OnHub

, ,
Gorka Julio-ren avatar

OnHub, Googlek ateratako azken routerraren izena besterik ez da, baina zertan ari da Google gailu hauek saltzen? Bideratzaile berriak ezaugarri nahiko bereziak ditu: diseinu zilindrikoa, 13 antena, wifi mota berri guztietan funtzionatzendu eta domotika zein Gauzen Internet deitutakoari ere erantzuten dioten protokoloak erabiltzen ditu. Garestia ere bada beste batzuekin alderatuz eta gainera aldatzeko edota konpontzeko aukera handirik gabe.

Helburu estrategikoa zein da ba orduan? Nire ustez bi dira zehazki:

1. Tresna honek egiten duena baino, egin ahal izango duena garrantzitsuagoa dela dirudi. Gailua atera eta berarekin zein gauza asmatuko dituen jendeak ikusteko dago. Seguruenik, gailuaren bueltan garatzaile ekosistema bat lortu nahi du Googlek eta ikusi jendeak zein ideia eskaintzen dizkio.

2. Gauzen Internet eta domotikarako kontrol atea. Beste gailu bat kokatzen du Googlek Internet hornitzaile eta erabiltzailearen artean, datuak eskuratzeko beste aukera bat gehiago. Gure etxeko sare guztiak, sentsoreak, elektrotresnak… kudeatzeko gai den gailuak informazioa igorriko dio Googlei, behintzat kudeaketa hobetzeko, baina benetan lortu nahi duena da Gauzen Internetaren sarbidea da.

Ez dakit modelo honekin nahi duen helburua lortuko duen, baina bidea ederki markatzen ari da Google eta gure komunikazio beharretan beste gailu bitartekari bat jarri nahi du.

Irudia: https://es.ifixit.com/Guide/Image/meta/nxE1U3jjosHxtgCA

Iruzkinak

  1. txertatua-ren avatar

    Interesgarria Gorka aparailu honen inguruan idatzi duzuna! Aipatu duzu propietate bat klabea da: soportatzen dituen hari-gabeko (wireless) protokolo guztiak. Oraindik estandarrik ez dago eta flexibilitate horrek emango dio zentralitate bat gauzen internetaren (IoT) inguruan.