Duela gutxi hasi du Home Box Office banatzaile/ekoizle oroahaltsuak Michael Crichton idazle eta zinema zuzendariaren (bai, Jurassic Park eta Congoren arduraduna) 1973ko Westworld filmaren telesail formako remake edo egokitzapena.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=IuS5huqOND4]
Telesailaren lehen hiru atalak internet bidez ikusi ditut, bizi naizen hiriko irrati uhin eta kable bidezko ikus-entzunezko telebista plataformek ez baitidate aukerarik eskaintzen halako ikus-entzunezko testu garaikideak kontsumitzeko. Ez Hamaikak, ez ETBk ez Espainiar telebistek ez dute honen aldeko apusturik egin momentuz (gerora, ziur nago, erosketak eta kromo trukeak egongo diren).
2016ko Westworld hau beraz ez da egunotan Euskal Herriratuta daukagun Tronoen Dema (Game of Thrones). Oraindik ez da masa fenomeno bat. Oraindik seme-alabek ez dute haien gurasoekin komentatzen. Oraindik ez da lantokietako igogailuetako gai. Oraindik ez dago kamisetarik gure artean. Oraindik.
Kontua da, filma edo telesaila ezagutzen ez duzuenontzat (eta ezagutzen amaituko duzuelakoan nago), etorkizunean (1973ko etorkizunean edo 2016ko etorkizunean, berdin da) gizakiak gizaki izaten jarraitzen duela, eta entretenimendua nahi duela. Eta non bilatu etorkizuneko entretenimendua, iraganean baino? Zer dibertigarriagorik Antzinateko Erroma, Ertaro Gabilondotarra (bide batez, honaino heldu bazara irakurle, serioski gomendatzen dizut Bilboko Miguel Unamuno saria irabazi berri duen Joseba Gabilondoren harrikada berria: Globalizazioak eta Erdi Aro Berria) eta nola ez, Amerikar Mendebaldearen Konkista eremua: Far West-a, edo Mendebalde Urruna (ez nahastu duela hamarkada bat modan egon zen eta laster berriro egongo den Ekialde Hurbilarekin).
Total. Etorkizunean oraindik gizakiak gara, eta robotak ditugu.
Androideak. Gizaki sintetikoak. Esklabo artifizialak. Host edo anfitrioiak. Bakeroz eta forajidoz, indioz eta sheriffez, saloon-eko puta eta madamez populatutako mundu bat, iraganeko Far West hartatik berreraikia, non gonbidatuta gauden gure desira, pasio, amorru, amodio, lilura eta grina oro arau, debeku eta autoritaterik gabe askatzera.
Bortxa ezazu norbait, lasto fardoen artean. Edan ezazu nahi beste whisky. Suntsitu ezazu herriko taberna. Zartatuiozu botila bat, aulki bat, mahai bai, ondokoari buruan. Defenda ezazu dama bat. Ohera zaitez prostituta sintetiko batekin. Edo laurekin. Izan zaitez zu. Aurkitu zaitez.
Debekuaren suspentsioa, inpunitate existentziala, parke tematiko bihurtuta. Iraganaren berreraikitze kuidadosoki selekzionatu bat non aberatsek aberatsentzat entretenimenduzko esperientzia definitiboa diseinatuko duten (gogora dezagun John Hammond, Michael Crichton berberaren Parke Jurasiko-ko iraganaren berkonstrukzio biopolitikoaren beste saiakera hartan):
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=9pN5P5Q5GDA]
Eta izango da egunotan zaila zaidala narrazio bat non hasten den eta non amaitzen den jakin edo erabakitzea, baina irabazleen zerbitzura jarritako iraganaren erreprodukzio ustez konbinzente baina berez ustel, ezinezko, bidegabe, krudel, monstruoso horrek egunotako Altsasuren tratamendu informatiboa gogoratu didala.
Altsasuren azken atalen berri jakiteko ere ohiko banaketa kanaletatik kanpo jo behar izan dut, Euskal Herriko Irratien sareak eta prentsa idatziak txukun samar landu duten arren. Baina internetetik jarraitu dudan heinean Altsasukoari ere Westworld Crichtoniarraren trazuak hartu dizkiot. Eskubideen jabe diren gizaki armatu hiritarren eta “besteen” arteko bereizketa ontologiko hori adibidez. Edo biolentziaren izaera intermitentea (prostituta sintetikoekin oheratzea adulterioa ez den bezala, Ceutako gazte bati tiro ematea edo San Ferminetan bosten artean neska bat bortxatzea ez baita biolentzia, edariarekin pasatu izana baizik).
Parke tematikozko errealitatea da gurea. Gure sufrimenduak ez dira sufrimendu. Gure arrazoiak ez dira arrazoi. Gure kontzientzia ez da kontzientzia.
Baina horrek ere pentsatzera eraman nau. Eta etorkizunak azken broma bat gordeta badu? Eta etorkizuneko Euskal Errepublikan parke tematiko bat (edo batzuk) eraikitzen badira oraindik, gure indio eta bakeroetara jolasteko? Eta berrogeita hamar urte barru gure orain ero hau haien orduan are eroago bilakatuta, jendea gaur gu (edo orduan beste batzuk) bezala jantzi eta Guardia Zibilez mozorrotzen bada (zeren eta, finean, inork ez du indioz mozorrotu nahi ez 1973ko filmean ez 2016ko telesailean) inpunitate osoz nahi beste bortxatu, torturatu, hil, erabili eta botatzeko?
Hor badago spin-off baterako materiala: Spainworld (HBO). The vacation of the future, today.
RT @etzipm: Spainworld (HBO): Parke tematikozko errealitatea da gurea. @txerren-en artikulua Etzin https://t.co/Pyo86y2PeG

Joseba Beramendi liked this on Facebook.
Idurre Eskisabel Larrañaga liked this on Facebook.
Etzi.pm liked this on Facebook.