Euskaltel burtsara ateratzeko sprint basatian

,
Gorka Julio-ren avatar

Botere faktiko guztiak ados daude, Euskaltel saldu egin behar da. Euskaltelek bere bezeroen Wifi routerrak erabiliz “_EUSKALTELWIFI_KALEAN” izeneko sarea martxan jarri du. Zerbitzu berri honek kalean zaudela ere beste batzuen Wifi puntua erabiltzeko aukera eman nahi omen du. Benetan, Euskaltelek bere bezeroen azpiegitura oinarrituz 120.000 konexio puntu dituen sare bat sortu nahi du.

Erabiltzaile asko konturatu direnean, beren kezka adierazi diote enpresari, baina ez dirudi erantzun zehatzik eman dutenik oraindik, foroko ehunka mezuek erakusten duten moduan. Beste batzuk, kezka baino haserrrea erakutsi dute, zenbait konexioetan arazoak sortu dituen eta erabat desegokia iruditzen zaien erabaki honen aurrean. Euskaltelek bezeroen routerrak urrunetik aldatu ditu, hau posible egiteko. Ez dirudi baimen espliziturik eskatu dutenik, nahiz eta Abenduko kontratu baldintzetan agertzen zela adierazi.

Aspaldi utzi zion Euskaltelek, euskal azpiegitura propio bat izateko aukera izateari. Are gutxiago bere akzionariadunen artean Putre funtsak sartu zirenean. Hala ere, Kutxabank da oraindik %49,9 akzioen jabe, beste %2a Iberdrolarena da eta aipatutako futnsek gainerakoa dute. Kutxabanken kontrol publiko ezak sortutako izaera antisozialak, azken aldian burtsara atera diren zenbait enpresen arrakastak, baina batez ere aipatutako fondoen presioren ondorioz, azkenean seguruenik burtsara aterako da. Zurrumurruak baino gehiago direla dirudi orain, burtsara ateratzeko, Euskaltelek Rothschild-en bankua aukeratu omen du horretarako.

Erabiltzaileen aurkako estrategia bortitz honen aurrean dagoen bakarra horixe da. Beste konpainietatik Euskaltelera igarotzeko eskaintza basatiak, bezeroek dituzten azpiegiturak baliatuz sarea erakitzeko saiakerak, taberna eta ostalaritza zerbitzuetan wifi sareen bidez bezeroen harrapaketa… Euskaltelen zenbakiak puztu nahi dituzte, azken sprint batean.

Irudia: UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala – img_0910.jpgcc-by-sa

Iruzkinak

  1. Luis-ren avatar
    Luis

    Ezetz aurkitu euskal prentsa idatzian (edo hedabide estandarretan) Euskaltel wifi sarearen alderdi polemikoaren aipurik, edo marketing bertsiotik desbideratzen den ezer.