Maker kultura garaikidea hacker kulturarekin nahasten da, baina gauza fisikoekiko (ez software-arekiko) eta aparailu berrien eraikuntzarako (existitzen direnekin brikolaian ibili beharrean) fijazioarekin. Artisautza teknologikoa: 3D inprimagailuak, elektronika eta robotika betiko egur, oihal edo bestelako arte plastikoen oinordeko.
Software kontzeptu berrien inguruan biltzen gara normalean, direla blogak, sare-sozialak edo aplikazio mugikorrak, baina hardware aparailuen munduak geldoagoa dirudi. Erabiltzaile mailan bertan, teknozalea den edonork bizi izan du azkenaldian sakeleko telefonoa edo ordenagailua erostean ez dagoela kontzeptu “sexy” berririk. Gehiago da, maila bat gorago, norbera hardware sortzaile bihurtzeko badira hamaika traba: aparailu eta materialen kostua, leku fisiko baten beharra, etab.
Trabak traba, agertzen dira beraien bakardadean, maker bakoiti bezala, bidea egin duten pertsonaia interesgarriak. Irailean izan dugu hauetako batzuen berri. Bat estatu batuetan, bere erloju digital proiektua egin eta eskolan terroristatzat hartu zuten Ahmed gaztea. Edo etxean bertan beste bat, Debagoienean, 3D imprigailu batekin eta elektronika jakintza zehatzekin bere dronea eraiki duen Eskoriatzarra.
Munduan sortu dira makerspace (edo hackerspace) deitutako guneak, maker bakoitiak batu eta biderkatzeko lekuak: aparailu, material eta alokairu gastuak partekatuta, elkar ezagutu eta lankindetzan proiektuak garatzeko espazioak. Bada horrelakorik Euskal Herriko hiriguneetan. Galdetzen diot nire buruari ea herri txikiagotan ere horrelakorik posible izango litzakeen. Alternatiba bada, makerrak bere garapenak profesionalizatzea eta enpresa bezela eratzea lankideak erakartzeko.
Bitartean maker bakoiti darraigu, saretutako jakintza saretu gabe sintetizatzen.
Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#GoizekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2
RT @etzipm: Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#GoizekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2
RT @etzipm: Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#GoizekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2
RT @etzipm: Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#GoizekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2
Beñat Irasuegi Ibarra liked this on Facebook.
Etzi.pm liked this on Facebook.
Hedoi Etxarte liked this on Facebook.
[MKLKM] Maker Bakoitiak http://t.co/L8qCyvZhbi #zibergara
Urtzi Ibarguen Guridi liked this on Facebook.
RT @etzipm: Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#GoizekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2
Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#IluntzekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2
RT @etzipm: Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#IluntzekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2
RT @etzipm: Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#IluntzekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2
RT @etzipm: Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#IluntzekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2
RT @etzipm: Gaur gurean:
@txertatua: “Maker bakoitiak” #etzi
http://t.co/dXtED76JJg
#IluntzekoPasea http://t.co/8OGtQoR9K2