PARALELOAN (III): AZPIEGITURAK

,
Aiert Goenaga-ren avatar

“Paraleloan” serieko hirugarren atal hau balizko sistema paraleloaren azpiegituren inguruan egindako azaleko hausnarketa bat da. “Paraleloan (I): Kokapena” artikuluan “Sistema” lurralde edo lurraldetasun kontzeptuetik haratago joan beharko litzatekeela diodan arren, ebidentea da sistema berri honen kideak lurralde baten bETZI27izi – mugituko direla eta egunerokotasun arrunta egiteko beraien premiei erantzungo dizkien azpiegitura multzoa behar dutela. Hau da, administrazioarekin harremanak izango dituzte, errepideak etrabili, ume eta gazteak hezkuntza sistema baten esku utzi, osasun sistemaren erabiltzaile izango dira eta abar.

Hirugarren atal honetan, sistema bat bitan (hiru zein zortzitan) banatzearen ondorioz lurralde eremu berean elkarbizitzen hasten diren sistemek aurreko errealitatetik herentzian jasotako azpiegituretatik konpartitu beharrekoak eta bakoitzaren behar berrietara egokitzeko sortu beharreko azpiegituretan zentratuko naiz.

Beste era batera esanda, gure sistema paraleloa sortuko bagenu zeintzuk izango lirateke “ohiko” sistemarekin konpartitu  beharko genituzkeen azpiegiturak, eta nola konpartitu. Zeintzuk izan beharko liratekeen zerotik sortu beharko genituzkeen azpiegitura fisiko zein digitalak? Ze diseinu izan beharko luke bakoitzak, egungo sistemak ez bezala norbanakoen premia errealak asetzeko?

Faktore desberdinak medio, aurreko galderei aurrez erantzun bat ematea zaila den arren letra larriz jarriko nuke beste baldintza bat: Hausnartu ondoren eraiki – sortzea azpiegiturok. Ez gaur egun sarriegi ikusi ohi dugun bezala lehenengo eraiki eta gero azpiegiturek izan beharko lituzkeen funtzionaltasun, eduki zein bestelako faktoreetan pentsatu.

 

AZPIEGITURA ELKARBANATUAK: Errepideak, Ikastolak, Ospitaleak,…

 

etzi19

Egun existitzen diren azpiegitura publikoak guztionak direnez, berauek “ohiko” sistemaren baitan planifikatu, eraiki eta kudeatu izanak ez du zertan talkarik sortu etorkizunean bi sistema desberdinen artean kudeatzearen ideia praktikan jartzearekin. Baina partekatutako azpiegituren finantzaketaren auzia argituta ere (“Paraleloan (II): Kutxa paraleloa” artikuluan azaltzen da) bada beste elementu bat, talka sor dezakeena: aldaketarekiko erresistentzia. Beldurragatik, interes politikoengatik zein egungo hainbat indar faktikok beraien statusa kolokan ikusiko zutelako. Berdin du erresistentziaren arrazoiak behin bidea hastean hor bada, kontrako indarrak baretu arteko eszenatokirako aurrez prestatzea da horri aurre egiteko modu egokiena. Eta horretarako ezinbesteko da erresistentziak zer suposatzen duen toki bakoitzean, batez ere espazio fisiko eta azpiegitura komunak konpartitzeaz ari garenean.

  • Populazio handiko gunea – Intentsitate txikiko erresistentzia: Ohiko sistema ahula eta sistema berria sortzeko aukera guztiak
  • Populazio handiko gunea – Intentsitate handiko erresistentzia: Ohiko sistema indartsua baina sistema berriak ohiko hainbat espazio konpartitzeko nahiko aukera ze hiriburuetan, demagun %10 bat, milaka lagun dira. Eta milaka lagunen badute eraldaketarako gaitasuna.
  • Populazio txikiko gunea – Intentsitate txikiko erresistentzia: Hirietan bezala, ohiko sistema ahula eta sistema berriak ohiko espazioak konpartitzeko aukera guztiak.
  • Populazio txikiko gunea – Intentsitate handiko erresistentzia: Ohiko sistema indartsua baina sistema berriak ohiko espazioak konpartitzeko hirietan ez bezala, aukera gutxiago.

Honenbestez, sistemen artean konpartitu beharko liratekeen azpiegituretan gakoa ez da mugatzen berauen finantzaketara, kudeaketa eta antzeko gai teknikoetara, bestelako faktore irrazionalagoak ere sartzen dira jokoan.

 

AZPIEGITURA BERRIAK

ETZI25

FISIKOAK

Aurreikuspen guztietan zailena sistema paraleloaren premiak asetzeko eraiki beharreko azpiegitura fisikoen atala da. Aurrerago azaldutako erresistentzia mailaren arabera, sistema berriak aukera desberdinak izango ditu lurralde eremuaren arabera jada existitzen diren azpiegituretara sarbidea izateko; eta honek definituko du hein handi baten, zenbat eta zer nolako azpiegitura fisiko berriak behar diren. Baina erresistentziak mugatzen dituen oinarrizko azpiegiturez gain, lurraldeen arteko koordinazioa, kutxen kudeaketa, baliabide orokorren kudeaketa, … egiteko espazio berriak sortu beharko dira. Eta hau gutxi ez balitz, sistema osoa hornitzeko ezinbesteko diren beste hainbat azpiegitura daude.

etzi8

Adibidez:

. Telekomunikazioak: egungo telekomunikazio hornitzaileek bezero potentzial bezala ikusiko balituzte sistema berria osatzen duten norbanako, elkarte, erakunde… bidea asko erraztuko luke. Aldiz, erresistentzi indarren alde baleude, sistema berria telekomunikazioen azpiegitura propioa izatera behatuta egongo litzateke. Behar hori nabarmenagoa da egun administrazioak erabiltzailearekiko izango lituzkeen kanal berri asko digitalak izango liratekeela kontutan hartzen badugu.

 

DIGITALAK

Zaila da teknologia berriek duten potentzialak zabaltzen dizkigun aukera guztiak irudikatzea. Are zailago berauen garapen maila eta berrikuntzen abiadura kontutan hartzen baditugu. Ez ordea sistema baten norbanakoei erantzuna emateko azpiegitura berriek bete behar dituzten funtzioez hitz egitea. Ezta ere funtziook betetzeko, teknologia berrien bitartez muga fisikoak gero eta txikiagoak diren garaiotan egiturok izan behar duten malgutasuna irudikatzea.

Sistema berria lurraldetasun kontzeptutik haratago zabaltzea posible egiten zaigu aro digitalean. Eta hauxe da ideia guzti honen oinarria. Hauxe ixan zen hazia. Aldi berean egon eta ez egotearen gaitasuna. Komunitate desberdinak ezerezetik sortu eta ezerezean klik baten uzteko gaitasuna. Ezagutza klik baten jaso eta zabaltzeko gaitasuna. Mundu eta errealitate berri bat sortzeko gaitasuna finean.

ETZI24

Atal honen inguruan oso gomendagarriak dira Etzi.pm-n bertan Koldo Bizkarguenagak idatzitako Euskal Territorioa (I): Han eta hemen Internet eta “Euskal Territorioa (II): Herri Digitala” artikuluak.  Bi testu laburron bitartez azpiegitura digitalak aprobetxatuz eraiki genezakeen Euskal lurraldearen ideiara gerturatuko da irakurlea.

Koldoren hitzak irakurri ostean eta hau gutxi balitz gaiaren inguruan tesi bat idatzi duela jakinda gutxi gehituko nuke. Soilik arlo digitalak indartuko lukeen adibideren bat.

Esaterako:

Administrazioak: sistemaren parte liratekeen norbanakoei eta lan munduko agenteei zuzendutako zerbitzuak izango lirateke formatu digitalean hedatuenak. Egungo administrazioaren ahulguneak eta malgutasun eza egin behar ez den horren eredu bezala hartuta eraikiko litzateke berau, azken erabiltzaileari gauzak erraztea baita helburu.

 

MIXTOAK (FISIKO + DIGITALAK)

Hirugarren multzo honetan, sistemaren administrazioaren beste atal batzuk presente egongo diren arren; badira administraziotik haratago beste hainbat premia.

Adibidez:

Komunikabideak: ETZI28beste hainbat gauza publiko bezala, irrati telebista publikoen instalazioak partekatzea lehen multzoan sar badaiteke ere, mediaren kontrola gastuen konpentsazio ekonomikotik haratago doanez, erresistentzi indarrek asko zailduko liokete sistema berriari egungo komunikabide publikoetara sarbidea. Interes handiegiak egongo lirateke jokoan.

Aurreko parrafokoa horrela izango litzatekeela onartuta, sistemaren komunikabide talde publikoa ezinbestean erantzun beharreko premia bihurtzen da. Ikus-entzun-irakur plataforma guztietan presentzia izango lukeena. TDTko kanaletan, uhinetan zein sarean. Telebista, irrati zein egunkari. Alderdikeriarik gabe, manipulaziorik gabe, hezitzaile, euskara ardatz izango duena, kalitatezko kulturaren sinonimo izango dena, ikuspegi feministatik lan egingo duena, transmisioa landuko duena, kritika eta ezagutzaren alde egingo duena, mugimendu eraldatzaileen ispilu izango dena,…

Alegia, gaur egungo ereduaren antipodetan aurkituko litzatekeen proiektua.

 

Honenbestez sistema paraleloaren azpiegiturez hitz egitean, ezinbesteko izango dugu birtuala eta fisikoaren arteko konbinazioa. Egungo errealiatetik abiatuko baita etorkizunekoa.

Iruzkinak