Teknologien Faroa

Gorka Julio-ren avatar

Atal berria sortu zuten martxoan, Talaios Koop-ekin elkarlanean azkuefundazioarenegunkaria.eus-en. “Teknologiaren faroa” du izena eta hilabetero teknologien errepasoa egingo dute. Guk ere hemen jasoko ditugu artikulu horiek.

Teknologiaren mundua zabala da eta horregatik begirada bat izatea beharrezko bihurtzen da gaur egun.

  • Lehen gauza teknologia gizakiok sortutakoa dela ulertzea beharrezkoa da; batzuetan ahazten zaigun arren.
  • Bigarrena, teknologia horiek helburu batekin sortzen direla jabetu behar dugu; erabiliko dira edo ez helburu horrekin, baina bere horretan helburu batekin jaiotzen dira.
  • Hirugarrena, teknologia horren inguruan dagoen testuinguruak baldintzatuko dute bere aplikazioa; normalean hegemonikoak diren helburuei erantzungo diote, baina ez beti.
  • Azkenik, etorkizunera begira jarri nahi badugu joera horiek guztiak ulertu behar ditugu, agertoki ezberdinak aurreikusi eta begirada irekia izan, alboetan dagoena ikusteko edo oraindik jaio berria denaren etorkizuneko eraginak ikusteko.

Beti ere, eta hori izango da teknologiaren faroaren begirada, pertsonak erdigunean jartzen saiatuz.

Ongi etorri teknologien farora!

Iturri originala: http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/teknologien-faroa-1/

Iruzkinak