Bai mundu aspergarria

Izan ditzakeen aukeretan eta arriskuetan oinarrituta, etorkizuna irudikatzeko abagunea eman digu genetikak. Gure material genetikoaren manipulazioak gure imajinazioa kitzikatu du eta ez-hain-ezinezko agertokiak plazaratu ditugu. Honen adibide bikain bat da Aldous Huxleyren “Bai mundu berria”. Ia 90 urte beranduago genetikak asko aurrera egin badu ere, Huxleyk gene-kastetan banatutako gizarte horren inguruko gogoetak baliagarria izaten jarraitzen … Continued

Ion Ansa: “Etorkizun handiko kontakizun bat ari dira eraikitzen katalanak”.

Etzi eta Pitz (XIX): Ion Ansa. (Errenteria, Gipuzkoa, 1977). Aholkularia, prentsa agentea, kooperatibista eta analista politikoa da. Caminho Longe dokumentalaren komunikazio arduraduna. Bertsolaria ere bada Ansa. Sare sozialetan ez du ahoan bilorik. Iritzi emaile gisa aritzen da makina bat komunikabidetan. Etorkizunari itxaropenez begiratzen dio. Kontsultore, aholkulari, prentsa agente, analista, enpresari txiki… Nola definituko zenuke une … Continued

Bihar etziko matematika

Zientzia eroa du atalak izena, eta batzuei akaso matematika abstraktua ez zaizue zientzia irudituko; eta gehienei kontatzera noana eroegia ere ez. Baina sinistuidazue, matematikariontzat nahikoa erokeri (izango) da. Matematikaren etorkizunari buruzko hitzaldi bat entzun nuen lehengoan. Ez matematikan datozen urteetan emango diren aurkikuntza edo emaitza posibleen ingurukoa, baizik eta etorkizuneko matematika nolakoa izango denari buruzkoa. … Continued

Katixa Agirre: “Filmin-en euskarazko bertsio bat egiteko proiektua egon zen, baina ez zen atera”

Etzi eta Pitz (XVIII): Katixa Agirre Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta irakaslea EHUn. Baita idazlea ere. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari. Egun, Bilbon bizi da. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, istorio laburrek osatutakoa. 2015ean bere lehen eleberria argitaratu zuen: Atertu Arte Itxaron (danierara itzuli berri dute). Iaz, Amek … Continued

(Euskarazko) burujabetza ludikoaren alde

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako 2019ko urriaren 5eko Euskara ala Ezkara jardunaldietan parte hartzeko aukera izan dut Leire Palaciosek gidatuta eta Asier Garaialde eta Gorka Juliorekin batera “Burujabetza digitala: nola eta zertarako?” mahai inguruan. Halakoetan gertatu ohi den bezala asko izaten dira tintontzian (edo, gaur egunera ekarrita nahiago bada, bidaltzeko “zirriborroetan”) gelditu zaizkidan ideiak, eta Etzi … Continued

XXI. Mendeko «garapen handia»? Kapitalismo digitala, neofaxismoa eta alternatiba kolektiboak

Garapen handi berriak – Silicon Valley dugu horren erakusle – erabat aldatu ditu milioika pertsonen bizi- eta lan-baldintzak. Biolentzia hori forma zitalean datorkigu berriro. «Faxismo alemana ulertzeko, Ricardoren Ingalaterrara itzuli behar dugu». Halaxe zioen Karl Polanyi-k bigarren Mundu Gerran, erregimen nazi-faxistek basati kolpatu zutenean. David Ricardo seinalatuta – liberalismo ekonomikoaren aita zen Adam Smith-ekin batera … Continued

Oihana Etxebarrieta: “Hondarribian, herriaren tenorea konponbidearen aldekoa da”

Etzi eta Pitz (XVII): Oihana Etxebarrieta. Jaizkibel konpainiako kapitania da Oihana Etxebarrieta Legrand (Hondarribia, Gipuzkoa, 1987). EH Bilduko legebiltzarkidea 2016. urtetik. Ekintzaile feminista. Kazetaria, ofizioz. Mugimendu feministetan lan asko egindakoa, batean eta bestean. 2016an, Borroka armatua eta kartzelak liburua idatzi zuen Zuriñe Rodriguezekin batera. Ez du bere burua luzaroan ikusten politika instituzionalean: “Iraungitze data du … Continued

Ramon Etxezarreta: “Akritikotasunaren erreinua da gure aberria”

Etzi eta Pitz (XVI): Ramon Etxezarreta. Idazlea, itzultzailea eta politikaria da Ramon Etxezarreta (Urrestilla, Gipuzkoa, 1954). Itzultzailea ofizioz. Erretiroa hartua du, baina ez dago geldirik. Euskadiko Ezkerrako kide ohia. 1995tik 2007ra Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen PSE-EErekin. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere izan zen, baina tarte laburrez. Duela gutxi utzi ditu zutabegile lanak ere. … Continued

Beñat Iturrioz: “Euskal produkzio batera sekula gerturatuko ez zen jendea erakarri dugu”

Etzi eta Pitz (XV): Beñat Iturrioz. Irakasle eta arkeologo lanetan aritakoa da Beñat Iturrioz (Hernani, Gipuzkoa, 1981). Kirol magisteritzan eta historian lizentziatua. Txalaparta jotzailea. Ataun of the dead trilogia zuzendu du. Trilogiako azkeneko filmak ez du inor epel utzi. Napardeath du izena. Ekainean makina bat proiekzio izango dituzte: 5ean Bilbon, 7an Hernanin, 8an Donezteben, 11n … Continued

Oier Aranzabal: “Aberasteko ez, baina euskarazko hedabide digital bat bideragarria izan daiteke”

Etzi eta Pitz (XIV): Oier Aranzabal. Kazetaria eta musikaria da Oier Aranzabal (Bilbo, 1988). Zuzeu orainkari digitaleko koordinatzailea. Iaz Donostiako Zinemaldian Margolaria film dokumentala estreinatu zuen, eta herriz herriko proiekzioak egiten ari dira orain. Baditu beste hainbat proiektu, baditu beste hainbat kezka. Lou Topet musika taldearekin ere aritzen da. Eta Zarauzko Adarretatik musika jaialdiaren sustatzaileetako … Continued