Erresumina kontzientziarik gabe, erreakzioaren gasolina da. Bideratuta ere, beti darama erreakzioaren marka bere baitan. Askatzen dugunean, bideratzen ez badugu, bere bide naturala hartuko du.
Erresumina da nagusi sareko zenbait txokotan. Lotsarik gabe esan genezake bilatutako erresumina ere badela. Hori izan da eskuinak bere mezuak zabaltzeko erabili duen estrategietako bat, adibidez. Erresumina bera, marko bat dela esan daiteke, eta marko horretan sartuz gero, galtzekoan gaude, begirada eraldatzaileago bat bilatzen dugunok.
Erresumina bideratu daiteke? Bai, baina horretarako jarrera, ezagutza edo kontzientzia maila bat eduki behar da. Horrek indar hori beste zentzu batera eraman dezake. «Nik ez dut zure berdina jasotzen» esan beharrean, «Biek berdina jaso beharko genuke» bihurtu dezake. Hala ere, erresuminaren logikan, bi esaldi horiek, ustez txarra lehena eta ona bigarrena, nahastu daitezke. Pentsa lehen esaldia gizarteak baztertutako pertsona baten ahotan entzuten dugula. Edota bigarrena, eroso bizi den pertsona batek esango balu, behar baten ondorioz laguntza publiko bat jaso duen norbaiti buruz.
Erlatibizatzen jarrai dezakegu aspertzeraino, baina laburbilduz: erresuminaren markoa aktibatzen denean, hortik irten ezean, EGOtik EKOrako bidea egiten ez badugu, jai dugu. Gure buruari begiratu ordez, begirada kolektiboago batean kokatu beharko genituzke pentsamendua eta ekintzak. Erresumin identitarioaren eta erresumin kontzientearen artean aukeratu beharko dugu. Erresumin horrek sortuko duen emaitza ez da bat eta bakarra izango, gradiente bat baizik, turkesa kolorearen antzera; baina markoa onartuta, hori bakarrik gelditzen zaigu.
Batzuek uste dute X sare soziala dela erresuminaren markoaren adibiderik argiena. Ustea baino, denok pairatzen dugun errealitatea da, baita ikusi nahi ez dutenentzat ere. Palestinako sarraskia genozidioa den bezala, X ultraeskuinaren erresuminaren zaborrontzi bilakatu izana errealitate bat da. Erabili dugunontzat zaila izan daiteke hau aitortzea; pentsa zenbat denbora, gogo eta eduki sortu dugun sare honetan (eta beste batzuetan), eta orain horrela amaitzea… Horregatik, doluaren antzera, gutako batzuk zenbait fase igarotzen ari gara:
- Ukazioa: Ez onartu hori horrela dela, eta berdin jarraitu.
- Haserrea: Onartu hori horrela dela, baina berdin jarraitu.
- Negoziazioa: Onartu hori horrela dela, eta erresumin horretatik aldentzen duten jarrera batzuk hartu.
- Depresioa: Onartu eta gauzak aldatzen saiatu ondoren etsi.
- Onarpena: Onartu eta erabakiak hartu.
Erabakiak anitzak izan daitezke, eta bosgarren fasera iritsi gabe ere hartzen ditugu maiz. Esango nuke askok horrela jokatzen dugula; ez da inoiz arre edo so. Artikulurako eskematiko jarri badut ere, ez da inoiz hain argia, ez eta hain azkarra, edozein erabaki. Markoa onartu baino, erabakia markotik irtetzea balitz, erresuminaren markoa onartu ordez, enpatiarena hauspotu?
Asko urrundu naiz, baina X sare sozialaren gaiari lotuta nator berriz. Fedibertsora salto egin beharko genukeen ala ez izaten ari da azken eztabaida. Talde, erakunde eta kolektiboentzat erantzun erraza daukat: nahi duzuena egin, baina Fedibertsoan egon behar duzue.
Norbanakoentzat, ordea, oraindik pentsatzen ari diren askoren artean fase desberdinetan dagoen jendea ikusten ari naiz. 1. eta 2. faseetan daudenentzat ez dut askorik esateko; 3. eta 4. faseetan daudenentzat, aldiz, RAP neurriak proposatuko nizkieke. 5. fasean eta hortik gora dauden animosoentzat, festan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diet. Denetik dugu ondo pasatzeko; biziko dugun rave eder hau kontatzea besterik ez zaigu falta.
@teketen Dantzatu dezagun!
@teketen Orduan hau zer da? Teketenen kontua blogean Activity-pub bidez? 🤩
@txo_elurmaluta @teketen@etzi.pm etzi.pm-n publikatzen dutenek automatikoki ere fedibertsoan. Hurrengoa zu.
@teketen @teketen@etzi.pm je je, ongi, eman denboratxo pixkat, baina mintzatuko gara aizu 😊😏
@txo_elurmaluta @teketen @teketen@etzi.pm Ei, ba elkarrizketa hau WPko panelera ere iritsi da, naiz eta iruzkinak oraindik ez dauden ikusgai. Ze guay 😍
@birasuegi @txo_elurmaluta @teketen @teketen@etzi.pm akort, RAPeatuko dugu ahal den guztia baina elkarrizketa bat behar du honek, luze eta zabala, Gorka. Komunikazioaren norabideaniztasunaz eta diskurtsoaren eraikuntza kolaboratiboaz batetik, Ecoren semiotikaren ideia zenbaiten buruz bertzetik.
Nire ukaziohaserrenegozioaziodepresiotik idatzita. Ederra ekarpena!
Horra nirea, aspaldixko idatzitakoa:
http://herrihezitzailea.eus/komunikazio-gerrillaren-aldeko-manifestu-posibleetako-bat
@construktsia @txo_elurmaluta @teketen @teketen@etzi.pm Nora, @etzipm|n ere zerbait idatzi nahi baduzu, plaza irekia da, eta gai honetan eta beste batzuetan zure ekarpena oso estimatua izanen dugu.
@birasuegi @txo_elurmaluta @teketen @teketen@etzi.pm @etzipm pittet saltseatu behar dut oraindik etzi.pm ongi "ulertzeko". Nire burua gai ikusten badut horrat zeozer ekartzeko, bistan da, emanen dut nire partea kausa ederraren alde.
@birasuegi @construktsia @txo_elurmaluta @teketen@etzi.pm @etzipm Martxa hartzen dugunean, zuetako batzuekin harremanetan jarriko gara, ea animatzen zareten @etzipm-n idaztera.
@construktsia @birasuegi @txo_elurmaluta @teketen@etzi.pm Ez nuen ECOren hau ezagutzen «U. Ecori (2005) kasu eginez, munduko edozein lekutan -EHko edozein plaza, jolasgune edota hezigunetan- gaudelarik ere, pantaila, transistore, egunkari, webgune edota asanbladaren aitzineko lehen aulkia hartuko dugu eztabaida kritikoa sustatzeko.»
@teketen @birasuegi @txo_elurmaluta @teketen@etzi.pm ea erreferentzia laster batean aurkitzeko gai naizen eta sarri pasako dizut.
@teketen @birasuegi @txo_elurmaluta @teketen@etzi.pm aurkitu dut🥳 , hortxe:
Para una guerrilla semiológica
Umberto Eco
(octubre de 2005)