Eburniko kattana 3.4: Fisika. Elkargoa

,
David Zapirain-ren avatar

Gerora gertatu zena Historia liburuetan dago jasota. Gerra amaitu arte Karibean eta Orleanseko kostaldean geratu ziren Laffite eta lagunak. 7 urtez.

Gerraren amaieran Manhattanen elkartu dira Lafayettekin.

– Eskatu mesedea bete duzue, baita ondo bete ere; emaniko hitza beteko dut nik ere. “Eburniko”k eta “Kattana”k badia zaintzen dute jada, Eiffel izeneko ingenierariak diseinatu idulki bitan gainean. Zuek ikustea nahi nuen agurtu aurretik.

– Hori al da nahi duzun guztia? segur?

Lafayette ez da jada lotsagorritzen Laffiteren aurrean.

– Amerika askatuta, inperioarekin su etena sinatu dugu. Halere, esklabuen trafikoak segitzen du Habana eta Caracaseko Elkargoei esker. Esan bezala, guk ezin eskua sartu horretan, baina zuk zure purgatorio partikular horretatik ateratzeko aukera duzu orain.

– Alegia, euskaldunek Karibean dituzten negozioak zapuzteko eskatzen ari zatzaizkigu?

– Ummm, bai baina ez nuke nahi… Halere, nabaritu du kolorea masailetara igotzen, beste behin ere.

Egina dago hori gizona! Bi baldintza baino ez.

– Esan.

– Bata: nire arrastoa ezabatzea: desagertu naiz Orleanseko asaltoan.

– Baina orduan inork ez dizu aitortuko zure ausardi eta…

– Ondo ulertu duzu beraz. Eta beste bat: ez ahazteko Errepublika eta Askatasuna.

Ez du ahaztuko. Hori nire lana izango da. Ederren ahotsa da entzun dena.

Ez esan,… Eder? Benetan? Hemen geratuko zara gure mutiko honekin? Bai ta zera ere, eta zer gehiago?

– Boh, ni berarekin geratu, hori gutxi ez eta Elhuyar zuekin doa.

Hiruek barre algaratan egiten dute eztanda.

– Beste gauza bat: “Eburniko” eta “Kattana”… zea… haien erreplikaren bat eramango duzu zure “Torreatze” gurutzaontzian. Washingtonen oparia. Bai barkua, bai eta kainoiak . Badaezpadakoa.

– “Torreatze”.. Lezoren omenez.

– Georgek “Baleares” deitu nahi zion, baina tira…

Berriro hiru lagunak barre algaratan. Irudia: Irving Underhill. Manhattan Bridge, 1909ko martxoak 23an egina. Wikimedia Commons:  https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Manhattan_Bridge_Construction_1909.jpg

Iruzkinak