[Rolaldia 2020] Izen ematea zabalik!

enrolatu — 2020-11-13
Irakurri Offline:

Lagunok, etsaiok, unean-uneko aliatu eta arerio inprobableok. Ugaztun eta narrasti jendeok, agur.

zabaLIK daGO I. Euskal Rol Jardunaldietan jokalari izen emateko epea.

Apuntatzen den lehen jokalariari “Oilar Goiztiarra” saria emango diogu.

Partida gehiagotan parte hartzen duen jokalariari berriz “Maratoi Runnerra” saria emango diogu.

Hauetaz gain adi ibili, sari gehiago egongo baitira Roleon eta Grapas & Mapas-eko lagun zoragarriei esker.

Hemen duzue zabalik dauden partiden zerrenda osoa (HEMEN ere kontsultatu ditzakezue). Izenburuaren gainean klik eginda partidaren ezaugarriak ikusi ahal izango dituzue (tartean onartzen diren jokalari kopurua). Izena emateko nahikoa izango duzue mezuari erantzutea, iruzkinean zuen izena (edo ezizena) eta kontakturako e-maila idatziz. Lekuak erantzunen orden berean banatuko ditugu, partida bakoitzean dagoen leku kopurua bete arte.

 

Gogoratzearren, beraz, hauek dira hiru pausuak:

1.- Begiratu partiden artean zein (edo zeinek) interesatzen zaizkizun, noiz egingo diren (begiratu ondo mesedez bai data bai ordua) eta zein baldintza dituzten (nori zuzenduta, zein tresna erabiliko diren partida jokatzeko…).

2.- Eman izena partid(et)an partida horren sarrerari erantzunez. Jarri kontakturako email bat, maizterra zurekin harremanetan jarri dadin.

3.- Egin kasu maizterrari, zalantzarik baduzu galdetu, eta partidaren egunean ez ahaztu ondo pasatzeaz. Gogoratu ez dela aldez aurretiazko esperientziarik behar rolean jokatzeko. Rolaldia 2020 honetako partida guztiak hasi berrientzat egokiak dira.

Partidaren edo jardunaldien inguruko zalantzarik izanez gero idatzi lasai iruzkinetan, eta zalantzak argitzen saiatuko gara.

Gogoratu jardunaldi hauek online izango direla, eta orokorrean beharko duzuen bakarra interneterako konexioa eta webcam bat izango dira (mikrofonoduna). Hala ere partida bakoitzean zehaztu dugu erabiliko dugun softwarea (beti ere doakoa eta instalatzeko erraza izango da).

Rolaldi zoriontsua denoi!

ROLALDIA 2020 PARTIDA ZERRENDA

Indochina: Zurrumurrua hedatzen ari da iparraldetik…

CALABASAS

Sekretu sakona

Txerria, sorgina eta bere maitalea

Maddalenen madarikazioa

Lurbo Robil-en jauregia

Atseden basatia

Birusa

Bahiketa Zalabrian

Hondar ahoak

Amnesia

KATTALINEN DESAGERPENA

Sakrifizioak Bilboko zeruan

Komedia romantikoa Jane Austenen doinuan

Infernuko ahutzen kripta

Lehortea

YneRtzia

Baso Beltzeko itzal luzeak

 

Irakurri Offline: