Oarsoaldeko Plan Estrategikoa lantzerakoan, enpresek teknologikoki duten mailaren azterketan, hauen maila baxua nabarmendu izan da. Bereziki larria dirudi honek, Industria 4.0 eta zerbitzu aurreratuak nagusi izan beharko duten proiekzio batean. Auditoria zehatzago bat eta beharren detekzioa egingo duen azterketa bat egitea beharrezkoa dirudi. Eskualdearen kapazitate teknologikoaren azterketa zehatz bat egitea proposatzen dugu, lehenik. Badakigu bide horretan zerbait egiten ari dela, eta emaitza interesarekin jarraituko dugu.
Ondorioekin, agertu diren beharren azterketa egin ondoren, zerbitzu batzuen sorkuntza edo eskaintza egitea aurreikusi daiteke. Bestalde, lurraldean dauden (adibidez Torrekuan: Skura-SKR solutions, Talaios-Tanit…) teknologiari lotutako agenteen esperientzia baliatuz, jendartera, komertziora zein industriara bideratutako produktuak eta zerbitzuak gara ditzakete.
Azterketatik ateratako behar emergenteen aurreikuspenarekin, lurraldean dauden enpresa aurreratuak eta sortu edo etorri daitezkeen fabrikaziorako zerbitzu aurreratuen Oarsoaldeko sarea sor dezakete, kasu honetan Tknika eta Don Boscorekin harreman zuzena izan beharko duena.
Oarsoaldea Lankidetzaren Lurraldea izateko proposamenetan bigarrena, beraz: eskualdearen diagnostiko teknologikoa egin eta behar emergenteak abiapuntu izango dituen zerbitzu aurreratuen sarea sortzea Oarsoaldean.
Proposamenaren egileak: Gorka Julio eta Beñat Irasuegi
Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Pasaiako_San_Roke.jpg
[…] Teknologia auditoriak eta zerbitzu aurreratuen eskaintza Oarsoaldean. […]