Gu geu gara gure mitoa

,
David Zapirain-ren avatar

Sobiet eta Meka, biak batera izendatu gintuzten.

Ezkerreko alkate nazionalista laikoa izan genuen herritar gehienak idazkari komunista bat zeukan sindikatu anarkistan afiliatuak zeudenean.

Etorriberriak bertakoekin nahastu ziren. Edo ez ziren nahastu. Edo etorriberri guztiak ez ziren atzerritik etorri.

Nolanahi ere, Bou Nabarra Pasaiako ontzia zen, eta Murtzian jaiotako euskal herritarra zuen gudalburu. Berak horrela hautatu zuen.

Afera da kultura politiko bat sortu zutela.

Gure mitoa, nire mitoa, geure gertuko historia dugu.

Gure aiton-amonek, gure gurasoek egindakoa.

Portu modernoa eraiki zutenek.

Barkuetako diferentzialak konpontzen zituztenek.

S.A. batzuk kooperatiba bihurtu zituztenek.

Periferiatik joan zirenek hiria faxismotik salbatzera.

Zanpaketari grebaka erantzun ziotenek.

Trintxerpeko haurrak ikastolara bidali zituzten guraso erdaldunek.

Euskal herritarrak izatea erabaki duten jatorri ezezaguneko nire auzotarrek.

Industriaren haurrak gara, lantegikumeak.

Bihur dezagun industria mito. Gure buruari zor diogu.

Gainerako zorrak ez dizkigu inork ordainduko.

Gu geu gara gure mitoa

Irudia: Exprai

Iruzkinak