Banku Mundialak argitaratutako txosten baten arabera, hurrengo 10 urtetan mila milioi pertsona berri sartuko dira lan merkatuan; aldi berean, beste ikerketa batzuek 2030 horizontean bi mila milioi lanposturen galera izango dela adierazten dute, eta 2050 urtera begira jartzen bagara, munduko populazioaren ia %50a langabezi egoeran egongo dela aurreikusten duten beste azterketa batzuk aurki ditzakegu (iturria: The Millennium Project).
Bestetik, Banku Mundialak dioen moduan, nahiz eta munduko pobrezia maila jaisten ari den, irabazien arteko distantzia, gero eta handiagoa da. Intermon Oxfam eta Credit Suisse-ek kaleratutako datu ezberdinek hori adierazten dute; egun munduko biztanleriaren %1a munduko aberastasunaren %46aren jabe da, munduko biztanleriaren %50a, munduko aberastasunaren %0,7aren jabe den bitartean.
Beraz, datu hauek eta enpleguaren etorkizuneko bilakaera ikusita, egoera nahiko kezkagarria dela esan dezakegu. Baina zein da teknologiaren papera bilakaera honetan? Lanpostu duin gehiago sortzen lagundu dezake, edo aldiz, lanpostu gehiago suntsitzen?
Galdera honen erantzuna ez da argia; Pew Research Center-ek egindako ikerketa baten arabera, adituen artean eztabaida eta banaketa handia dagoela ikus daiteke, aditu parte-hartzaileen erdiak 2025 urtera begira teknologiaren eragin negatiboa azpimarratzen baitzuen, eta beste erdiak berriz, bere eragin positiboa.
Alde batetik, teknologiak enpleguan izan dezakeen inpaktu negatiboa erakusten duten adibide ezberdinak aurkitu ditzakegu:
- Gidari gabeko taxi, autobus edo eta kamioen zabaltzeak, lanpostu asko galdu araziko ditu?
- Japonian garatzen ari diren Al robotek, 3.adineko atentzio zerbitzuan dabiltzan langileak ordezkatuko al ditu?
- Google-en burmuin artifizialak zenbat lanpostu ordezkatuko ditu?
- 3-D eta 4-D inprentak, atzerriko merkataritza murriztuko al du? Edo aldiz, tokiko ekonomietan lanpostu gehiago sortu?
Beste alde batetik aldiz, teknologiak positiboki lagundu dezake lanpostu berrien sorreran:
- Teknologiak auto-enplegua bultzatu dezake, internet bitartez merkatu globalak asko gerturatzen baitira.
- Teknologiaren bitartez negozio berriak edo start-up-ak sortzeko oztopoen murrizketak enplegua areagotu dezake.
- Erretiratutako pertsonek merkatu berriak aurkitu ahalko dituzte, teknologiaren bitartez lanean jarraituaz.
- Bio-teknologi ekonomiak oraindik existitzen ez diren lanpostuak sortu ahalko ditu.
Eztabaida honen aurrean, problematikaren deskribapenaren inguruan mundu mailan hausnarketa ugari egin direla dirudi; baina, hausnarketa bera egin al da arazo horri aurre egiteko garatu beharreko tokiko estrategia eta estrategia globalei dagokienez?
The Millennium Project prospektiba sareak honi erantzun bat emateko helburuarekin, mundu mailako ikerketa bat jarriko du martxan; ikerketa honek, arlo hauetako adituen parte-hartzea sustatuaz, teknologiaren eraginez sortutako epe luzeko langabezi global eta estrukturala nola landu beharko litzatekeen aztertzea izango du helburu; hau da, zer nolako estrategiak garatu beharko liratekeen zentratuaz.
Honela, badirudi ezinbestekoa dela lana, ekonomia eta hezkuntza arloetan gertatzen ari diren oinarrizko aldaketei buruzko epe luzerako hausnarketa estrategiko berritzailea orain eta gaur garatzen hastea, etorkizunean aurreikusten diren langabezi egoera masibo eta globalak eta irabazi diferentziak saihestu ahal izateko. Baina prest ahal gaude horretarako? Prest al daude gobernu eta administrazioak horretarako?
Oihana Hernáez Lizarazu (Prospektiker-eko aholkularia. The Millennium Project Estatuko Nodoa)
Gaur gurean:
@oihanahernaez: Teknokogia eta enplegua” #etzi
http://t.co/tp30zdEg7a
#GoizerkoPasea http://t.co/BkLweSuuri
RT @etzipm: Gaur gurean:
@oihanahernaez: Teknokogia eta enplegua” #etzi
http://t.co/tp30zdEg7a
#GoizerkoPasea http://t.co/BkLweSuuri
RT @etzipm: Gaur gurean:
@oihanahernaez: Teknokogia eta enplegua” #etzi
http://t.co/tp30zdEg7a
#GoizerkoPasea http://t.co/BkLweSuuri
RT @etzipm: Gaur gurean:
@oihanahernaez: Teknokogia eta enplegua” #etzi
http://t.co/drKI8hOTO0
#GoizerkoPasea http://t.co/7K8RGmXEFn
Epe luzean teknologiak nola eragingo du enpleguan?
@Prospektiker|eko @oihanahernaez|en luzera begirada
http://t.co/tp30zdEg7a
@etzipm
RT @etzipm: Epe luzean teknologiak nola eragingo du enpleguan?
@Prospektiker|eko @oihanahernaez|en luzera begirada
http://t.co/tp30zdEg7a …
RT @etzipm: Epe luzean teknologiak nola eragingo du enpleguan?
@Prospektiker|eko @oihanahernaez|en luzera begirada
http://t.co/tp30zdEg7a …
RT @etzipm: Epe luzean teknologiak nola eragingo du enpleguan?
@Prospektiker|eko @oihanahernaez|en luzera begirada
http://t.co/tp30zdEg7a …
RT @etzipm: Epe luzean teknologiak nola eragingo du enpleguan?
@Prospektiker|eko @oihanahernaez|en luzera begirada
http://t.co/tp30zdEg7a …
Asteak gurean utzitakoa:
@oihanahernaez: “Teknokogia eta enplegua” #etzi
http://t.co/tp30zdEg7a
http://t.co/BkLweSuuri
RT @etzipm: Asteak gurean utzitakoa:
@oihanahernaez: “Teknokogia eta enplegua” #etzi
http://t.co/tp30zdEg7a
http://t.co/BkLweSuuri
RT @etzipm: Asteak gurean utzitakoa:
@oihanahernaez: “Teknokogia eta enplegua” #etzi
http://t.co/tp30zdEg7a
http://t.co/BkLweSuuri
RT @etzipm: Epe luzean teknologiak nola eragingo du enpleguan?
@prospektiker|eko @oihanahernaez|en luzera begirada
http://t.co/4Wimm7fWpO
RT @euMONDRAGON: RT @etzipm: Epe luzean teknologiak nola eragingo du enpleguan?
@prospektiker|eko @oihanahernaez|en luzera begirada
http:/…
Aiert Goenaga liked this on Facebook.