Gaur Erkideren [1] Ez-Ohiko Batzarra egin da Gasteizen, azken Ohiko Batzar Nagusia egin eta 6 astera [2]. Atentzio deitzen du Erkide bezalako sare-erakunde batek horrelako epe motzean bi Batzar Nagusi deitzeak, jakinda bertan parte hartzea mugatua dela, kasu gehienetan informazio faltak eta denbora disponibilitateak eragindako oztopoen ondorioz.
Harrigarriagoa da hala ere Ez-ohiko Batzarra deitzeko arrazoia, Kontsumo kooperatibak Erkiden integratzeko proposamena. Gaur egun Erkide “Euskadiko Lan Elkarte, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa” da, eta proposamenaren arabera Kontsumo Kooperatibak, gaur egun arte Erkide federaziotik kanpo izan direnak bertan integratuko lirateke, horretarako zenbait erabaki hartuz: 1) Kontsumo Kooperatiben integrazioaren onespena 2) Federazioaren izendapenaren aldaketa 3) Estatutu Sozialetako artikuluetan aldaketak 4)Kontseilari berriaren onarpena 5) Ahalmenen eskuordetzea.
Egiteko moduak eta azkartasunak sortutako sorpresaz aparte, a priori positiboa izan daiteke momentu honetan boladan dauden eta hazkundea izaten ari duten Kontsumo Kooperatibak beste kooperatibek osatzen duten Federazioan integratzea, izan ere Kontsumo Kooperatibak izan dira esperientzia kooperatibo askotan, Kataluniakoa, Herriberrikoa, Ingalaterrakoa, kooperatiba mugimenduen oinarri. Kontsumo kooperatibak izan dira kasu askotan langileen oinarrizko antolaketarako tresna garrantzitsu, eta ez da kasualitatea, historian kooperatibismoaren sorburu moduan identifikatzen den Rochdale Society of Equitable Pioneers [3] kontsumo kooperatiba bat izatea.
Sorpresa kezkagarria ordea 4. puntuan dator, kontseilari berriaren proposamenean. Erkideren Kontseilu Errektorean kide bat izango dute Kontsumo kooperatibek, eta lehen ordezkari hori Eroski S.Coop. izango da, gaur egun dagoen kontsumo kooperatiba handienetako bat, tamainagatik ere Erkideren estatutuetan bozka kopurua asignatzeko bazkide kopuruaren araberako goiko tartea aldatu behar izan delarik.
Eta asaldura zergatik? Gaur egun Eroski S.Coop juridikoki kontsumo kooperatiba izanagatik ere ez delako sortzen ari diren kontsumo kooperatiba molde berrien eredu, ezta ere garai batean agian izan zen langileen antolakuntza eta auto-hornikuntzarako tresna. Kontsumo Kooperatiben integrazioa burutzerakoan Erkidek bilatu duena masa kuantitatiboan irabaztea izan da? Ez litzateke hobe izango, kooperatibismoa tresna eraldatzaile eraginkor izateko beste mota bateko kontsumo kooperatibei presentzia ematea ordezkaritza bidez? Kooperatibismoa eraldaketa ekonomiko eta sozialerako tresna dela uste dugunok egin beharreko galderak.
[2] http://www.erkide.coop/batzarra/index.php?id=eu
[3] https://en.wikipedia.org/wiki/Rochdale_Society_of_Equitable_Pioneers
[Irudia] https://en.wikipedia.org/wiki/Rochdale_Society_of_Equitable_Pioneers#/media/File:ToadLane2009.jpg
RT @etzipm: ⚓ Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak, baina nola? #koop
http://t.co/2g85pP41Mw
Sortzen ari diren kooperatiba berri eta kooperatiba elk.txikientzako eskaintzen dutena gero eta gutxiago egokitzen da hauetara. Beste kooperatibismo eredu baterako eraikitzen ari dira federazioa.
Deigarria adibidez azken urteko datu hau: sortutako 213 kooperatibatatik 149 koop. elk. txikiak dira eta 64 kooperatibak. Berregituraketa beraz sortzen ari den txikientzako eta ertainentzako baino beste norabide batean dator, federazioan eskala handiena dutenei sarbidea ematean. Ez da kontsumo kooperatibei eragiten dion zerbait soilik eta benetan kezkatzeko modukoa da.
RT @etzipm: ⚓ Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak, baina nola? #koop
http://t.co/2g85pP41Mw
RT @etzipm: ⚓ Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak, baina nola? #koop
http://t.co/2g85pP41Mw
RT @etzipm: ⚓ Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak, baina nola? #koop
http://t.co/2g85pP41Mw
RT @etzipm: ⚓ Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak, baina nola? #koop
http://t.co/2g85pP41Mw
Gaur gurean:
@birasuegi: “Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak. Baina, nola?”
http://t.co/9oSBuiD0Hj
#llibrea http://t.co/fCMzMaX4Wm
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak. Baina, nola?”
http://t.co/9oSBuiD0Hj
#llibrea http://t.c…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak. Baina, nola?”
http://t.co/9oSBuiD0Hj
#llibrea http://t.c…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak. Baina, nola?”
http://t.co/9oSBuiD0Hj
#llibrea http://t.c…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@birasuegi: “Kontsumo kooperatibak Erkiden integratuak. Baina, nola?”
http://t.co/9oSBuiD0Hj
#llibrea http://t.c…
Hedoi Etxarte liked this on Facebook.