Etorkizuna iragarri nahi duenak huts egiteko arriskua du, edo, behintzat, ziurgabetasun handi samarrean erortzekoa, are gehiago, gizarte gipuzkoarra 20 urte barru nolakoa izango den iragartzea bada helburua. Gaurkoa bezalako mundu konplexu batean, maila guztietan elkarlotuta dagoen mundu batean, gauzen segida linealaren logika desagertu egiten da aurre egiten diegun eta gaur aurreikusi ezin ditugun gertakari, jazoera eta ustekabeak ekarriko dizkiguten erronken aurrean. Baina errealitate horrek ez gaitu eraman behar gaur etorkizuna aztertzeari uko egitera. Ezin dugu etorkizunerako prest ez egoteko arriskua hartu, nolakoak izango garen edo gaur irudikatzen zailak diren jazoerak zer gertakarik eragingo dituzten ziurtasun osoz jakiterik ez badago ere.
2009. urtean, Gipuzkoako Aldundiko Bulego Estrategikoak Gipuzkoaren diagnostikoa egin zuen, jokoan zegoenari eragiten zioten elementuak zehaztu zituen eta etorriko zena, ordurako iragartzen ari ziren mundu mailako joerak zein ziren ikusi zuen. 2010-eko urtarrilean, G+20 prozesu estrategikoaren esparruan, gure erronka nagusiak zein ziren, eta gauzak ongi egitea lortuz gero, 20 urte barru nola egon gaitezken iragartzen ziguten “Gipuzkoa 2030 erronka-eszenatokiaren oinarriak” aurkeztu ziren. Etorkizuneko Gipuzkoa marrazteko ariketa bat zen, lan zaila, gero eta zailagoa, baina izugarri garrantzitsua. Era berean, nazioarte mailan berritzailea zen modu batean, Gipuzkoako Parlamentuak, Batzar Nagusiek, Etorkizuneko Batzorde bat sortzeko erabaki adostua hartu zuen, munduan existitzen diren adibide urriekin alderatuz (Finlandia, Eskozia, Txile, Frantzia, etab).
Baina etorkizuna irudikatzea da etorkizun hori lortzeko lehenengo urratsa. Nahi genukeen Gipuzkoaren irudia zen, eta horren aldeko apustua egin zen. Gizarte gisara itxaropena ematen ziguten proiektu partekatuekin eta etorkizunerako jomugekin osatzen joango ginen markoa zen.
Gipuzkoak, etorkizunari ongi jabetuta begiratuz, proiektu bat desberdintasunetatik partekatzeko gaitasuna gehituz, ahalmen handiagoa izango zuen etorkizuneko errealitate berri horiei aldez aurretik aurre egiteko, kudeaketa politikoaren epe laburreko ikuspegia gaindituko zuten eta pentsamolde estrategikoagoa iradokiko zuten bitarteko edo baliabideei esker.
Zoritxarrez, 2011 urtetik aurrera Gipuzkoako Aldundiko Gobernu berriak prospektiba eta aurreratze edo antiziparioaren aldeko apostua alde batera utzi du epe motzeko ikuspegira bueltatzeko. 90. Hamarkadatik nazioarteko erreferentzia bat izan den lurralde prospektiba ariketa (PREG2020, G2020 eta G+20 izenpean), 2014 urtean erabat baztertuta izan da Gipuzkoako lurraldeko lidergo politiko eta estrategikoa eraman behar duten arduradunengatik, bai Gipuzkoako Aldundian, baita Batzar Nagusietan. Guzti honek, etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaitasunik gabe uzten du Gipuzkoako Lurraldea eta beraz, aurrera ezin egiteko bidegurutze batean… Espero dugu arduradun politikoak hontaz lehenbaitlehen konturatzea, beranduegi izan baino lehen…
Irudia: GureGipuzkoa.net | Elosegi txapel fabrika © CC BY-SA: Elosegi Ansola, Polikarpo
Lurralde baten epe luzerako estrategia: Gipuzkoa bidegurutzean #Etzi @Prospektiker-eko @ibonzugasti bidez http://t.co/JKS6f0iigw
RT @etzipm: Lurralde baten epe luzerako estrategia: Gipuzkoa bidegurutzean #Etzi @Prospektiker-eko @ibonzugasti bidez http://t.co/JKS6f0iigw
RT @etzipm: Lurralde baten epe luzerako estrategia: Gipuzkoa bidegurutzean #Etzi @Prospektiker-eko @ibonzugasti bidez http://t.co/JKS6f0iigw
RT @etzipm: Lurralde baten epe luzerako estrategia: Gipuzkoa bidegurutzean #Etzi @Prospektiker-eko @ibonzugasti bidez http://t.co/JKS6f0iigw
Euskal Herriko beste probintziatan ez al dago ezer? Eta erkidego mailan?
Kaixo Liher,
Hegoaldeko beste probintzietan ez dago asko. Bizkaia 2030 hausnarketa prospektiba esploratzaile interesgarri bat izan zen, baina ez normatiboa eta Aldundiak ez du gaur egun jarraitzen. Araban ez da ezer egon eta Jaurlaritzak ez du epe luzerako estrategia bat inoiz izan (Ecoeuskadi 2020 ez zen oso prospektiboa izan). Benetako ariketa prospektibo bakarra Gipuzkoakoa izan da, batez ere 2011arterako azken epean. Iparraldean beste kontu bat da. Pays Basque 2020 ariketa oso maila altukoa da, aurrez egin zuten Pays Basque 2010aren moduan. Azken honek izan beharko luke Gipuzkoarako gure erreferentea. Baina hori hurrengo legealdian ikusiko degu…
Oso interesgarria litzateke dokumentu horiek guztiak biltzen dituen toki bat izatea. Seguru hauetatik gauzak atera daitezkela. Publikoak direnez lortu daitezke ezta?
Gorka, txosten honetan dauzkazu bai adibide hauek eta baita Europako beste asko ere. Europako Erregioen Batzorderako 2011-an egin genuen txosten bat da lurralde prospektibari buruz: “An initial assessment of territorial forward planning/foresight projects in the European Union” (http://cor.europa.eu/en/documentation/studies/Pages/studies-2011.aspx)
Primeran, eskerrik asko.
Lurralde baten epe luzerako estrategia: Gipuzkoa bidegurutzean @etzipm http://t.co/lkermAOdP8
RT @inaki_agirre: Lurralde baten epe luzerako estrategia: Gipuzkoa bidegurutzean @etzipm http://t.co/lkermAOdP8