[Ilunabar Aldea] Zazpi Frekuentzia – Bigarren instantzia: Durangoko Azokan 2 (AtopiaRPG)

atopia-rpg — 2019-12-17

100.0 FM (GARA): STMAren frekuentzia. Hemen dena da normala. Estrainoki normala agian, baina zaila egiten da beste alternatibarik egon daitekeenik imajinatzea.

95.5 (GERA): Agentziaren frekuentzia informazioz josita dago eta espazio fisiko oro ezagutza gordetzeko eta trukatzeko erabiltzen da.

88.8 (GIRA): Ikus(t)ezinak gira frekuentzian batu dira. Hemen arraroa den oro ospatzen da, eta askatasuna da printzipio gidari nagusia.

91,7FM (GORA): Marxialistak andre eta jabe dira frekuentzia honetan, non sozialismo zientifikoa ez ezik komunismoa ere materializatu diren.

AM (GURA) : Lur4ak ez du frekuentzia bat okupatzen, AM edo anplitude-modulazio osoa baino. Hemen frekuentzia bakoitza burbuila bat da non espazio, denbora eta logikaren arauek beste modu batean funtzionatzen duten. Inork ez du oraindik mapa oso bat egitea lortu.

97.0 (GAGA): Piraten Uhin-Federazioa. Piratak aspalditik egon diren arren PUF Existentzia Modulatuaren egitasmoarekin batera sortu zen. Diotenez frekuentzien arteko mugak eraisteko lanean ari dira. Beste
batzuek diote Internazional Ikus(t)ezinarekin aliatuta daudela.

105.07 (GUGA): GUGA frekuentziak fakzioen eta piratekin lerratu gabeko biztanleak biltzen ditu bere baitan, eta haien independentzia gogor defendatzeko prest daude

Atal honek itxiera ematen dio Durangoko Azokan jokatutako partidari. Eskerrak eman nahi dizkiegu jokalariei, eta Iñigo Sendinori, zuzenekoaren kontu teknikoak emateagatik.

Lehen atala hemen