Orokorra da, munduko gobernuek ere ez dut Silicon Valleyen kontrolpean egon nahi eta askok beren teknologia gakoen inguruko kontrol gehiago nahi dute. Noizbait berritzaile izan ziren modeloak, monopolioak eraikitzera bideratu dituzte beren negozio modeloek; ondoan eredu interesgarriak bauden arren.
Hala ere, mugimendu eta ahotsak aspalditik ikusi gabeak izaten ari dira. Tim Berners-Leek argi hitz egiten du Interneten deszentralizazio beharraz eta software libreak, open source ideian sustraitua bada ere hedatzen ari da. Horren erakusgarri da #fediverse edo federatutako sareen unibertsoak hartu duen indarra, Mastodon, Peertube edo laster izan dezakegun Pixelfeed. Gurean, ez bat, baizik eta bi Mastodon instantzia sortu dira oso denbora gutxiak mastodon.eus eta mastodon.jalgi.eus. Atzera pausoak ere badauden arren.
Federazioaz gain, bitartekaritza eredu banatu bai, baina frikziorik gabea proposatzen duten blockchain teknologiak ere garatzen ari dira. Ereduak, komunitateak eraikitzea baino, bitartekariak ezabatzea du helburu eta oraindik espekulazio kuota izugarriak daude bere inguruan; bereziki kripto-txanponekin. Bitcoin-a sortzea, moneta fisiko ohikoenak sortzeko baino kutsadura gehiago eragiten duela jakin dugunean.
Teknologia banatu hauen ekarpen positiboak ikertzeke daude. Autonomiari lotutakoak argiak dira kasu gehienetan, baina beste aukera batzuk ikertzeko daude. Oso interesgarria adibidez P2P fundazioak egindako blockchain eta komunen kudeaketari lotutako lanketak.
Telebistan aldiz, Txinako telebista batean albistegietako aurkezleak Inteligentzia Artifizialaren bidez, bertsio nahiko sinesgarriak sortzen dituztela ikusi dugu. Immunoterapiaren alorrean hobekuntzak ikusten ari gara Osasunean eta machine learningaren bidez zelulek gure DNA nola konpontzen duten ere aurreikusten hasi gara.
Makinek nola tratatu behar gaituzten ere pentsatzeko garaia da. Nor bizirik mantendu? Nor akabatu muturreko egoera batean? Ikerketa honetan adibidez, kultura ezberdinek, kotxe autonomoen muturreko egoeren aurrean, nola erantzutea nahiko genukeen erakusten digu.
Oso ikerketa interesgarria, duda handiena airean uzten badu ere, benetan zenek erabakiko du hori? Ziberpunkak distopiak egunerokoan eraman gintuen, baina etorkizun berriak irudikatzeko ezintasuna ere erakusten du. Dena da Blade Runner, neoia eta korporazio handien kontrola, karaktere Asiatikoz inguratuta. Gurean, Industria 4.0 distopia proposatzen diguten bitartean. Etorkizuna pentsatzeko metodologiak behar ditugu eta hortzmuga berriak. Laino ilunak uxatu eta elkarrekin sortutako etorkizunak pentsatzeko ordua da, inor atzean utzi gabe.
Iturri originala: http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/teknologien-faroa-8/
Aupa ekipoaa!