Talaios-eko abentura hasi genuenean ez genekien zehazki zer ekarriko zigun. Bi urte bete ditugu jada, hasi ginenean zer egin nahi genuen zen gutxi gorabehera genekien bakarra: Tresnak & Garapena, Formazioa & Ahalduntzea, Estrategia & Analisia.
Horretaz gain, hasieratik ere ekonomiarekin harremana zuten gaiak lantzeko helburua ere bagenuen buruan, baina ez genuen bakarrik egin nahi. Horregatik, BakalHau kolektiboaren barnean ematen hasi genituen lehen eztabaidak. Horien ondorioz, Talaios barnean laugarren lerro bat ere irekitzea erabaki genuen.
Ekonomia & Eraldaketa
Ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparruan, ekintzailetasun eta enpresa eredu berriak sortzen, saretzen eta hedatzen laguntzen dugu.
Orain, proiektu, eztabaida, ekimen ezberdin askotan gaude murgilduta eta ez garrantzitsuena, ez gaude bakarrik! Azkenak aipatzearren, Kooperatzen Enpresa kooperatiboak sortzeko formakuntza ekimenean eta OlatuKoop Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Saretzeko helburua duen sarean.
Azken aldian ekonomiaren inguruko informazio uholde guzti horretatik jasotako erreferentzia interesgarri batzuk partekatu nahi dizkizuet komunikazio honen bidez. Koherentzia askorik ez duzue aurkituko beraien artean, ez bilatu! Eztabaidak hauspotzeko helburua duten materialak dira guztiak, denak gomendagarriak.
- No local (Greg Sharzer)
- ‘Harrigintza’ berria. Apunteak hazkunde-osteko euskal herrigintzaz (Joseba Azkarraga Etxagibel).
- Jakin 203: Parte hartzea eta herrigintza: paradigma berri baten aurrean ote gaude? (hainbat)
- Komunismo banatua (BakalHau).
- Sharing economy, economía directa, producción p2p… ¡¡Qué lío!! (Las Indias Electronicas).
- Devenir Pachamama del Conocimiento – FLOK Society Design Process+ Summit (Xabier E. Barandiaran, Daniel Vazquez).
- Economia solidària per a una Catalunya lliure (Jordi Garcia Jané, Jordi Via Llop, Jordi Estivill Pascual, Jordi Valls Olivé ).
- Economía Social, Empresa Social y Economía Solidaria: diferentes conceptos para un mismo debate (Juan Carlos Pérez de Mendiguren Castresana, Enekoitz Etxezarreta Etxarri, Luis Guridi Aldanondo).
- Plan para una década cooperativa (ACI).
Irudia: “Regel van Sarrus” by Silver Spoon – Own work. Licensed under CC BY-SA 3.0 via Wikimedia Commons.
RT @etzipm: Ekonomia itinerarioa 3×3: Eztabaidak hauspotzeko ekonomiaren inguruko erreferentzia itinerario bat. http://t.co/lmdvwNgX5J
Petra Schelm liked this on Facebook.
RT @etzipm: Ekonomia itinerarioa 3×3: Eztabaidak hauspotzeko ekonomiaren inguruko erreferentzia itinerario bat. http://t.co/lmdvwNgX5J
Ekonomia itinerarioa 3×3 – Eztabaidak hauspotzeko helburua duten material batzuk. http://t.co/W4vBKfOhjN via @etzipm
RT @teketen: Ekonomia itinerarioa 3×3 – Eztabaidak hauspotzeko helburua duten material batzuk. http://t.co/W4vBKfOhjN via @etzipm
RT @teketen: Ekonomia itinerarioa 3×3 – Eztabaidak hauspotzeko helburua duten material batzuk. http://t.co/W4vBKfOhjN via @etzipm
Startup filosofiaren aurka @bruces http://t.co/L04C6I33NI info + http://t.co/W4vBKfOhjN
RT @teketen: Startup filosofiaren aurka @bruces http://t.co/L04C6I33NI info + http://t.co/W4vBKfOhjN