1615. urtean Gipuzkoak bere burua asmatu zuen. Beste behin ere. Erakunde probintzialak orduko beharretara egokitu zituzten. Esaldia borobil xamar atera zait. Egungo hizkera ez ote den. Izan ere, beharrak, horiek ere, ez ziren neutroak. Norbaitenak ziren. Gainera, behar berriek dutenek ez dituzte denek nahi berdinak.
Horregatik eman dugu “zituzten”, ez eta “ziren”. Erakundeak ez baitira bakarrik aldatzen. Ez dira naturalak. Sortu egiten ditugu. Sortu egiten dituzte. Horretarako ahalmena, interesa, aukera, indarra dugunok. Dutenek.
Zehatz – mehatz zein da, baina, orain dela 400 urte eraldatu edo berrasmatu erakundea? Gipuzkoako Batzar Nagusiak ditugu, hain zuzen ere. Eta zertan datza aldaketa? Bada, autoreren batek errepubliken errepublika edo errepubliken bilgunetzat jo ditu Batzar hauek, baita zuzen jo ere. 1615. urtetik aurrera berdintasunean eta modu proportzionalean batzartzen ziren errepubliken kopurua izugarri hazi zen. Horrek ez du esan nahi ordura arte errepublika berri horiek ez zirenik, batzartzeko gaitasuna ez zutela baizik.
Hurrengo galdera ere logikoa da: Nondik atera ziren izaki politiko –errepublika- berri hauek? Erantzuna egokiagoa lortze aldera… Zein mesedetan eta zeinen kaltetan eman zen prozesu berritzaile hori? Batzarkideen bozka – ahalmena ez zen errepublika bat bozka bat; baizik eta aldez aurretik zehaztutakoa, hiribildu bakoitzaren etxeen arabera. Erdi Aroan zehar, Ahaide Nagusien gizarte antolaketarengandik babestu nahien, landa komunitate ugari buru berri bat bilatu zuten: hiri bezala bildutakoen alkatearena, hain zuzen ere. Horrela, komunitate horiek barne arauak gordetzen bazituzten ere, epailea hiribilduko alkatea zuten. Horrek auzoko horiek Ahaide Nagusien kontroletik at uzten zituzten. Hau da, lotura pertsonalen bidez eta lur jakin bati atxiki gabe gizakiak bere baitan hartzen zituen sistematik, lurraldea (hiribilduaren eskumena) eta hiritartasuna lehenetsiko dituen ereduan bilatu zuten aterpe.
Zer dela eta, orduan, sistema politikoa eraldatzeko beharra?
Alde batetik, komunitate hauek pairatu zuten beldurra edo egon eza gaindituta zegoen. Senidetza orduko gizartearen funtsezko osagaia izan arren, ez zen jada Ahaide Nagusien razzien izurik. Bestela, komunitate handiago baten parte izateak ez omen zekarren jada onurarik, bai ordea menpekotasun berri bat. Hiribildua Ahaide Nagusia bihurtua zen.
Hiribildu guztiek ez zuten berdin nozitu prozesu hau. Banatze prozesua, esan nahi baita. Alde batetik, Gipuzkoarekiko beti eszentrikoa izan den Deba bailaran ez zen horrelakorik eman. Donostialdean eta Behe Bidasoan ere ez zen banaketarik izan. Pasaiak eta Irunek hala eskatu arren, Probintziako bi hiriek ez zuten horrelakorik baimendu. Oria arroako Tolosa, Ordizia eta Segura dira kaltetuenak; edo hango herriak dira onura gehien eskatu eta lortu zutenak. Hasi zenbatzen…
Ondorioz, Tolosa, Ordizia zein Seguraren bozka kopuru proportzionala gutxitu egin zen, etxe gutxiagok osatzen zuten eta errepublika horiek. Donostiak, berriz, bere presentzia sendotzen zuen, ez zuelako etxerik galtzen, besteek galtzen zituztelako eta errepublika berri askoren emantzipazioaren atzean izan zenez aliatu berriak irabazten zituelako Batzarretan.
Izan ere, komunitatean jada azaltzen zen klase sena.
Esan gabe doa hala Batzar Nagusien izaeran nola batzartutako errepublikenean aldaketa gehiago eman direla 400 urte hauetan zehar. Nahiz eta hemen aipatutakoa bere biziko garrantzia izan, noski.
Baina, era berean, 1615. urtean beldur aro baten amaieratzat jo dezakegu ere: Gipuzkoako landa komunitate askorena, alegia.
Beste beldur batzuek, berriz, berean diraute. Erakundeak aurrez definitutako egitura mugitu ezinak direla sinesteak segurtasuna ematen digu. Batez ere guk irudikatu bezala definitu eta aldarrikatzen baldin baditugu. Hobe ez ukitzea, tradizioa aldatuko ez badugu. Betikotasuna ematen diegu, haiengan proiektatzen garenean. Beldur horiek nola alboratu prozesu konstituziogile baterako bidean? Ausartzen al gara bestelako banaketa administrazio bat diseinatzen gure lurraldeetarako? Zeinenak dira beharrak? Zeintzuk dira? Zerren arabera?
Irudia: Exprai
Gaur gurean:
David Zapirain: “Zenbat buru, horrenbeste beldur” #etzi
http://t.co/4U9GkBRGPn
#GoizekoPasea http://t.co/05Nm0nAZNH
RT @etzipm: Gaur gurean:
David Zapirain: “Zenbat buru, horrenbeste beldur” #etzi
http://t.co/4U9GkBRGPn
#GoizekoPasea http://t.co/05Nm0n…
(eta II) Dianan ematen du David Zapirainek 1615eko Gipuzkoaren berrantolaketa oinarri hartutako hausnarketan http://t.co/Mc4TFWymlB @etzipm
RT @ehunginen: (eta II) Dianan ematen du David Zapirainek 1615eko Gipuzkoaren berrantolaketa oinarri hartutako hausnarketan http://t.co/Mc4…
Ioritz Diaz Aranzeta liked this on Facebook.
RT @ehunginen: (eta II) Dianan ematen du David Zapirainek 1615eko Gipuzkoaren berrantolaketa oinarri hartutako hausnarketan http://t.co/Mc4…
RT @ehunginen: (eta II) Dianan ematen du David Zapirainek 1615eko Gipuzkoaren berrantolaketa oinarri hartutako hausnarketan http://t.co/Mc4…
RT @ehunginen: (eta II) Dianan ematen du David Zapirainek 1615eko Gipuzkoaren berrantolaketa oinarri hartutako hausnarketan http://t.co/Mc4…
RT @etzipm: Gaur gurean:
David Zapirain: “Zenbat buru, horrenbeste beldur” #etzi
http://t.co/4U9GkBRGPn
#GoizekoPasea http://t.co/05Nm0n…
RT @ehunginen: (eta II) Dianan ematen du David Zapirainek 1615eko Gipuzkoaren berrantolaketa oinarri hartutako hausnarketan http://t.co/Mc4…
RT @etzipm: Gaur gurean:
David Zapirain: “Zenbat buru, horrenbeste beldur” #etzi
http://t.co/4U9GkBRGPn
#GoizekoPasea http://t.co/05Nm0n…
Aiert Goenaga liked this on Facebook.
Aran Txan Txan liked this on Facebook.
Etzi.pm liked this on Facebook.
RT @etzipm: Gaur gurean:
David Zapirain: “Zenbat buru, horrenbeste beldur” #etzi
http://t.co/4U9GkBRGPn
#GoizekoPasea http://t.co/05Nm0n…
RT @ehunginen: (eta II) Dianan ematen du David Zapirainek 1615eko Gipuzkoaren berrantolaketa oinarri hartutako hausnarketan http://t.co/Mc4…
RT @etzipm: Gaur gurean:
David Zapirain: “Zenbat buru, horrenbeste beldur” #etzi
http://t.co/4U9GkBRGPn
#GoizekoPasea http://t.co/05Nm0n…
David Zapirain eta @exprai Gipuzkoarako orakulu lanetan @etzipm|n:
http://t.co/TeXIO8TCEx
#1615
#2015 http://t.co/uGmULNMe7A
RT @birasuegi: David Zapirain eta @exprai Gipuzkoarako orakulu lanetan @etzipm|n:
http://t.co/TeXIO8TCEx
#1615
#2015 http://t.co/uGmULNMe7A
David Zapirain: “Zenbat buru, horrenbeste beldur” #etzi
Ilustrazioa: @exprai
http://t.co/4U9GkBRGPn
#GauekoPasea http://t.co/05Nm0nAZNH
RT @birasuegi: David Zapirain eta @exprai Gipuzkoarako orakulu lanetan @etzipm|n:
http://t.co/TeXIO8TCEx
#1615
#2015 http://t.co/uGmULNMe7A
RT @birasuegi: David Zapirain eta @exprai Gipuzkoarako orakulu lanetan @etzipm|n:
http://t.co/TeXIO8TCEx
#1615
#2015 http://t.co/uGmULNMe7A
David Zapirainen hausnarketa lurraldetasunaren ustezko betikotasunaz. Inor ausartuko da proposamen berriak egitera? http://t.co/E2Q2AJ8GvE
RT @etzipm: David Zapirain: “Zenbat buru, horrenbeste beldur” #etzi
Ilustrazioa: @exprai
http://t.co/4U9GkBRGPn
#GauekoPasea http://t.c…