Gauzak moldatzen

,
Txertatua-ren avatar

Irakurritako liburu iradokitzaileenatakoa suertatu zitzaidan Bruce Sterling zientzia-fikzio idazlearen (Uharteak Sarean, 1988) “Shaping Things” saiakera, are gehiago 2005.urtean argitaratu zela kontutan hartuta (The MIT Press edizioak, 2005).

Hereneguneko gauzen sailkatze kronologiko batekin hasten du liburua etzien idazleak: ehiztari-biltzaileen ARTEFAKTUAK lehenik, iraultza industrialeko bezeroen MAKINAK ondoren eta kate-produkzioko kontsumitzaileen PRODUKTUAK ostean, gaur egungo azken erabiltzaileen GIZMO eta gauzen (hitz)egileen SPIMEEKIN amaiatu arte. Diakronian, gauzen teknokultura hauetako batetik bestera pasatzean ezin-itzuliko mugak nola igarotzen ditugun azaltzen du edota nolakoa den garaiko gauza eta pertsonen arteko erlazioa.

SPIME kontzeptua definitzen du Sterling-ek (Space/Time-etik): gauza bera baino, gauzak metatutako historia (adib., informazioa) bere bizitza erabilgarrian denboran eta espazioan kokatzen duen objektua. Horrela, SPIMEAK ez dira produzitzean gauzatzen, baizik eta bere bizitza erabilgarrian erabiltzaile aktibo edo (hitz)egileek (“Wranglers” ingeleraz) sintetizatuko dute beraiekin hartu-emanean. RFID teknologia (orain NFC teknologiak oinarri hartzen duena) aipatzen du gauzekin hartu-emanerako eta historia trazatzeko teknologia interesgarri bat bezala, informazio laino eta beste adibide batzurekin batera. Gauzak berak bihurtzen ari dira elkarrizketa interesgarrien aktore aktibo Sterling-en hitzetan, gu bezala denborarekin elkarreragiteko gai. “Izenak aditz” bihurtzen ari direla dio.

Gauzen diseinuaren garrantziaz ere luze idazten du, diseinatzaileen rolaz ideia berrien zabaltzean, ideia hauek aurrera eramateko pisu kognitibo eta aukera kostuez, nola ardo botila bat ez den inoiz gehiago ardo botila soil bat izango… Eta bai, BIOTEZ ere mintzo da: bere anatomia edo biologia moldatu dezaketen erabiltzaileez. Gauzak pertsona bihurtzen direnekoa edo pertsonak gauza. Nork eta nor gauza bera, adio ergatiboa!

Guzti hau UBLOPIA edo OTIVIONA izango den ikusteko dago, hau da, utopia oblibiko bat edo oblibion utopiko bat. Baina, honen inguruko gogoetez jakiteko saiakera irakurri beharko duzue, bukaeraraino. NOR bazarete bederen.

 

Bruce Sterling:

 

Iruzkinak