
RT @etzipm: Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskaldunok hedabideekin ditugun harremanak aztergai” #etzi
http://t.co/pIw0v3GtLv http://t.co/MX…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskaldunok hedabideekin ditugun harremanak aztergai” #etzi
http://t.co/pIw0v3GtLv http://t.co/MX…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskaldunok hedabideekin ditugun harremanak aztergai” #etzi
http://t.co/pIw0v3GtLv http://t.co/MX…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskaldunok hedabideekin ditugun harremanak aztergai” #etzi
http://t.co/pIw0v3GtLv http://t.co/MX…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@koldobizkar: “Euskaldunok hedabideekin ditugun harremanak aztergai” #etzi
http://t.co/pIw0v3GtLv http://t.co/MX…