Ez dago batik birik gabe, gorputzik gogo barik edo leun gabeko gogorrik. Ordenagailuak ere badaki leunaz (softwareaz) eta gogorraz (hardwareaz).
Bi izan litezke ere ordenagailu modernoaren guraso (Babbage-n baimenaz). Leun-leun proposatu zuen Alan Turing matematikari eta filosofo Britaniarrak 1936.ean bere konputazio eredua, Turing-en makina: zinta infinitu batean arau taula baten arabera sinboloak irakurri eta idazten zituen kontzeptua. Gogorretik planteatu zituen aldiz Konrad Zuse ingeniari Alemaniarrak bere Z1, Z2 eta Z3 ordenagailuak 30 eta 40ko hamarkadetan, logika bitarrari eta Turing-en gogoei gorputza emanez, transistorerik gabe oraindik.
Harriak bezain malguak ziren lehendabiziko ordenagailuak, ezin beraien gogorik aldatu elementu fisikoak aldatu edo berkableatu gabe. Gordetako-programen ideiarekin aldatu zen guztia, berriz Turing, Von Neumann, transistorea… eta ordenagailuari arima sortu zitzaion, alderdi leuna: softwarea.
Konputazioaren historiak gogor jarraitu bazuen ere ( IBM-701, Intel-4004, Motorola-68000, KIM-1, Pentium, etab.), leunaz entzun dugu gehiago ordenagailu pertsonala (PCa) sortu zenetik: sistema eragileak, Microsoft eta Apple, webguneak, Google eta Facebook… komunitate librezaleak ere leunetik egin du bide emankorragoa, softwareak eskaintzen dituen garapen, kopiatze eta lizentzia berezitasunak probestuz: Linux, Apache, Mozilla, etab.
Garai interesgarri hauetan badira baina makinatxo bat proiektu eta ideia, makinatxo eredu berrietan oinarrituta. Makinatxo hauek mundu zibernetiko leuna eta egunerokoan ukitu ditzakegun gogorrak lotzen dituzte, edo garaiak gogortu ahala gauzak eraikitzeko estrategia eta elkarrizketa banatu berriak sortu ordenagailuetatik haratago. Gogorra gogora ekarriz jarraituko dut zutabe honen hurrengo zenbakietan, beti ere etzikoa gaurkotu nahian eta bat-a tokatzen denean bi-an amesten.
Bi #etzi @txertatua bidez http://t.co/lO5hpxwlYV
RT @etzipm: Bi #etzi @txertatua bidez http://t.co/lO5hpxwlYV
RT @etzipm: Bi #etzi @txertatua bidez http://t.co/lO5hpxwlYV
RT @etzipm: Bi #etzi @txertatua bidez http://t.co/lO5hpxwlYV
RT @etzipm: Bi #etzi @txertatua bidez http://t.co/lO5hpxwlYV
RT @etzipm: Bi #etzi @txertatua bidez http://t.co/lO5hpxwlYV
RT @etzipm: Bi #etzi @txertatua bidez http://t.co/lO5hpxwlYV
[MKLKM] Bi http://t.co/6EfZJxuDh6 #zibergara
RT @mokolojarioa: [MKLKM] Bi http://t.co/6EfZJxuDh6 #zibergara
RT @mokolojarioa: [MKLKM] Bi http://t.co/6EfZJxuDh6 #zibergara
RT @etzipm: Bi #etzi @txertatua bidez http://t.co/lO5hpxwlYV
Ez dago batik birik gabe, gorputzik gogo barik edo leun gabeko gogorrik. Bat bittan @etzipm-n @txertatua http://t.co/Kv8RDzer1e
RT @demonocrazy: Ez dago batik birik gabe, gorputzik gogo barik edo leun gabeko gogorrik. Bat bittan @etzipm-n @txertatua http://t.co/Kv8RD…
[…] bi zutabeetan hardware librea nondik datorren eta berorrek nora eraman gaitzakeen gogoetan ibili ostean, oraingoan hardware librea oinarri duten […]