Maizterra: Eneko Azedo
Jolasa edo sistema: ADUR
Partidaren izena: Kattalinen desagerpena
Jokalari kopurua: 3-4
Partidaren sinopsia: Herriko neska bat galdu egin da.
Eguna eta ordua: Abenduak 7 goizez, 11:00
Partidaren iraupena: Ordu bat / ordu eta erdi
Beharrezko baldintza teknikoak: Discord
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela
Umeentzako egokia al da? Bai
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai.
Partidaren edukiari buruzko oharrak (biolentzia, sexua, umore beltza eta beste: Ez, umeentzako egokia da.
Partidan izena emateko erantzun post honi izen-abizenak edo ezizen bat eta kontakturako email bat erabilita eta interesa adierazita. Lekuak iruzkinaren dataren arabera banatuko dira, partida bete arte.
Interesatutak egongo ginateke parte hartzen
Guk ere parte hartu nahi dugu.
Primeran! Saio hau umeentzat prestatuta dago, zenbat jokalari eta zenbat urtekoak izango zarete?
Kaixo
Nire etxean bi egongo dira elkarrekin, 12 eta 8 urte dituzte.
Eta sorgin abat naizenez… esango nuke Oierren etxean beste bi izango direla. 12 eta 10 urtekoak…
Pozten naiz, Sorgin gehiago behar ditugu! Ba Oierrek baieztatzen badu bi direla, lau jokalariekin partida itxiko genuke.
Bai bi gara
Ederto, ba lau jokalariren taldea osatuta orduan!