[Rolariak] Sakrifizioak Bilboko zeruan

Etzi Portu Maritimoa-ren avatar

Maizterra: Axpere
Jolasa edo sistema: AtopiaRPG
Partidaren izena: Sakrifizioak Bilboko zeruan
Jokalari kopurua:3-5
Partidaren sinopsia: Animalien aurkako tratu txarren legea onartu zenetik hilero pertsona bat desagertu da Bilbon eta inguruetan, arrazoi eta loturarik gabe. Ilargi betearen inguruan gertatu ohi da, eta komunikabide batzuk hasi dira gaiaren inguruko albisteak argitaratzen. Agintariek lasaitasuna eskatzen dute eta ez dute uste harrman handirik dagoenik hauen inguruan, ez baitago lotura argirik desagertutako pertsoen izaeraren artean.
Eguna eta ordua: Abenduak 7 goizez, 11:00
Partidaren iraupena: 2-3 ordu
Beharrezko baldintza teknikoak: Nabigatzaile bat, mikrofonoa eta webcama.
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: Txartelak edo Eskuak jarri ahalko dira egoeraz abixatzeko.
Umeentzako egokia al da? 16 urtetik gora.
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai.
Partidaren edukiari buruzko oharrak (biolentzia, sexua, umore beltza eta beste: Sektak eta giza-hilketa/sakrifizioa. Biolentzia eta borroka egongo da.

Iruzkinak

  1. Mikel Aitor Ocejo-ren avatar
    Mikel Aitor Ocejo

    Parte hartu nahiko nuke

    1. Axpere-ren avatar
      Axpere

      Mila esker Mikel apuntatzeagatik.

      Beste pertsona bat beharko zen taldea osatzeko, baina denbora dago hurrengo astebururarte (nahiz eta rolaldiko epea beste bat izan).

      Aste honetan zehar jasoko dezu korreo bat AtopiaRPG eta partida honeri buruz.

      Agur

      Maisterra / Axpere