Egilea: Galder
Atarikozaleak
80. hamarkada amaitzen ari da jada, ikaragarria! Zer azkar pasatzen den denbora…
XXII. mendea hortxe badugu ere, iragana da gure aisialdia elikatzen duen iturri oparoenetarikoa.
Euskararen normalizazioa duela hamarkada batzuk lortu zen, bai! Askok ahaztuta duten pasa den mendeko EGA azterketa, ordea, inoiz baino biziago dago. Zehatzago esanda, ginkana horren lehen zatia zen atariko proba. Nostalgiko gutxi batzuek modan jarri zuten jolasak egun sekulako arrakasta du.
Zure txanda! Mende arteko hamarkada arraro haietan bizi izan bazina, Euskararen Gaitasuna Agiriaren jabe izango zinen? Uste bezain maila jasoa duzu? Erakutsi:
1. Baina orain ezin etsi dezaket. Niri zoriontasunerako bidea askozaz ere gogorragoa egokitu bazait ere, jada ailegatzear baitago helmuga.
a) Etsitzen badut, zorion bidea gogorragoa izango zait eta ez zait helduko helmuga.
b) Ezin dut etsi, zoriontasun bide gogorraren naiz eta.
c) Oraintxe bai ezin dudala etsi, niri ere laster datorkit zoriontasuna eta!
d) Zoriontasuna zoriontasun, gogorra da niretzat helmugara iristea.
2. Aurreko batean, laban egin eta ….. erori nintzen.
a) ahuspez
b) atzekoz aurrera
c) bizkar ematen
d) muturrez gora
3. Garaipena geuk lortu dugu, asko saiatu ….. .
a) baikara
b) bait gara
c) baitgara
d) baigara
4. Ez dabil, ba, beti kalkulagailu eske? Ba, ….. !
a) eros dezala
b) erostea bat
c) erosteko
d) eros bedi
5. Sorginaren keinu batekin printze gaztea ….. bihurtu zen.
a) igelean
b) igel
c) igel batean
d) igel bat
Oharra: Bost galdera hauek ondo erantzundakoan hurrengo hamarrak desblokeatuko dira.