Saxoien mehatxuaren aurrean Merlin eta Arthur elkartzen dira. Bertokotasuna eta erromatarren aztarnak bat eginda inbaditzaileen aurrean.
Izan genuen Merlin, Eneko Arista; izan genuen Arthur, Casioren ondorengo Banu Kasi musulmanak (hauek ez ziren mairuak). Izan genituen ez saxoiak, karolingioak baizik.
Ez genuen izan magiarik, ez Lanzelot ezta Ginebra ere, nahiz eta Oneka eta Asona; nahiz eta Musa, Fortunena zein Musana.
Baina euskal mairuek behelaino artean segitzen dute.
Edo, hobe esanda, lanbro artean, mairu baratzak mendi aldean daude eta. Magaletan sortzen ziren herrixkak, ibaien ondoan zein kostaldean sortzen ziren hiribilduak… goian zuten sorterri. Ongi baino hobeto zekiten.
Eta euren historia sortu zuten. Hizkuntza hegemonikoa garatu zutela esatea gehiegi esatea al da? Mairuak eta jentilak, kristau zibilizazio euskaldunarentzat sorterri hura arrotza da, atzerakoia, inkultoa, jaungoiko gabea. Bitxia da nola elkartzen diren bi fedegabeak, han goian. Gure historiak (ejem, Euskal Herri atlantikoaren historia) reboot bat izan zuen tokian.
Han dugu Marttin Txiki. Jentil babuei garia lapurtu eta ibarrera jaitsi zuena. Martin kristaua da, bere lasterketan ukitzen dituen tokiak oraindik dira bizitoki (Igartza, Beasain…) baina jentilak barregarri uzten dituen arren, mitoak ezin du egia ezkutatu: mendi harenetan garia zuten. Han zuten jatorri hiriek, hiribilduek.
Erromatarren kultura uste baino barneratuagoa ez al zuten? Ttartalok eta Polifemok antza handia dute elkarrekin. Ttartalok konta dezake, nolakoak ziren haizeolak, nola lantzen zuen burdina mendian. Guk ez diogu aditzen. Ordea, aurre historian kokatzea erabaki dugu.
Aiako Harritik bota zituzten jentilek bi harri handi. Baionako katedralaren aurka. Motz geratu eta Hendaiako hondartzan Dunba harriak utzi zituzten. Santa Anaren ondoan. Iruñea (Irun) eta Iruñea (Urruña)ren artean. Espazioa ulertzeko modu argia da mitoak kontatzen duena. Berriz ere kristauek kontatzen dutena, arbasoak arbuiatuz. Iruñea bati Ugartetarrak lotuak, besteari, Alzatetarrak. Espazioa beste modu batean irakurtzen eta okupatzen zen. Eskumen administratiboak ez ziren gureak. Orduko gainegiturak ez ziren Estatu.
Leialtasunak ez ziren lurraldearekiko, pertsonekiko baizik. Sen zegoen tokian, senidea zegoen. Ahaidearen agindua zegoen. Gehiago balio izatea senidetzea zabaltzean zetzan, giza artekoa zabaltzean. Ez zegoen estaturik Barduliarren lurra bitan banatu zenean, Aizkorri ardatz, Gipuzkoa eta Araba. Ez zegoen estaturik Ganboako hilobietan; ez zegoen estaturik Ganboa inguruko toki izenak Deba garaiera eraman zituztenean. Ezta Gebarakoaren traizio guztietan.
Merlin bezala izan baginen, mairuak izan baginen, aro ezberdinetan modu ezberdinetan antolatu bagara, traidoreak izan bagara, antropologiarentzako ikergai bagara, Estaturik gabekoak izan bagara… unibertsalak izan gara.
Orain nahi dugun bezala izan bagara, ez dizuet sinesten.
Irudia: Exprai
RT @etzipm: Izan ez ditugun mitoak, kontatu ez genuen gure historia #Etzi David Zapirain + @Exprai http://t.co/M6BPpd1vhI
Beñat Irasuegi Ibarra liked this on Facebook.
#Mitoak etorkizunak eraikitzeko. David Zapirainen #Etzi saileko 3/5 alea. @Exprai-ren irudiekin: http://t.co/BuHA2PEJ2A
RT @etzipm: Izan ez ditugun mitoak, kontatu ez genuen gure historia #Etzi David Zapirain + @Exprai http://t.co/M6BPpd1vhI
RT @etzipm: Izan ez ditugun mitoak, kontatu ez genuen gure historia #Etzi David Zapirain + @Exprai http://t.co/M6BPpd1vhI
RT @etzipm: Izan ez ditugun mitoak, kontatu ez genuen gure historia #Etzi David Zapirain + @Exprai http://t.co/M6BPpd1vhI
[…] Izan ez ditugun mitoak, kontatu ez genuen gure historia […]