Vassilis Leventis. Greziako krisiaren profeta

Juan Etxenike-ren avatar

Aurreko irailaren 20ko Greziako hauteskundeetan gauza gutxi aldatu ziren, behar bada hori izan zen izenburu deigarriena. Alexis Tsipras, memorandum eta austerizidioaren aurkako urteetako kanpaina egin ondoren, herri galdeketa irabazi eta segituan baldintza gogorragoak onartu zituen. Bere alderdiko kide garrantzitsuenetarikoak alderdia utzi eta berri bat sortu zuten. Hala ere Syrizak bere lehenengo postuari heldu dio eta, berriz ere, greziar independienteen alderdiarekin akordioa berrestea lortu du. Aitzitik, alderdi berri batek legebiltzarrean sartzea lortu du. Ez da izan Panagiotis Lafazanis, aurreko sei hilabetetan Tsiprasen gobernuan izandako ingurune ministroa ohiak sortu duen “Herri Batasuna” izeneko alderdia. “Enosi kentrown” (Zentroen Batasuna) izeneko alderdiak, ordea, lortu zuen legebiltzarrean sartzeko gutxieneko %3a.

Basilis Leventis da alderdi horren sortzailea eta greziar politikan beteranoa baldin bada ere ia 30 urte behar izan ditu legebiltzarrean berriz sartzeko. Leventis hedabide ezberdinetan agertu izan da eta oso zehatza izan da bere profezietan. Agian, horregatik lortu du bere arrakasta. Zorraren krisia 18 urte aurretik iragarri zuen, geroago Urrezko Egunsentiaren legez kanporatzea aurreikusi zuen baita ERT telebista publikoaren itxiera gertatuko zela esan zuen ere.

Basilis Leventis zentrista bat da, Greziako konstituzioaren bi artikulo idatzi izan ditu, PASOK alderdian parte hartu zuen 1981 urte arte, geroago Greziako lehenengo alderdi ekologista sortzen lagundu zuen. Bere ereduak Giorgos Papandreu(aitona) eta Eleftherios Venizelos (askapen mugimenduko lider liberala) dira. Greziako politika barrutik ezagutzen duelako eta poterea kudeatu dutenak ere ondo ezagutzen dituelako Leventis aspalditik zebilen gaur Greziak ezagutu dituen egoerak aurretik iragartzen. Bere profezia guztiak erakusten duen bideoa ia 250.000 bistaratzen bildu ditu.

Hona hemen “profezia” horien laburpen txiki bat.

1992. Basilis Leventis.

Andreas Papandreuk dirua hartu du diru hori Mediterraneoko programa batetarako zen baina berak hartu du eta beste kontuetan gastatu egin du. Eraikuntza eta lantegietara bideratuta zegoen, baina ez zen lantegirik sortu. Gainera maileguak hartu zituen greziar ekonomiaren etorkizuna hipotekatzeko. …

Agian zuek horrekin lasaitze bat sentitu zenuten, baina lasaitze horrek ez zen herriaren lan gogorra eta izerdiaren ondorioa baizik eta unez uneko lasaitze ekonomiko bat ondorioz hipoteka bat sortu zuten eta hipoteka horrek porrotera hurbiltzen gaitu.

1993: Basilis Leventis

Andreas Papandreuk ez zuen ezer egin, eserita gelditu zen bere aulkiaren gainean, dirua hartzen besterik ez zuen egiten. Eta diru horregatik interes tasa garestiak ordaintzen ari gara gaur egun.

2011: Giorgos Papakonstantinou (PASOKeko ekonomia ministroa, eta lehenengo erreskatea onartzeko austerizidio lehenengo neurriak ezarri zituenak.)
Greziak zorra gaindiezina dauka orain, eta ez nazioak soilik, herritarren gainean dago zorra gaindiezin hori.

1993: Basilis Leventis.
Greziar herriak lotsatuta sentituko da gaur bozkatu dituztenak bozkatu izanagatik. Eta jaun andre hauek (politikariak) ezin izango dute kalera atera haien bizilagunak ikustera. Eta guztiak (herritarrok) haserre eta lotsatuta egongo gara orain dela hamarkadak bozkatu ditugunongatik.
Eta hauek (politikariek) ez dute indarrik izango kalera ateratzeko, eta haien umeak lotsatuko dira horrelako gurasoak izateaz. Hau da nire profezia.

1997 Basilis Leventis
Eremu publikoa pribilegio eta mesedeen bidez funtzionatzen jarraitzen baldin badu nola egingo du Estatuak bere kontuak garbi izateko? Ba al dakizue “bost gutxitan” gaudela, “zoritxarrez porrotan gaudela” esateko?

Ze gertatu da hemen orduan. Maileguak hartu ditugu kudeaketa on baten ondorioz etekinak atera eta interes tasak ordaintzeaz gain herriaren mesederako jarduerak sustatzeko, uste al du norbaitek Papandreus eta Mitsotakisekin kudeaketa serio eraman daitekenik?

Ziur nago erreserbak hustuko direla. Baina tira, ondo egongo da, horrela bere bozka eman zietenak haien zigorra jasoko dute bozkatu zutena bozkatu izateagatik.

Agian herri bat esnatzeko egindakoagatik bere zigorra jaso beharko luke.

1997: Basilis Leventis

Hauek guztiak Simitisen aldekoak, Karamanlisen aldekoak hauek guztiak bihar haien esku hutsak zabalduko dituzte eta esango zaie zuek izan zineten gure bulegotara etortzen zinetenak eta gu (politikariok), sinpleki, erosi zintuztegun. Guk zuen bozka jasotzen genuen eta zuek zuen “janaria” hartzen zenuten. Horrela erantzungo dizute eta horrela aurkeztuko dute gure ekonomiaren hondoratzea.

2010: Theodoros Pangalos (PASOK, Gobernuko bozeramailea, lehenengo memorandumaren bozkaketa egunean. Pangalosek memorandumaren aldeko diskurtsoan herritar guztien artean zabaldu zuen errua)
Zergatik iritsi gara egoera honetara galdetzen duenari honakoa da erantzuna. Erosi zaituztegu, nola jan duzue? Ba dena elkarrekin jan izan genuen, klientelismo politikoa eta ustelkeriaren sistema testuinguru batean jan egin dugu dena.

2000: Leventis
Esan behar dugu Greziar herriarentzat egun beltzak badatozela. Izugarrizko austeritatea badator….Greziar herriak behartuta izango da 30 urteetan egin ez duena 2 urteetan egiteko…

Udaberria 2009: Leventis

Ekonomiaren arazoari aurre egiteko neurri gogorrak beharko dira eta bi alderdien arteko akordio bat. Datorren irailean hauteskundeak aurreikusten ditut eta arazo ekonomikoa hain haundia izango denez bi alderdiek batasun nazionaleko gobernua eratzera behartuta ikusiko dute haien burua oso neurri gogorrak ezarri beharko dituztelako.

Hemen 1999tik aurrera non “liquidez”-aren %85a 6 edo 7 pertsonen artean jan egin dute. Herriari lapurtu diote eta horretan ere telebistetako kanaletako arduradunak egon ziren horregatik nire alderdia “zentroko batasuna” ez da telebistetan agertzen.

2009ko Urrian Leventis
Karamanlisek [ekonomiaren] zulo beltza ikusterakoan alde egitea erabaki du, zuek PASOK bozkatu eta Giorgos Papandreu gobernu burua ipini duzuenak uste bazenuten lehenaldian bezala jan eta edango zenutela egoera honetako ondorioak ordaitzen duten lehenak izango zarete eta laister aldatuko duzue zuen bozkatzeko intentzioak. PASOKeko bozkatzaileak izango dira zigorra jasoko dutenak. Lehen aldikotz ez dute ez jateko ezta edateko izango ere eta gainera ordaintzen hasi beharko dute. Grezia oso bide txarrean sartzen da eta pobreek asko sufrituko dute.

Telebista pribatuen kanalak lapurtutako diruarekin ireki dituzte eta bertan lan egiten duten kazetarien soldatak lapurtutako diruarekin ordaintzen ari dira. Laister herria matxinatuko da, matxinada etorriko da herriatik. Jendeak kazetariak kalean ikusiko ditu eta jipoituko ditu, eta mikrofonoak eta kamerak kenduko dizkiete. Jendeak oso ondo daki kazetariak erosita daudela.

Gure interesetarako Samaras da Nea demokratiak izan dezakeen hautagairik hoberena. Samarasekin Nea Demokratia txikiagotuko da eta eskuin muturrera joango da, Karatzaferis (LAOS ultraeskuineko alderdiko buruzagia) desagertuko da. Guri komeni zaiguna “Zentroko Batasuna”ri da lehen baino lehen Samaras hautatzea. Baina PASOKen aldetik ez daitezen poztu, zeren beraiek ere galduko dute. Nekatuta nago eskuin muturreko zarataz, egunero telebistan daude haien liburuak saltzen (1), nazkatuta naukate. Bukatu dezala behingoz Karatzaferisen presentzia.

2012ko hauteskundeetan LAOS alderdia legebiltzarretik at gelditu zen.

2012ko hauteskunde kanpainain Leventis ERT kanalean.

ERT kanala aniztasun politikoaren ispilua izan beharko litzateke baina azken urteotan uneko gobernuko interes politikoetako mesedepean egon da. Zuek, hemengo kazetariek, adi egon behar duzue, ez egon politiko horien alde zeren lehenengo aukeran kanala itxiko dute eta kanporatuko zaituzte.

2012 Leventis.
Arriskutsua da Urrezko egunsentia legebiltzarrean sartzea. Baina indarkeria eta eraso arrazistak jarraitzen badute laister legez kanpo ikusiko dute haien burua.

—————

Onartu behar dugu Leventisek liberalismoaren bozeramailarena egin duela ezin zaio esan usaimena ona ez duela Greziako gobernua eraman dutenen jarrera definitu eta aurreikusteko.

Ezkerreko Greziar batzurekin izan nuen elkarrizketan, Leventis ez zuten gustuko baina onartzen zuten, legebiltzarreko aulkia merezita zuela horrenbeste urteren ondorioz. Arrakasta hau, zalantzarik gabe, bere profeziei zor die.

(1) https://www.youtube.com/watch?v=SEvLGyNPhFY

Iruzkinak