Ez da berria: espainiar estatuan adierazpen askatasunak jai dauka. Ez da harritzekoa beraz espainiar estatuak Euskal Herriko egunkariekin, irratiekin edota mugimendu politiko zein sozialekin urteetan zehar egindakoa orain Interneten ere egitea. Internet komunikatzeko tresna bat izateaz gain espazio bat ere bada, estatu espainolak zein frantsesak kontrolpean izan behar dutena. Besteak beste, batetik, tresna horren bidez euskal herritarrok gure egunerokotasunean nazio identitatea eraikitzen dugulako eta, bestetik, espazio horretan bizi garelako: aurrez-aurre ez bada ere, territorio horretan elkartzen baikara komunitatea osatuz.
Azken urteetan hainbatetan entzun dut irratsaio, elkarrizketa zein hitzaldietan Internet “espazio aske bat dela” edota “bizitza errealean (nork daki zer den hori) izan nahiko genukeenaren isla dela”. Txiolariak atxilotzean argi dago ezetz, Internet ez dela espazio aske bat. Besteak beste, estatuek ezartzen dituzten mugak ditu: herritarroi zer esan dezakegun eta zer ez modu fisikoan (atxiloketen bitartez) mugatzen baitigute. Horrez gain, etengabe behatuta egotearen sentsazio psikologiko bat sortzen dute sarekada hauek (danah boydek “panoptiko digitala” bezala izendatu zuena). Atxiloketa hauek hurrengo batean Interneten zerbait idatzi baino lehen bitan pentsatzera bideratzen gaituzte, izan ere, norbait gure jarduera kontrolatzen egon daitekeenaren beldurra ere irekitzen dute. Egin beharreko bigarren hausnarketa, beraz, ez da GUrea: kanpotik ezarritako agente batek sortua da eta, ondorioz, bigarren hausnarketa HAIEK (kasu honetan, estatu espainolak) sortutako pentsamoldearen iragazkiaren bidez egiten duGU.
Hori dela eta, estatu espainolak ez ditu soilik euskal identitatea eraikitzeko mugak jartzen, euskal identitatea eraikitzeko zenbait modu ukatu eta beste modu batzuk bultzatzen ditu. Honen adibide argia, burututako Doktorego Tesian ezagutu bezala, gazte askok Facebooken bidez euskal identitateari loturiko hainbat ideia isiltzen dituztela da: ikerketan parte hartu zuten kideek, gertatu daitekeenaren beldurra medio, euren burua zentsuratzen dutela azaldu baitzuten.
Estatuaren garrantzia, Interneten kasuan ere, agerikoa da azken gertaera honekin. Horregatik da hain garrantzitsua euskal estatua: espainiar estatuan ezaguna ez den adierazpen askatasunak gurean aukera bat izan dezan eta euskal identitatea sozialki (gizarte harremanez ari baikara) eraikitzeko aukera egon dadin. Aukera diot, izan ere, nork daki etorkizuneko euskal estatu horretan egongo diren mugak, baldintzak edota aukerak. Ibilian egiten da bidea eta, beraz, hori ezagutu arte ezin izango dugu jakin. Argi dagoena zera da, etorkizunera begira, Interneten ere, euskal estatua gero eta beharrezkoagoa dela, izan ere, nazio identitate zein alderdi politikoen gainetik dagoen zerbait dago jokoan: adierazpen askatasuna eta giza eskubideak.
Irudia: Exprai
#Txiolariakaske: euskal estatuaren garrantzia
#Etzi @koldobizkar bidez @Exprai-k ilustratuta
http://t.co/00UxNcUTEY
RT @etzipm: #Txiolariakaske: euskal estatuaren garrantzia
#Etzi @koldobizkar bidez @Exprai-k ilustratuta
http://t.co/00UxNcUTEY
Hona gaurko atxiloketen harira egindako hausnarketa. #Txiolariakaske: euskal estatuaren garrantzia http://t.co/n2M8u0ttCt @Exprai-ren irudia
RT @etzipm: #Txiolariakaske: euskal estatuaren garrantzia
#Etzi @koldobizkar bidez @Exprai-k ilustratuta
http://t.co/00UxNcUTEY
.@koldobizkar-ren testua: Espainiak Interneteko adierazpen askatasuna mugatzen digu; estatua behar dugu aske izateko http://t.co/vPhviC60oZ
RT @enekobidegain: .@koldobizkar-ren testua: Espainiak Interneteko adierazpen askatasuna mugatzen digu; estatua behar dugu aske izateko htt…
RT @etzipm: #Txiolariakaske: euskal estatuaren garrantzia
#Etzi @koldobizkar bidez @Exprai-k ilustratuta
http://t.co/00UxNcUTEY
RT @koldobizkar: Hona gaurko atxiloketen harira egindako hausnarketa. #Txiolariakaske: euskal estatuaren garrantzia http://t.co/n2M8u0ttCt …
Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #EuskalEstatua
RT @JuleGoi: Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #Eu…
@JuleGoi Mila esker Jule! Gure “territorioa” sortu beharko dugu ;-)) @etzipm
@koldobizkar GUre TERRITORIOAK 🙂 @etzipm
RT @JuleGoi: Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #Eu…
RT @JuleGoi: Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #Eu…
RT @JuleGoi: Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #Eu…
RT @etzipm: #Txiolariakaske: euskal estatuaren garrantzia
#Etzi @koldobizkar bidez @Exprai-k ilustratuta
http://t.co/00UxNcUTEY
RT @JuleGoi: Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #Eu…
RT @JuleGoi: Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #Eu…
RT @koldobizkar: Hona gaurko atxiloketen harira egindako hausnarketa. #Txiolariakaske: euskal estatuaren garrantzia http://t.co/n2M8u0ttCt …
Gaueko pasea || Atxiloketen harira egindako hausnarketa #Txiolariakaske: euskal estatuaren garrantzia http://t.co/n2M8u0ttCt
RT @JuleGoi: Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #Eu…
RT @JuleGoi: Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #Eu…
Independentzia da demokraziaren abiapuntua:
http://t.co/K17CPlFrjm
RT @enekobidegain: .@koldobizkar-ren testua: Espainiak Interneteko adierazpen askatasuna mugatzen digu; estatua behar dugu aske izateko htt…
RT @JuleGoi: Oso interesgarria #TxiolariakAske Euskal Estatuaren garrantziaz @koldobizkar-ek idatzitakoa http://t.co/6PBKrCCcPA @etzipm #Eu…
[…] Batetik, mapak osatzen duen lur geografikoaren lekua dugu: aberria eta atzerria, non errealitate administratiboaren logika den nagusi; zeinen arabera, Euskal Herriak bi estatu egonkortuen baitan zazpi lurralde dituen nazio bat da. Bestetik, Internetek osatzen duen hodeia dugu: harreman sozialak, non errealitate sinbolikoa gainditu arren errealitate politikoak berebiziko garrantzia ere baduen; zeinen arabera, Euskal Herriak bi estatu egonkortuen baitan zazpi lurralde dituen nazio bat denez, hau da, estatu bat ez denez, ezin du espazio propio bat izan ez eta nazio-identitate logika propio bat garatu. (https://etzi.pm/2014/11/tixolariakaske-euskal-estatuaren-garrantzia/). […]
[…] hartzeko aukera dute. Baina, aukera honek ez du esan nahi Internet espazio aske bat denik: Etzi.pm-ko blogean landu bezala, Euskal Herrian ondo baino hobeto ezagutzen dugu zentsura eta errepresioa […]