RAP neurriak, kontraesanak saihesteko bide aproposa dira, eta Etzi.pm blog kolektiboan eta proiektuaren zabalpen tresnetan neurri hauekin bat egiten dugu.
Komunikilo blogeko posta ekarri dugu1, euskaraz modu errazean azaltzeko:
Hona hemen hiru ekintza komunikatibo soil kapitalismo kognitiboa neutralizatzeko eta kultura libre digitala koherentziaz eta sinpletasunez sustatzeko.
Nahiz eta estrategikoa dirudien tresna horiek erabiltzen dituen jendearengana iristeko erabiltzea, hori ez da arrazoia lehenesteko edo legitimatzeko.
Erakunde batek hedabide horietan presentzia badu, munstroa gehiago elikatu gabe eta komunikazio askeago eta osasuntsuagoetarako bidea irekiz trantsizioa egiteko modua dago.
Eta hiru urratsetan bakarrik!
- Erabili sustatu gabe
- Saihestu eduki esklusiboa
- Diru-ekarpenik ez egin
Iniziatikoa izan zen Fedibertsoaren inguruko Badalabeko jardunaldian izan genuen hiru neurrien berri lehen aldiz, Rita Barrachinak frantziako estatuan erreferente den Antipub elkartetik ekarriak, eta Joxe Rojasek Teknopata blogean bikain jaso zituenak.
Datozen asteetan lanketa egingo dugu Talaios kooperatiban RAP+ kanpaina euskaraz ere egon dadin, alez ale, gure espazio digitalak eraldatu eta askatzeko asmoz.
- Medidas de la RAP para evitar contradicciones 2024 komunikilo.org @titi
CC BY-SA 4.0
↩︎
@etzi Kooperatiban RAP neurriak aplikatzea erabaki genuen. Aplikatzeko nahiko arau sinpleak, baina aldi berean begirada eraldatzen dutenak.