Teknologien Faroa #8

Orokorra da, munduko gobernuek ere ez dut Silicon Valleyen kontrolpean egon nahi eta askok beren teknologia gakoen inguruko kontrol gehiago nahi dute. Noizbait berritzaile izan ziren modeloak, monopolioak eraikitzera bideratu dituzte beren negozio modeloek; ondoan eredu interesgarriak bauden arren. Hala ere, mugimendu eta ahotsak aspalditik ikusi gabeak izaten ari dira. Tim Berners-Leek argi hitz egiten du Interneten deszentralizazio beharraz … Continued

Ni Naiz? Zer naiz? Non naiz?

Ni Naizena batek daki. Agian, nire etorkizuneko niak jakingo du orduan, zein izan naizen ni orain. -Bitartean barrura begiratzean ikusten dut mundua.- Nondik ateratzen diren hitzen segida bat bat-batean olerki bat sortzeraino, prozesu sortzailearen konplexutasunean bilatu beharko genuke, baina ez naiz hortaz arituko. Sentsazioetan murgilduta eman dut bizitza orain artean, emozioen porrusaldan. Ni Naizen horrek … Continued

Lotura bilduma 2018-12-14

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. Urrats berri bat Euroeskualdeko lan eremurantz | Ekonomia | KAZETA Mini Airports: Coming to a city near you | Thomas Frey – Academia.edu Ekonomiaren termometroa – Ekonomia – Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus Why Central Bank Digital Currencies Will Destroy Cryptocurrencies by Nouriel Roubini – Project Syndicate Una … Continued

Maialen Beloki: “Teknologia berrientzako polo garrantzitsua izan nahi du Zinemaldiak etorkizunean”

Etzi eta Pitz (X): Maialen Beloki, Donostiako Zinemaldiko zuzendariordea Maialen Beloki (Donostia, 1983) Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea da 2016tik (zortzi urte dira jaialdian lanean ari dela). Ikus-entzunezko Komuniazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Antxon Ezeiza zinemagilearen inguruan egin zuen doktore tesia. Elias Querejeta zinema eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea … Continued

Ni Naiz?!

… erreka zikinen iturri garbiak / aurkitu nahi dituen poeta tristea?! Aurtengo Durangoko Azokako azkenengo egunean, Kabi@-n aurkeztu genuen jendaurrean Ustaritze Betelu artistak eta biok “Ni Naiz?!” proiektu xumea. Prozesua erraza: Ustaritzeren poema sail batekin sare-neuronala entrenatu (Torch-RNN) eta inteligentzia artifizialaren emaitzekin artista berrelikatu. Prozesuaren ostean etorri dira hari muturrak eta gogoetak, bereziki interesgarria izan … Continued

Txaleko horiak: Zergak, gasolindegiak, biribilguneak eta Facebook

2018ko azaroaren 17tik, txaleko horiek Frantziako Estatuko biribilguneak zein autobideetako ordaintokiak okupatzeari ekin diote, ez dira makalak estatuari sortutako arazo logistikoak, gaur egun lehen mailako krisi politikoa bilakatu arte. Analisi mediatikoetan txaleko horien mugimendua sozialki heterogeneoa eta politikoki apolitikoa bezala definitu dute eta horregatik espektro politikoan eskuin muturrean kokatzeko joera dute. Hainbat piketeetan, trafikoa iragazten … Continued

Teknologien Faroa #7

Faro honek etor daitezkeen bi munduen arteko talka erakusteko balio dezake. Etengabeko aldaketan murgilduta dagoen jendartean ere bi mundu (behintzat) izan daitezkeela irudikatzeko. Bi etorkizuneko mundu horiek, zaharraren kontrako proposamenak egiten dituzte, bakoitzak oso modu ezberdinean. Jakineko artikulu batean idazten nuen hau oraindik oso baliagarria da mundu zaharren aurkako bi proposamen motak bereizteko: Haustura erreformatzaileak, kapitalismoaren … Continued

Oarsoaldea. Tokiko Garapen Eraldatzailerako analisia

1. Sarrera Ondorengo lerroetan Oarsoaldea eskualdearen egoeraren eta baliabideen analisi bat aurkeztuko da, tokiko garapen ekonomiko eraldatzailearen ikuspegitik. Ez du analisi sozio-ekonomiko sakon kuantitatibo eta kualitatiboa izateko bokaziorik, ezinegonetik abiatutako ekintzarako elementu garrantzitsuak bilduko dituen azterketa subjektiboa baizik. Oarsoaldea lau udalerritan banatutako 71.723 biztanleko eskualdea da. Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzunek osatutako eskualde geografikoa Irun … Continued

Oihaneko legea

Informatika arloan askotan aipatzen da mantenuak eta segurtasun eguneraketek duten garrantzia. Izan ere, Internet oihan arriskutsu bat dela esaten dugunean ez diogu txantxetan. Berdin du zerbitzaria izan edo norbanakoen ordenagailua izan, zerbitzuren bat Internetera irekita badugu, uneoro dugu eraso saiakeraren bat. Ezin dugu jakin hurrengo erasoa nondik etorriko zaigun. Gertutik jarraitzen ditugu Wannacry eta Petya … Continued