Gatazkaren urte gogorretan Errenteria edo Orereta, hartu nahi duzuna, oso ezaguna egin zen indarkeria ekintza ezberdinak oso maiz bertan gertatzen zirelako. Baita herri bezala egoera errepresibo gogorrei erantzuteko erakusten zuen gaitasun kolektiboagatik. Edonola ere trantsizioaren aurreko eta ondorengo urteetan mota askotako indarkeria gertaeren kokalekua izan da.
2011an ETAk armak uztea erabaki zuen, eta erabaki horrekin gatazka fase berri batean sartu zen, konponbidea bilatzeko fasean. ETAren ekintza biolentoak amaiturik, beste biolentzia egoerak oraindik gertatzen dira, baina testuingurua erabat aldatuta, elkarbizitzarako aproposagoa den egoera soziala orokortu da euskal jendartean.
2015ean, gatazkaren ondorioak konpontzeko aurrerapausoak espero baino txikiagoak dira, blokeo sentsazioa nabarmena da. Estatuaren aldetik giza eskubideen urraketak gertatzen diren honetan, eta politikeriaren mailan, adostasun minimoak ere zailak edo kasu batzuetan ezinezkoak dirudite, pausu txikienak ere gogor mozten baitira, Quirogaren proposamena adibide. Blokeoa nabarmena da, batez ere alderdien arteko tirabirak edo prentsako informazioak badira gure erreferentzia nagusia. Baina bitartean herrietatik, politika erlazio sozial oinarrizkoekin batera egin daitekeen esparruetan pausu txikiak ikusten dira. Pausu txikiei garrantzia eman behar diegu, hor baitago elkarbizitza erreala, etorkizun berriak eraikitzeko aukera ematen duena. Gure herria horren adibide ona da.
Errenteriako Udalean EH Bilduk hartu zuen gobernua 2011 urtean, PSEren 28 urteko agintaldiaren ondoren, eta lehen minututik elkarbizitzarako pausoak ematea ezarri zuen ildo nagusien artean. Gutxik dakite orain ezagunak egiten hasi diren pausoak emateko aukerak non sortu ziren. 2012an Kabia espazio kreaktiboa egon zen Pontika auzoko orube batean [1], bertan degradatutako espazio bati tenporalki erabilera ezberdinak emateko karpa berezi bat ezarri zen, espazio berriarekin herriko hainbat esparrutan eragiteko asmoz, pertsonak eta eragileak aktibatu eta beste modu batera funzionatzeko egoerak sortuz. Aitzakia honekin sortu zen Elkarbizitza taldea, aurreko urteetan ere herrian elkarbizitzaren aldeko zenbait ekimenek sortutako testuingu aproposa probestuz.
Talde hau modu diskretuan aritu zen lanean, talde anitz honetako kideen arteko konfidantza eta erlazioak pixkanaka landuz, ezberdinen artean elkarbizitza eraikitzeko ideiak eta ekimenak lantzeko aukerak sortuz. Lan horrek fruitua eman zuen eta guztien artean Eraikiz zine zikloa egiteko aukera sortu zen [2]. Herri mailako zine ziklo bat elkarbizitzarako pauso garrantzitsua bihurtu zen, bai herri mailan, baina baita kanpoan ere [3], demostratu zelako posible zela areto batean, biolentzia egoerak jasandako ideologia ezberdinetako jendea batu eta bestearen esperientziak entzun eta horri buruz solastea. Garrantzia izan zuen ere Julen Mendoza alkateak zikloaren irekieran egindako diskurtsoak, alkatearen partetik biktima ezberdinen aurrean beraien sufrimenduaren aitorpena eginez [4]
Egun hark garrantzia izan zuen, ikusi zelako herrietatik ere gauzak egiteko aukerak zeudela, erlazio sozialak landuz eta herri mailako irakurketak eginez, herrietan elkarbizitza behar bat dela erakutsiz [5].
Egun haietatik aurrera lanketa berriro fase diskretura pasa zen. Diskretu izateak ez du esan nahi geldi egotea, eta harremanak lantzeko bideak aurrera egin zuen. Garai hartakoa da Euskadi Irratiko Ganbara saioan Julen Mendoza, Chema Herzog, Imanol Aizkorreta eta Naiara Zamarreñok egin zuten saioa, edonork entzun beharrekoa, eta harreman sozialen lanketak posible egin zuena, herriko elkarbizitzarako bidearen erakusgarri garrantzitsua [6]
Herriko lanketak jarraitzen du, maila askotan, baina hauteskunde inguruko klimak, kanpora begirako ekimenak egiteko aukerak murriztu zituen. Zorionez, momentu hori pasata berriro zenbait ekimen egiteko aukera egon da. Adibidez Julen Mendoza alkateak, Eusko Jaurlaritzak antolatutako herrietako bizikidetza esperientzien eta memoria lanketen foroan parte hartu zuen, eta bertan herrietako ekimenek duten garrantzia azpimarratzeaz gain, gertaera biolentoen aurrean beste aldera begiratzearen inguruko diskurtsoa egin zuen [7].
Giza eskubideen kontrako urraketak gertatzen segitzen dute ordea, eta herrian bertan badugu horren adibide bat baino gehiago, astero milaka kilometro egin behar dituzten presoen familia eta lagunekin, edo oso adierazgarria den gaixotasun larria duen Aitzol presoaren kasuarekin. Hemen ere ikusten da, herriko erlazioen eta bizikidetzaren lanketak eredugarriak diren ekimenak posible egiten dituela, Aitzolen eskubideen alde herriko zinegotzi eta zinegotzi ohi gehienen adierazpen bateratua horren erakusgarri. [8]
Orainherrian eman diren pauso txiki baina garrantzitsuetan beste pauso bat eman dugu, etorkizunera begira, herritik memoria partekatu bat, ez bakarra, baina bai partekatua eraikitzeko oinarrizko dokumentu bat aurkeztuz [9]. Tresna baliagarria izango da, baina pausoak ematen jarraitu beharko dugu, etengabe. Gatazkaren fase ezberdinetan klabea izan den herria elkarbizitzan eredugarri bihurtuz.
Irakurri dokumentua, eta osatu dezagun, merezi du. [10]
[1] http://herribizia.errenteria.eus/2012/04/19/kabia-espazio-kreaktiboa-zer-da/
[2] http://herribizia.errenteria.eus/2013/01/11/eraikiz-etorkizun-baketsua-sustatzeko-hausnarketari-leihoa/
[3] http://www.naiz.eus/actualidad/noticia/20130125/errenteria-supera-miedos-en-un-gran-paso-a-la-reconciliacion-y-la-resolucion
[4] http://herribizia.errenteria.eus/2013/01/25/julen-mendoza-alkatearen-aurkezpen-hitzaldia-eraikiz-zine-eta-antzerki-zikloan/
[5] http://www.naiz.eus/en/iritzia/editorial/el-camino-de-momento-lo-marca-errenteria-y-no-lakua
[6] http://www.eitb.eus/es/noticias/politica/detalle/1476380/ganbara-errenteria–tertulia-victimas-paz-convivencia/
[7] http://www.javierortiz.net/voz/tributo/ojos-que-no-ven
[8] http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/3516292/aitzol-gogorza–errenteriak-zinegotziak-eginda-presoa-askatzeko/
[9] http://herribizia.errenteria.eus/2015/11/11/motibazio-politikoko-giza-eskubideen-urraketen-eta-indarkerien-memoria-partekatua-aurkeztu-dute
[10] http://herribizia.errenteria.eus/wp-content/uploads/sites/2/2015/11/MEMORIA-PARTEKATU-BATERANTZ.pdf
Gaur gurean:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz-pauso egiten da”
#Mugikaria #Etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#GoizekoPasea
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz-pauso egiten da”
#Mugikaria #Etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#Goize…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz-pauso egiten da”
#Mugikaria #Etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#Goize…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz-pauso egiten da”
#Mugikaria #Etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#Goize…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz-pauso egiten da”
#Mugikaria #Etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#Goize…
Gaur gurean:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz-pauso egiten da”
#Mugikaria #Etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#ArratsaldekoPasea
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz-pauso egiten da”
#Mugikaria #Etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#Arrat…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz-pauso egiten da”
#Mugikaria #Etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#Arrat…
#OrainIrekian:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz pauso egiten da” #etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#GoizekoPasea
RT @etzipm: #OrainIrekian:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz pauso egiten da” #etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#GoizekoPasea
RT @etzipm: #OrainIrekian:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz pauso egiten da” #etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#GoizekoPasea
Elkarbizitzarako ekimen interesgarrienak herrietatik ari dira egiten, gure herriko pausoei buruz: https://t.co/J6pZyekKfT #MemoriaPartekatua
RT @etzipm: #OrainIrekian:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz pauso egiten da” #etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#GoizekoPasea
RT @birasuegi: Elkarbizitzarako ekimen interesgarrienak herrietatik ari dira egiten, gure herriko pausoei buruz: https://t.co/J6pZyekKfT #M…
#OrainIrekian:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz pauso egiten da” #etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#GauekoPasea
RT @etzipm: #OrainIrekian:
@birasuegi: “Elkarbizitza herrietatik pausoz pauso egiten da” #etzi
https://t.co/kMsDOZt3Kw
#GauekoPasea