Teknologien Faroa #4

,
Gorka Julio-ren avatar

 Internet fase ezberdinetatik igaro da, hasierako fase banatu eta aske horretatik, gero eta argiago dago beste batera pasatzen ari garela, laugarren fase batera pasako garela dionik bada. Orain bizi dugunak, ematen dituen aukerak, baino gero eta gehiago arriskuak ere nabaritzen ari gara. Gerrarako esparru bilakatu dute Internet bera; gertatu zitekeen okerrena.

Ahots trataeraren bidez IA erabiltzen duten tresnek harridura sortzeaz gain, pribatutasunean arrakalak sor ditzaketela argi gelditu da. Alexak elkarrizketa pribatuak gordetzen dituela edota musikaren bidez Siri ahots morroiari komandoak bidaltzerik badagoela jakin dugu. Seguruenik, alde batetik teknologiaren gaztetasuna dagoela pentsa genezake,  gaizki ulertuak ere tarteko, bestetik funtzionalitate eta datu bilketa horren neurrigabetasuna ere agerian geratzen da etengabe.

Datu ustiaketa hori guztia, IA bidez esplotatzea da helburutako bat. Datu bilketak ez du etenik, edozein sakelakoek emititzen dituen seinaleak asko dira eta batzuek ederki horiek jaso eta ustiatzen. Gauza asko dago ikertzeko, algoritmoen joerak ere zuzendu beharko ditugula jakina da gainera. Hori bai, honek guztiak hartu duen bide batzuk beldurtzeko modukoak dira. Garuneko uhinak interpretatzeko baliatzen ari dira industria eta arlo militarrean eta ibiltzeko eraren bidez pertsonak identifikatzeko gai direla ere badakigu. IA-ren eta pertsonen arteko elkarlanak, erabilera sortzaileagoak dituela badakigun arren, albiste kezkagarriekin nahastuta datoz albiste asko.

StartUp eredua etengabeko sustapena jasotzen ari bada ere: bulego berriak lortzeko erraztasunak, politika publikoen bidez, erraztasun fiskalak eta hildakoak berpiztuz… Oso gutxi dira aurrera egiten duten era honetako enpresak eta gutxiago oraindik kalitatezko lana sortzen dutenak hemen. Aldiz, gauzak mugitzen ari dira The Economistek Marx irarkutzeko gomendatzen ari denean. Kontrako mugimenduek ere indarra hartzen hasi dira, Holandan, Data Langileen Sindikatua antolatzen hasi dira eta Deliveroo eta Glovoko langileak app berri bat prestatzen dabiltza, beraien lana, beraiek antolatzen hasteko. AirBnB-rentzako ere oztopoak gero eta gehiago dira, Bartzelonan adibidez 2.500 pisu ilegal kentzeko eskatu diote.

Eredu ezberdinak ere jaiotzen ari dira, coworking-en gauza onen artean inklusioa lantzeko aukera, errefuxiatu kanpamentuetan blockchain bezalako teknologien erabilera, ingurumenari lotutako teknologia interesgarrien agerpena… Bereziki interesgarriak Katalunian Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen inguruan eraikitzen ari diren modeloak, argi uzten baitute elkarlanik gabe ez dagoela ekonomia, baina eredu hauetako batzuk ez direla elkartasunean oinarritzen.

Osasuna eta osasunaren inguruko ikerketa eta esperimentazioa ere gai nabarmena da. Patogeno berrien sorrera bidezko eraso apokaliptikoa aipatzen badira ere eta errealitate berri bat pelikulako gertakariez janzten badute ere, atzean dagoena biohacker izateko aukera da. Hau da, gero eta errazago izango da, orain arte, ezinezkoak ziruditen ikerketak. Aldi berean, mundu osoko DNA bildu nahi duen proiektua jaiotzeak eta 2020rako dokumentu zientifikoak aske izan beharko dutela adierazteak, albiste ona dira. Paradoxak ere badaude, gaixotasuna baino lehenago iristea dela dirudienean, Irlandako emakumeek, urteetan itxarondako abortatzeko eskubidea eskuratu dute aurten.

Montreal hiriak, orain software librearen bidea hartu du eta Bartzelonan, Moodle e-learning plataforma ezagunak bulegoak ireki ditu , Demokraziaren forma berrietarako esperimentuak ere hasi dituzte eta Estonian garraio publikoa doanik da orain…. Mundua aldatzen ari da eta hobetzeko gogoekin lanean ari direnak gero eta gehiago dira; mikroutopiak baliatuz edo Utopiak pentsatzeko momentua iritsi da azkenean.

Iturri originala: http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/teknologien-faroa-4/

Iruzkinak