Aurreko proposamenei loturik, jendarte mailan ere, lurraldean jada badauden ezagutzak probestuz, ideia berriak garatzeko ekosistemak ere lagundu beharko lirateke. Hezkuntza formalaz gain, espazio informal hauetan jendea elkartu, formazio saio informalago edo laburragoak egin eta elkar topatzeko espazioak sortuz.
Teknologiaren inguruan eraikitako zenbait laborategi teknosozialek, esaterako Cornellako Citilab-ek, erakusten duten bezala, jarduera ekonomiko berrientzako harreman sareak osatzen hasteko leku egokiak dira; herri eta hirietan dauden gune eta espazio hutsak baliatzeko ere aproposak.
Tknika, Torrekua, Don Bosco eta eskualdeko teknologian interesatutako beste eragileen bitartez, nodo ezberdinetatik, Lekuonan laborategi teknosozial bat ezartzeko aukera dago. Lekuonak izango duen proiekzioarekin, teknologiaren erabilera soziala eta aktibismo teknologikoa Errenterian eta eskualde osoan zabaltzeko bidea irekiko du.
Oarsoaldea Lankidetzaren Lurraldea izateko laugarren proposamena da eskualdeko laborategi teknologikoen saretik, eskualdeko herritarrei zabalik egongo den Laborategi teknosoziala sortzea, Euskal Herri mailako beste erreferentzia guneekin saretua egongo dena.
Egileak: Gorka Julio eta Beñat Irasuegi