Maizterra: Petrux
Jolasa edo sistema: Akelarre
Partidaren izena: Maddalenen madarikazioa
Jokalari kopurua: 3-5
Partidaren sinopsia: 1350 urtea da. Azoka eguna da Oreretan (Villanueva de Oiarso bezala berriki izendatua izan den hiriberria). Gure protagonistak herrira etorri dira hainbat aferaz okupatzera, baina hildako gorpu baten agerpenak plan guztiak aldatuko ditu. Nork hil du herriko alguazila, eta zergatik?
Eguna eta ordua: Abenduak 5, 18:00
Partidaren iraupena: 2 ordu eta erdi
Beharrezko baldintza teknikoak: Jitsi, dadiños
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela
Umeentzako egokia al da? Ez
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai.
Partidaren edukiari buruzko oharrak (biolentzia, sexua, umore beltza eta beste: Partida ikerketan oinarrituko da biolentzia fisikoan baino gehiago. Dena den, Erdi Aroa biolentoa, matxista eta arrazista denez, gai hauek ere azal daitezke partidan, fikzioaren barne. Erlijioa, paganismoa eta deabruak ere ager daitezke.
Partidan izena emateko erantzun post honi izen-abizenak edo ezizen bat eta kontakturako email bat erabilita eta interesa adierazita. Lekuak iruzkinaren dataren arabera banatuko dira, partida bete arte.
AKELARREEEE!!!!!!!!
Aupa! Izen-emate epea amaitzen denean zuekin zuzenean jarriko naiz kontaktuan partidaren xehetasun eta informazioa emateko.
Ondo izan,
Pello
Ni barne!
Aupa! Izen-emate epea amaitzen denean zuekin zuzenean jarriko naiz kontaktuan partidaren xehetasun eta informazioa emateko.
Ondo izan,
Pello
ni baitxa
Aupa! Izen-emate epea amaitzen denean zuekin zuzenean jarriko naiz kontaktuan partidaren xehetasun eta informazioa emateko.
Ondo izan,
Pello
Neu ere!!
Kaixo, galdera bat, partida ikusteko aukerarik izango al da?
Kaixo Joseba. Jokalariekin komentatuko dut ea grabatzea onartzen duten. Hala bada, youtuben jarriko dugu Rolaldiaren bitartez.